74,7 miloi euroko gabeziei aurre egiteko, eta aurrekontua orekatzeko hartu ditu neurri horiek The Guardian egunkariaren editoreak.
%18 jaitsiko du langile kopurua The Guardian Media Group Taldeak: 250 langile kaleratuko ditu, eta beste 60 lanpostu bete gabe geldituko dira, postu horiek betetzen dituzten langileei kontratua berrituko ez zaielako. Guztira, 310 lanpostu gutxiago izango ditu taldeak, beren webgunean jakinarazi dutenez.
Enpresak espero du murrizketa guztiak baja boluntarioekin betetzea; hain zuzen, hurrengo astean adostuko dituzte baja horiek sindikatuekin. Horretaz gain, egunkariaren kostuak murriztuko dituzte. Planaren helburua da egunkariaren kalitatea mantentzea, eta egunkariaren independentzia finantzarioa ziurtatzea.
1.960 langile ditu The Guardian Media Group taldeak. Horietatik 725k edizio departamentuan egiten dute lan, eta esparru horretako 100 langile kaleratuko dituzte. Beste 150 langile komertzio departamentutik kaleratuko dituzte. Erresuma Batutik kanpo 210 langile ditu taldeak, eta neurri horiek langile horiei ez eragitea espero dute.
Egunkarien industriaren urte “zail” baten ondorioz hartu dute erabakia. “Google eta Facebook bezalako enpresa handiek hartu dute publizitatearen merkatua, eta telefonia mugikorren enpresen areagotzeak zaildu egin du irabazi ekonomikoak lortzea”. Paperezko publizitatearen diru-sarrerak %25 jaitsi dira Erresuma Batuan; Independent egunkariak bere azken zenbakia argitaratuko du hurrengo astean, eta beste hainbat egunkarik ere langileak kaleratu dituzte.
Urtarrilean, hiru urtetako plana jarri zuen abian The Guardian egunkariak: %20 jaitsi zituen kostuak, harpidetza modelo berri bat jarri zuen abian, eta diru-sarrerak lortzeko bide berriak garatu zituen.
Entzun aldizkariak jaso du 2015. urteko papereko Argia Saria. Urtean behin ateratzen duten urtekaria erreferentzia bilakatu da musikazaleen artean.
Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu.
Ipar Euskal Herriko Le Journal du Pays Basque egunkaria arazo ekonomikoak direla eta itxiko dute. Hamabi urteko ibilbidearen ostean, abenduaren 21ean kaleratuko dute azken zenbakia.
Newsweek astekaria berriz paperean argitaratzeko prestatzen ari da. Iaz utzi zion AEBetako newsmagazine formatuko aldizkari ezagunak papereko edizioa argitaratzeari baina ez du denbora asko behar izan kioskoetara itzulera prestatzeko.
Azken bi egunetan 150 bat lagun bildu omen gara Leioan, ‘Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna’ jardunaldietan. 14 hizlari interesgarrik, hainbat ikuspegi eskaini eta ehunka galdera gehitu dizkiote jatorrizko galderari: zein da kazetaritzaren (hedabideen,... [+]
Literaturari eskainitako orrialdeak gutxitzea erabaki du Suediako Svenska Dagbladet egunkariak eta kultura saila “bizi estiloei” eskainitako atal bihurtzea –hau da, orrialde horiek modaz, etxea dekoratzeko aholkuz eta bidaiatzeko gomendioz betetzea–.
80 urtez paperean argitaratu ostean, Newsweek astekariak iragarri du aurrerantzean Interneten bakarrik publikatuko dela. Abenduaren 31ean ikusiko du argia paperezko azken Newsweekek. Duela bi urte The Daily Beast sareko albisteen atariak erosi zuen AEBetako aldizkari... [+]