Astelehen goizean hastekoa zen ezker abertzaleko 35 kideren aurkako ahozko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Guardia Zibilak goizean hainbat abokaturen aurka egin duen operazioaren ondorioz, ordea, bertan behera geratu da, atxilotuetako abokatu batzuk auziperatuak defendatzekoak baitziren.
Lan politikoagatik auziperatuta
2005 eta 2007 artean Batasuna, EHAK eta ANV-EAEren izenean lan politikoa egitea leporatzen zaie, ETAren fronte instituzionalekoak izatea, honen aginduetara jardutea eta, beraz, talde armatuko kide izatea.
Hori guztia dela eta, fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorra eskatzen du auzipetu bakoitzarentzat. Ahozko saioa gaur hasi eta ekainaren 8an amaitzea aurreikusten da.
Herriko tabernen auziaren aurrekaria
Funtsean, auzi hau 2013-2014an ezker abertzaleko beste 40 kideren aurka egindako herriko tabernen auziaren segida da. Hartan jende gehiegi zegoela eta, bigarren hau ireki zuten. Hark bazituen bi adar, bata politikoa eta bestea ekonomikoa. Ekonomikoan herriko tabernei ETA finantzatzea leporatzen zitzaien eta politikoan ETAren fronte instituzionalekoak izatea eta, beraz, talde armatuko kideak. Oraingo 35 epaitu hauei bezala.
Hor dago egoeraren larritasuna, herriko tabernen auzian oso zigor gogorrak izan zirela 2014ko udan ezagutarazitako epaian. Alor ekonomikoan 103 herriko tabernen ondasunak konfiskatzea agindu zuen Auzitegi Nazionalak, eta politikoan 20 auziperatuk urte batetik hiru urte arteko zigorrak jaso zituzten, oraingo auzipetuei egiten zaizkien salaketa berdinekin.
Aurrekariak kontuan hartuta, aurreikuspenak ez dira onak. Hilaren 9an Pernando Barrena auzipetuak berak adierazi zuen publikoki zigortuak izateko arrisku handia zutela.
Nork epaituko ditu?
Baina aurrekariez gain, oso kontuan hartzeko da ahozko saioa Concepción Espegel magistratuak zuzenduko duela. Espegel PPtik oso gertu dagoen epailea da. PPk berak proposatu zuen Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide izateko eta iragan irailera arte erakunde horretako kide izan da. Gaur egun Auzitegi Nazionaleko Penal Arloko Bigarren Ataleko lehendakaria da eta azken hilabeteetan Europako espetxe zigorren euro-aginduaren auzian nabarmendu da: Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Lehen Atalak euro-agindua indarrean jartzearen alde egin zuen –Santiago Arrospide eta Alberto Plazaola libre utziz– eta Espegelek horren aurka.
Ahozko epaiketa zuzenduko duen epaiaren osaketa zein garrantzitsua den giltzarri da egungo egoeran, epaile batzuk “dena da ETA” doktrina bere horretan ez aplikatzearen aldekoak direlako eta beste batzuk bai. Ezker abertzaleko gazte independentisten aurka azken bi urteetan izan diren epaiketetan argi ikusi da hori. 2014ko udan Auzitegi Nazionalak Segikoak izateaz –beraz ETAkoak– akusatutako 40 gazte absolbitu zituen. Baina joan den abenduan bukatutako beste 28ren ahozko auzian, fiskalak 12 libre utzi ditu eta beste 16rentzat seina kartzela urte eskatzen du.
Defentsak estrategia berria
Epaiketa berri honetan, defentsa abokatuek beren estrategia aldatu beharko dute. Herriko tabernen auzian, alor politikoko auziperatuek onartu egin zuten HB, EH eta Batasunako jarduera politikoa egin zutela, hori legezkoa zelako eta Baltasar Garzonek berak jarduera politikorako eskubidea zutela aitortu zielako.
Epaimahaiak ez zuen horrela ulertu eta zigortu egin zituen, baina epaimahaiko Clara Bayarri epaileak boto partikularra idatzi zuen, oso zorrotza epaiarekin, funtsean honakoa esanez: epaitutako ezker abertzaleko buruzagiena jarduera politikoa zen eta ez dago frogarik esateko ETAko kide direla eta, beraz, zigortzeko. Orain, aldiz, akusatuek onartuko balute Batasuna, EHAK eta ANVren izenean jarduera politikoa egiten zutela, zigortzeko aukerak oso handiak lirateke.
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.
2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]
Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]
HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.
Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]