3.000 piratek abordatu dute Donostia

  • Donostiako Piraten Aste Nagusiko ekintza jendetsu eta ezagunenaren eguna zen atzokoa: abordaia. Euri apurrak ez zuen giroa zapuzterik izan, eta 3.000 bat lagunek egin zuten portutik Kontxarainoko bidea, hamaikagarren urtez.


2013ko abuztuaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
(Argazkia: juankarh.blogspot.com) (Argazkia: juankarh.blogspot.com)

Lehenengo bi egunek utzitako nekea ahaztuta, goizean goizetik bete zen Donostiako portua. Hainbat txandatan banatuta, lagun talde bakoitzak bere barku txikia –edo ez horren txikia- eraiki zuen, Kontxako hondartzaraino eramango zituen esperantzan. Bazkarirantz abiatzeko ordua iristerako 350 bat txalupa pilatu ziren kaian; pare bat egur puska eta puzgarrirekin moldatutakoak batzuk, baina baita apaingarriz betetako eraikuntza ikusgarri bat edo beste ere.

Prestakuntza lanak amaitzean heldu zen indarrak biltzeko parada, azken urteotan Zuloagan egiten den bazkari herrikoian. 500 lagun baino gehiagok irentsi zuen paella ‘erraldoia’ sagardoak edota urak lagunduta. Alde zaharreko tabernetan kafea edo kopa hartu eta porturantz abiatu ziren piratak, lehen euri tantak erortzearekin batera.

16:30tarako jendez lepo zen Donostiako kaia. Abordaiarako prest zirenak Aquarium azpiko arrapalan pilatzen ziren bitartean, turista, senide eta enparauek estali zuten ingurua, espigoitik hasi eta Kontxako ordularietaraino.

Bostetan hasi zen eromena. Ezkila kapitainak hala baimendu bezain laster, abiada bizian abiatu ziren denak goizeko lanaldiaren emaitzaren bila. Zegokien txalupa aurkitu zutenek arruanak hartu eta portuko irteerarantz hurbildu ziren pixkanaka; topatu ezinik zebiltzanak aldiz, igerian edota besteren eskuzabaltasuna baliatuz hasi zuten bidea.

Ordubete beranduago heldu ziren azkarrenak Kontxara. Beste batzuek aldiz ia bi ordu behar izan zituzten bertara hurbiltzeko. Argazki galeria honek hitzek baino hobeto azaltzen du iristearen unea nolakoa den. Lehorreratzean, hotzikarak erasota, txalupa zaborretara eramaten lagundu eta etxeko dutxaren bila jo zuten askok. Ausartenek ostera, Bad Sound System hip-hop taldeak lagunduta egin zuten La Flamenka gunerainoko bidea. Iristean, eszenatokira igo eta piratak saltoka jartzen jarraitu zuten iruindarrek.

Atzoko egitarauari amaiera emanez, Non Servium eta Talco italiarrek girotu zuten azkenik La Flamenkako gaua.

Hasi besterik ez da egin

Bat baino gehiago akituta esnatuko da gaur, baina Piraten Aste Nagusia hasi besterik ez da egin. Kalejira ekimena izango da gaurkoan nagusi: Gasteiz, Baiona, Iruñea eta Bilboko gazteak doaz Donostira elkarren arteko jolasak egin eta Donostiako festak lehen eskutik ezagutzera, Gasteiz, Baiona eta Iruñeako elkarretaratzeei jarraipena emanez. Gauean Gose eta Kasernarat taldeek izango dute La Flamenkari doinua jartzeko ardura.

Gainontzeko egunetako egitaraua, Piraten webgunean dago ikusgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
Kaleko Afari Solidarioak taldeak botako du txupina Donostiako Aste Nagusi Piratan

'Jalgi belak mastara, eta euskara plazara!' lelopean ospatuko dute Donostiako Aste Nagusi Pirata, abuztuaren 10etik 18ra. 


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Donostiako Piraten 20. urteurrena ospatzen hasiko dira, argazki erakusketa batekin Korrikaren amaiera festan

Hogei urte beteko dira aurten abuztuan Donostiako Piratek lehen aldiz abordatzea egin zutenetik. Ordutik hiriko jaien esparruan erreferentzialtasun nagusia eskuratu du mugimenduak. Aurten hogeigarren urteurrena ospatuko dute, eta ospakizun horiek hasiko dira igande honetan,... [+]


2020-08-07 | Irutxuloko Hitza
Pirata Setioa antolatu dute Donostiako Piratek, ohiko Aste Nagusiaren alternatiba gisa

Gaur egungo egoeraren aurrean eta zailtasunak zailtasun, Pirata Setioa antolatuko dute Donostiako Piratek abuztuaren 10ean. Egun osoko egitaraua prestatu dute egun horretarako, Trinitate plazan.


2020-08-04 | Irutxuloko Hitza
Jai herrikoiak aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute Donostiako Piratek larunbatean

Donostiako Piratek, auzoetako hainbat jai batzorderekin batera, manifestazioa egingo dute abuztuaren 8an, larunbatean, jai herrikoiak aldarrikatzeko. Piraten ustez, Donostiako Udalak ez du prestutasunik erakutsi auzoetako jaiak antolatzeko, eta jaiak antolatzeko herritarren... [+]


Jai herrikoi berrituen uda

Pandemiak gogor kolpatu gaitu eta ondorioz, domino fitxen antzera, herriz herri udalek jai ofizialak bertan behera utzi dituzte. Komunitate bat izango bada, ordea, ospakizun kolektiboa beharrezkoa da. Eta hor, jai herrikoien mugimenduak badu zeresanik, are gehiago, Hego Euskal... [+]


2020-05-19 | ARGIA
Erakundeek jai herrikoiak baztertu dituztela salatu dute Hegoaldeko lau hiriburuetako kolektiboek

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako jai herrikoien antolatzaileek ohar bateratua argitaratu dute. COVID-19arekin lotuta hartu diren erabakiak beraiekin hitz egin gabe hartu direla salatu dute eta Euskal Herri osoko jai batzordeei dei egin diete festa eredu horren alde... [+]


Donostiako sexu erasoak salatzeko kalejira feministak talka egin du Gaztelubide elkartearekin

Ama Birjin bezperako afaria kontrako eztarritik bidali diete mugimendu feministak eta Donostiako Piratek Gaztelubide elkarteko zenbait kideri, asteartean izandako hamaika sexu erasoek –bi bortxaketa barne– eragindako haserrearen ondorioz. Urtero abuztuaren 14ko... [+]


Donostiako gaztetxeek botako dute Aste Nagusi Piratako txupinazoa

Letaman (Intxaurrondo), Txantxarreka (Antigua), Kijera (Alde Zaharra) eta Añorgako gaztetxeek irudikatuko dute aurtengo Matti pertsonaia.


Eguneraketa berriak daude