Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako basoaren alde egiteko". "Ekintza honekin, etekinei bakarrik begiratzen dionari galerekin erantzun zaio", gehitu du Lurraren Askapen Fronteak.
Landaketa industrial batean milaka eukalipto bota izanaren ekintza beregain hartu du Lurraren Askapen Fronteak. "Eukalipto landaketen problematika" zorrotz kritikatu du oharrean: "Monolaborantzan erabiltzen da espezie hau, lurretik ahal beste etekin ekonomiko ateratzeko, intsignis pinua aurrez erabili den bezala. Landaketa hauek aurrez dagoen guztia txikituz egiten dira (lurra eta izaki bizidunak). Lurraren higadura, bioaniztasun galera eta mendiak industrializatzea dakarte. Ekintza egin den bailaran (ere) argi ikus daiteke hau, bertaratze hutsarekin". Aurrerago zera gehitu du: "Ekintza honekin, etekinei bakarrik begiratzen dionari galerekin erantzun zaio. Txikitutako lur batean, bestelako espezieek aurrera egin dezaten eukaliptoak kimatu dira".
Orain arte baso bizien alde egin izan diren ekintzez zera adierazi du Lurraren Askapen Fronteak: "Badakigu asmo txikitzaile eta kapitalista hauen aurrean talde ugari altxa direla Euskal Eerrian. Basoen aniztasuna, bizitza eta iraunkortasunaren alde, lurra landu eta zaintzen duten talde guzti horiei begirunea eta esker ona adierazi nahi diegu. Ekimen honen asmoa ez da inoren ekarpena ordezkatu edo gutxiestea. Gauzak horrela, lan sortzaile guzti horri suntsipen ekintza bat gehitu zaio oraingoan".
Hedabideetara bidali duen oharraren amaieran, herritarrak gonbidatu dituzte "ekintza zuzena baliatu eta, halako ekimenak egin eta nahi izan ezkero, mundu mailako deialdiarekin bat, Lurraren Askapen Fronte gisa sinatzera".
Antzeko ekintza egin zuten hainbat herritarrek Arratian 2021eko abuztu bukaeran, Iraultza Txikien Akanpadaren testuinguruan, eta Eukaliptorik ez, haritza bai! lemapean: ehunka eukalipto moztu eta haritzak landatu zituzten. Hemen irakur daiteke ekintza haren kronika.
“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.
Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen... [+]
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]
Eukalipto kopurua ia boskoiztu egin da azken urteetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Aranzadiko eta EHUko adituek egindako ikerketaren arabera, zuhaitz horren hedapenak kalte egingo lioke Euskal Herrian ingurumenari, eta intsinis pinuaren tokia hartzen badu, epe motzean mendi... [+]
Kolore Guztietako Basoak elkarteak salatu duenez, gaitzak jotako pinuaren ordez baso eremu gehiena eukaliptoekin ordezkatzeko dinamikarekin Bizkaia daramate Portugalen begien bistatik kendu nahi duten eredu berera. Zehazki Bizkaiko Foru Aldundiko agintariei egozten die gertatzen... [+]
Xixon hiriko udal batzak gehiengoz erabaki du herri-lurrak "eukaliptorik gabeko" eremu izendatu eta dagoenekoz horietan landatutakoak ebakitzen hastea. Izquierda Unidak aurkeztutako proposamenak PPren kontrako botoak bildu zituen; honek ezkerreko hautetsiei aurpegiratu... [+]
Antzuolako Udalak, Eukaliptoa, eta lurrarentzat zein bioaniztasunarentzat kaltegarriak diren gainontzeko espezie guztien landaketak saihesteko, bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu zuen astearteko ohiko osoko batzarrean.
Eguzkitik landa eremuko lurjabeei eskatzen diegu, honelako zuhaitz espezieak, ingurumenerako kaltegarriak direnak, eukaliptoa esate baterako, alde batera utzi ditzatela. Diru iturri azkarretan soilik pentsatzeari utzi eta bere lurraren emankortasuna eta ingurumen kalteak ere... [+]
Egurraren sektoreko enpresek jardunaldi bat antolatu zuten joan den ostiralean Hernanin, jarraitzen duten baso-kudeaketa ereduari euskarri zientifikoa eman nahian. Eta fundamentuzko ezer esan ez zen hitzaurrearen ondoren, saiatu ziren gure lurraldea gero eta sarriago estaltzen... [+]
Larunbatean, martxoak 23, Basoen Munduko Eguna dela eta, aldarrikapen giroan ospatzeko kanpaina antolatu dute Galizian: bertako mendi eta ibarretan monolabore bilakatua diren eta azken aldian sekulako suteak eragin dituzten eukaliptoak erauziko dituzte egun eta ordu berean, baso... [+]
Behar bezala zaindutako 15 urteko gaztainondo batek, 6.000 eta 8.000 euro arteko produktua sor dezake urtean hektareako. Eukaliptoz beteriko tamaina bereko eremu batek ordea, 1.000 eta 2.000 euro artean, Info Asturiesen webgunean irakur daitekeenez.