Lan Kode eta Gizarte Segurantzaren Lege berriak ezartzeko bi lege-proposamen aurkeztu ditu Gasteizko Legebiltzarrean LAB sindikatuak, baina Euskal Herri osora zabalduko du proposamena. Alderdi politikoak interpelatu ditu enpleguaren egungo markoa eta logika eraldatzeko.
Ostegunean erregistratu ditu LABek bi lege-proposamenak legebiltzarrean, eta agerraldia egin du beren edukiak azaltzeko. Lan Kodean jasotzen diren neurriak “ Enplegua, zaintza eta aberastasuna banatzeko proposamenak” direla azaldu du Garbiñe Biurrun idazkari nagusiak. Lan “guztiak” aintzat hartzeko eskatu du, “zaintzakoak barne”. Gizarte Segurantzaren legean pentsio eta gizarte babes “duinak” bermatuko lituzketen proposamenak egin ditu sindikatuak. Proposamena Euskal Herri osoarentzako dela eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere gizarteratuko dituela iragarri du.
Legebiltzarreko alderdi politikoak interpelatu ditu Biurrunek agerraldian, hiru norabideetan eragin dezatela eskatuz: batetik, Espainiako Gobernuari presio egin diezaiotela lan eta pentsio erreformak indargabetu ditzan; bestetik, enplegu arloan eta politika sozialetan erabakitzeko gaitasuna eskuratzeko estatus juridiko eta politiko berrien alde egin dezatela; azkenik, gaurdanik “langileen bizi baldintzak hobetzeko” neurriak hartu ditzatela.
Neurriak gaurdanik
Neurri zehatzak ere mahaigaineratu ditu sindikatuak. Alderdiei eskatu die patronalari eska diezaiola Lanbide arteko Itun berria adostea, besteak beste 1.400 euroko gutxieneko soldata eta 30 orduko lan astea ezarriz. 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eta erretiroa 60 urterekin hartzea ere proposatu du, eta bazterkeria ekiditeko, Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako Herri Ekimen Legegileak jaso zituen neurriak indarrean jartzea. Erreforma fiskal baten beharra ere azpimarratu du, “ Kapital-errentak eta enpresa-irabaziak gehiago zergapetzeko”.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Espainiako Industria Ministerioak antolatu du bilera, eta langileek jakinarazi dutenez, ez dituzte gonbidatua, "gure interesak ordezkatuko dituena Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza izango baita". Langileek elkarretaratzea egingo dute ostiralean 12:00etan enpresaren... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.
Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.