Uholdeek hartu duten zonaldea "katastrofiko" izendatuko du Valentziako Generalitateak, eta 31.400 milioi euroko laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, tanta hotzak eragindako kalteak konpontzeko. Pedro Sánchez presidenteak astearte eguerdiko agerraldian argitu du 10.600 milioi euroko laguntza emango duela guztira, eta "neurri errealistak" jada martxan jarri dituztela.
Valentziako erkidegoko gobernuaren 2024ko aurrekontua 31.520 milioi eurokoa da, Espainiako Aldizkari Ofizialean jasota geratu zenez. Bada, Valentziako Carlos Mazón presidenteak esan du ia kopuru hori adina diru –31.400 milioi euro– beharko duela, lehen aurreikuspenen arabera, tanta hotzak eragindako txikizioei aurre egiteko. Kalteen "lehen kalkulu azkar" baten berri eman du Espainiako Gobernuak: garraio azpiegituretan 2.600 milioi euro.
Valentziako presidente Mazónek Espainiako Gobernuari eskatu dio diru kantitate hori, batetik, etxeak garbitu, ibilgailu berriak erosi eta azpiegiturak konpontzeko edo berreraikitzeko; eta bestetik, inklusiorako errenta bat sortzeko "kalte larrienak" jasan dituzten bizilagunentzat. Valentziako Gobernuak ere ipiniko du dirua, 250 milioi euroko partida bat momentuz, zonalde kaltetuak berreraikitzeko.
Pedro Sánchez presidenteak astearte eguerdiko agerraldian zehaztu du Espainiako Gobernuak emango dituen laguntzen zifra: 10.600 milioi euro. "Lehen pausu anbiziotsua" dela ziurtatu du Sánchezek, eta "neurri errealistak" jada martxan jarriko dituztela esan du. Ministroen Kontseiluak onartu ditu laguntza hauek kalteak jasan dituzten pertsona eta enpresentzat: 72.000 euro arte ezintasunak dituztenen kasuetarako, 60.000 euro arte kaltetutako etxebizitzak konpontzeko, eta 10.300 euro arte galdutako edo kaltetutako altzari eta etxetresna elektrikoetarako.
Mazónen dimisio eskaera
Espainiako Gobernuari eskatutako laguntza horren berri ematera joan denean, prentsaurrekora bidean, ugariak izan dira Carlos Mazón presidentearen aurkako oihuak eta dimisio eskeak. Izan ere, Valentzian denboraleak eragindako hildakoen –gutxienez 218, azken zenbaketen arabera– eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia izatea litzateke, Urko Apaolazak albiste honetan kontatzen zuen moduan. Eta, horrexegatik, jende askok salatu du Generalitateak egin duen larrialdiaren kudeaketa.
Astebete pasatu da gertakari lazgarrietatik. Aemet meteorologia agentziak goizean goizetik abisu gorria eman zuen, ur konfederazioak ere alarma jo zuen eguerdirako, eta ia zortzi ordu geroago aktibatu zituen Carlos Mazónen gobernuak abisu gorria eta mugikorrerako ohartarazpen mezuak. Are gehiago, Mazónek berak arratsaldeko lehen orduan, oraindik erauntsiaren okerrena iristear zela, esan zuen egoera “egonkorturik” zegoela eta okerrena pasa zela. Sare sozialetatik hanka sartze hori borratu du Valentziako presidenteak.
Gerora, zerbait esateagatik, negargarria izan da larrialdi osteko gestioa. Laguntza berandu heldu da, heltzen ari da astebete igaro denean ere, eta berandu eta tantaka datorrenaren zalantzarik ez du inork egiten. Bien bitartean, xextra betean dira administrazioak, PPren ardurapeko Valentziako Generalitatea eta PSOEren Espainiako Gobernua. Eta alderdi politikoak horrela egonik, haien ildoko hedabideak norabide berean ari dira. Ikusi besterik ez daude El País-en iritzi-artikulu eta editorialak, Mazónen eta PPren jarduna kritikatzen, eta El Mundo-renak, PSOE larrutzen.
Larrialdiaren gestio txarraren aurrean, ugariak izan dira autonomia-estatutuen funtzionamenduen aurkako mezuak. Are gehiago, tramiteak atzeratu egin direla argudiatuta, egon da gobernu zentral eta bakar baten alde mintzatu denik ere.
Valentziako kalteen ondorioak, Euskal Herrian
Produktu jakin batzuen prezioak igotzea, laranjena, adibidez, ez da harritzekoa izango. Baina hori baino lehen, enpresetan ari da eraginik izaten. Izan ere, Euskal Herriko enpresa ugariren hornitzaileak Valentzian daude, tartean Iruñeko Landaben poligonoan dagoen Volkswagen auto-enpresa alemaniarrarenak.
Nabeak bi lan-txanda eten ditu astelehenean, bere hiru hornitzaile handiek kalte handiak jasan dituztelako instalazioetan. Dena dela, EiTBren esanetan, "normaltasuna" espero da asteartean.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.
Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]