Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera 2019an. Enpresak 300 milioi dolar inguru eta kalte-ordain gehigarri bat eskatzen dizkio Greenpeaceri 900 milioi dolarreko ordaina ekar dezakeena, Le Mondek informatu duenez.
Gobernuz kanpoko erakunde ekologistak Energy Transfer Partners (ETP) enpresatik jasotzen duen bigarren salaketa da. 2019an epaiak ekologisten alde egin bazuen ere, ez da gauza bera espero kasu honetan. Aurtengo auzia Dakotako auzitegiak aztertuko du, eta El Diariok jaso duenez, salaketa Dakotan jartzea propio hartutako erabakia izan da: "Meatzaritza- eta petrolio-estatu bateko epaitegi txiki bat da, non epailea bozketa bidez aukeratzen baita, hau da, meatzaritzaren eta petrolioaren aldekoa da".
Oliobide bat baino gehiago da
Salaketak 2016ko ekainetik 2017ko otsaileraino iraun zuen kanpaldiaren kontra ezarri badira ere, Julen Ugartemendia Carcedok aldizkari honetan jaso zuen bezala, oliobidearen kasua urrunetik dator. 2008a frackingaren –lurpetik erregai fosilak ateratzeko haustura hidraulikoaren teknika– boom urtea izan zen. AEB munduko petrolio ekoizlerik handiena bihurtu zen, eta industriak metodo errazagoa behar zuen produktua petrolio-findegietara eta munduko merkatuetara eramateko. Horrela, 2014ean DAPL (Dakota Access Pipeline) proiektua proposatu zuen, petrolio gordina Ipar Dakotatik Illinoiseraino eta gero golkoko kostalderaino eramango zuena.
Proiektuak hala ere bertako herritarren interesak oinarritik astindu zituen: Mississippi eta Missouri ibaietan zein beren lur eta “eremu historiko eta sakratuetan” kalte larriak eragin zitzakeen oliobideak eraiki nahi zituzten. Sioux jatorrizko herriko kideek AEB osoko 300 triburen eta milaka ekintzaileren laguntza izan zuten oliobidearen eraikuntza gelditzen saiatzeko, baita Greenpeacena ere. Mobilizazioak eta kanpalekuak antolatu zituzten, haien gorputzak obra makinen aurrean jarri zituzten, DAPL proiektuari milioika euroko galerak eragin zizkioten eta protestek nazioarteko arreta piztu zuten. Horiei aurre egiteko proiektuaren atzean zeuden Enbridge eta ETP enpresek Tiger Swan bezalako mertzenario enpresak kontratatu zituzten.
Greenpeaceri eta beste aktibista batzuei auziaren inguruan ezarritako lehenengo salaketan "antolakunde kriminaltzat" edo "ekoterroristatzat" jo zituzten. 2019an epaileak ez zien zigorrik ezarri, hala jasotzen ditu El Diariok epailearen adierazpenak: "Zure sinesmenak partekatzen dituzten pertsonen artikuluak argitaratzeak ez du erakunde kriminalik sortzen". Bigarren salaketan aldiz, "indarrez sartzea, difamazioa, interferentzia ez-zilegia [bestearen negozioari kalte egitea], konspirazioa, indarrez sartzearen konplize izatea eta bidegabeko jabetzea" egotzi nahi dizkiete. Dakotako estatu epaileak hartuko du erabakia astelehenean hasiko den epaiketan oinarriturik.
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]
49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]
Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]
AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.