Gipuzkoako Fiskaltzak ez du 2010eko Zigor Kodeko aldaketa aintzat hartu eta delitu bezala interpretatu du egun falta baino ez dena. Arrazakeriaren kontrako elkarteek saltzaile ibiltari batentzat eskatutako zigorra “neurriz eta legez kanpokoa dela” salatu dute.
2 urteko kartzela zigorra, kanporatzea, 2.700 euroko isuna eta beste 500 euroko kalte-ordainketa SGAE eta egile-eskubideen beste enpresentzat. Hori da Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu duen zigorra Mbay saltzaile ibiltariarentzat, 118 CD eta 45 DVD kalean salmentan jartzeagatik.
2010ean Zigor Kodeko 270. artikulua aldatu zutenetik kaleko salmenta falta bezala interpretatzen da, eta ez delitu bezala. Irabaziak 400 eurotik beherakoak direnean isuna edo uneoro aurkitzeko moduan egotea ezartzen da zigor bezala.
Fiskaltzaren ustez mozkina ez da saltzaileak irabazi duena edo konfiskatu zaionaren balioa, produktu originalek merkatuan duten salmenta-prezioaren araberakoa baizik. 4.000 eurotan zenbatu dituzte irabaziak, eta horrela Mbayena delitu bihurtu dute, 400 euroko muga gainditzen duelako. “Horregatik eskatzen dute zigor hori”, adierazi du SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek.
Mbay irailaren 25ean epaituko dute Donostian, eta ebazpenak ondorio larriak ekar ditzake: “Kartzelaz gain, aurrekari penalekin geratu daitezke pertsona hauek. Horrek lan egitea galarazten die eta, ondorioz, paperik gabe bizitzera zigortzen ditu. Bizirauteko ezin dute beste lanik egin horiek baino”, azaldu du De la Fuentek.
SOS Arrazakeriak eta Paperik Gabeko Mbolo Moy Doole Plataformak Gipuzkoako Fiskaltzaren jarrera salatu dute, eta Espainiako Kongresua tramitatzen ari den Zigor Kodearen erreforma berriari “aurreratu” zaiola diote. Honek kaleko salmenta delitutzat hartuko du berriz.
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]
Badatoz urteko asterik magikoenak, edo hobe esanda, kontsumistenak. Askori gustatuko litzaieke opariak Olentzeroren zakutik jasotzea, zerutik erorita bezala, baina errealitatea da Gabonetan gure zakutxoak direla gehien sufritzen dutenak, poltsikoak hustuta hasten dugula urtea... [+]