30.000 manifestari asturieraren ofizialtasunaren alde

  • Xunta pola Defensa de la Llingua erakundeak antolatu zuen manifestazioa, larunbatean, Oviedon (Asturias). Asturieraren ofizialtasuna aldarrikatu zuten milaka lagunek.

Larunbateko manifestazioa. Argazkia: Xunta pola Defensa de la Llingua Asturiana

2021eko urriaren 18an - 14:57
Azken eguneraketa: 18:45
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hizkuntza eskubideen berdintasuna eta ondare linguistikoaren defentsa egitera deitu zituen asturiarrak Xunta pola Defensa de la Llingua erakundeak. Joan den larunbatean egin zuten manifestazio jendetsua, Oviedoko kaleetan zehar. Sindikatu nagusienek eta alderdi politiko askok babestu zuten mobilizazioa, besteak beste Asturiasko gobernuan dagoen PSOEk.

Egun indarrean dagoen legediak asturieraren erabilera bultzatzea kontuan hartzen badu ere nahikoa ez dela aldarrikatu eta ofizialtasun osoagoa eskatu zuten, katalanak, galegoak eta euskarak dutenaren antzekoa. 30.000 lagun elkartu ziren manifestazio jendetsuan.

Hona hemen Hamaika Telebistaren bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Asturiera
2019-04-10 | ARGIA
Hizkuntza gutxituen aldeko aldarri bateratua egin dute Aragoi, Asturias, Euskal Herria, Galizia eta Herrialde Katalanetako eragileek

Espainiako Estatuan hitz egiten diren hizkuntza gutxituen aldeko eragileek adierazpen bateratua aurkeztu dute asteazken honetan: “Hizkuntza-aniztasuna: askatasuna, berdintasuna eta demokrazia” izenburupean, asturiera, aragoiera, galiziera, katalana eta euskara hitz... [+]


2019-03-05 | Xuan Porta
Asturieraren ahalduntzea

Asturiera –llingua asturiana edo asturianu– desagertze bidean dagoen Europako hizkuntza da, nahiz oraindik ere, posibilitate berri bat daukan normalizatzeko eta bizirik irauteko. Haren aukera datorren legealdian ofizialtasuna lortzea da.


Inaciu Galán y González, Iniciativa Pol Asturianu
“Asturierari dagokionez, hizkuntza kontzientzia gora ari da”

Apirilaren 21ean milaka asturiarrek eskatu zuten Oviedon ofizialtasuna asturierarentzat. Gizarte babes handia lortu du azken urteetan, baita babes politikoa ere. Asturiasko PSOEk inoiz ez bezala ofizialtasunaren alde egin du alderdiko azken kongresuan. Erabaki horrek estatutua... [+]


Eguneraketa berriak daude