Ostalaritza sektoreari diru-laguntzak emateko, 30 milioi euroko aurrekontu berezia iragarri du Jaurlaritzak

  • COVID-19ak ostalaritzan eragindako ondorioei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak 30 milioi euro zuzenduko ditu sektorera. Azaroaren 7an egindako protesten ostean, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eman du laguntza-programaren berri.


2020ko azaroaren 18an - 12:17
Ostalariek mobilizazio ugari egin dituzte azken asteetan COVID-19aren aurkako neurriek sektorean eragindako kalteak salatzeko.

30 milioi euroko aparteko laguntza programa berria onartu du Jaurlaritzak, aurrekoarekin bateragarria izango dena. Hurtadok azpimarratu duenez, laguntzen programa berri hau premiazkoa da eta beren beregi horretan jardungo duen kudeaketa talde bat sortuko dute gutxienez 20 teknikari bilduko dituena esklusiboki laguntza hauen kudeaketara. Helburu nagusia enpresa txikiei "eustea" dela gehitu du. 

Diru-poltsaren zatirik handiena, 25 milioi euro, Ekonomia eta Ogasun Sailak jarriko du, eta gainerako bost milioiak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak. Autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenduta daude laguntzak. Guztira, 12.219 establezimendu dira EAEko ostalaritza sektorea osatzen dutenak, horietatik erdiak baino gehiago langile bat edo bi besterik ez dituztenak (8.297); beste 3.224 daude eta lau eta hamar enplegaturen artean eta 698k hamar langile baino gehiagoko plantillak dituzte.

Horregatik, baldintzak eta jaso beharreko ditu laguntzak, langile kopuruaren arabera sailkatuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Hiru langile baino gutxiago dituzten establezimenduek 3.000na euroko laguntza jasoko dute, 4-10 langilekoek 3.500na euro, eta hamar baino gehiago dituztenek 4.000. Eusko Jaurlaritzak baldintza batekin emango ditu laguntzak: establezimenduei gutxienez lau hilabetez eutsi beharko diote COVID-19a dela-eta ezarritako murrizketak kentzen diren momentutik eta irekitzea zilegi den unetik. Ostegun honetatik aurrera eskatu ahalko dira diru-laguntza berezi hauek Jaurlaritzak iragarri duenez.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ostalaritza
Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Errespetu falten aurkako kanpaina abiatu dute Baztango eta Bidasoako ostalariek

Jarrera sexistak, klasistak, arrazistak eta homofoboak salatu dituzte, besteak beste. Eskualdeko ostalariei dei egin diete ekimenarekin bat egiteko. Kanpainarekin atxikimendua adierazteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.


Iruñeko Katakrakek 10 urte
Jan, edan, irakurri... mundua aldatu

Datorren abenduaren 31n hamar urte beteko dira Iruñeko Katakrakek ateak ireki zituenetik: ostatua, liburutegia eta ikuskizunetarako areto nagusia biltzen zituen espazio berriak. 2016an laugarren hankak mahaia osatu zuen: argitaletxea. Iruñerrian bakarra da... [+]


2023-02-10 | Leire Artola Arin
Getariako ostalarien elkarteak onartu du adostutako prezioen igoera baztertzea

Lehiaren Euskal Agentziarekin akordioa lortu du, eta espedientea itxi diete. 2021eko abenduan guztiek batera igo zituzten prezioak, eta herritarren haserrea piztu zuten. Orain, ostalariek hitzeman dute lehiaren arauak errespetatuko dituztela eta norberak bere prezioak finkatuko... [+]


Getariako tabernak ikertzen ari da Leiharen Euskal Agintaritza, ustez prezioak igotzea adostean eginiko irregulartasunengatik

Leiharen Euskal Agintaritza Getariako taberna eta jatetxeak ikertzen ari da, pandemiatik irtetean prezioak igotzea adostean konpetentziaren erregimena urratu zutelakoan. 18 hilabete ditu elkartea zigortu ala ez erabakitzeko. El Diarioko Belén Ferrerasek eman du isilpeko... [+]


2022-03-23 | Leire Artola Arin
Tabernei boikota
Nortzuek helduko diote estatxari, getariarrek ala turistek?

Txikia bezain bizia da Getaria, Gipuzkoako kostako herria, baina abendutik hona aldaketa batzuk izan dira Parte Zaharrean: ostalariek prezioak igo dituzte, eta gazteek eratutako Sos herritarrak ekimenak boikota egin die. Ia lau hilabete daramatzate tabernetan zentimo bat gastatu... [+]


Lurralde okupatuak

Zisjordania, Mendebaldeko Sahara, Krimea eta orain zure etxe pareko espaloia. Noiz demontre kendu behar dituzte covidaitzakian tabernek anexionatutako terraza horiek? Ba ez dago batere argi. Agindu kontraesankorrak. Behe lainoa. Etsaia identifikatzea ere kosta egiten da... [+]


2021-12-27 | ARGIA
Euskal Herri osoan COVID neurriak gogortzeko asmoa erakutsi dute agintariek, Omicron aldaeraren kutsaduragatik

Nafarroako Gobernuak auzitegietara jo du ostalaritzako ordutegia eta aforoak mugatzeko. EAEn ere Eusko Jaurlaritzak LABI batzordea bilduko du asteartean, eta Ipar Euskal Herrian Frantziako Gobernuko ministroen kontseiluak hartuko dituen erabakien zain daude.


2021-10-06 | ARGIA
Bilboko Kafe Antzokiak ateak irekiko ditu ostegunean, pandemia hasi zenetik lehenbizikoz

"Dantza dezagun berriro" aldarri eginez dator Bilboko Kafe Antzokia. Iazko martxotik itxita egon ostean, ostegunean irekiko ditu ateak.


Hainbat taberna itxiko dituzte Iruñeko Alde Zaharrean iragan asteko istiluen protesta gisa

Iruñeko Alde Zaharreko istiluak ez dira oraingoak, baina azken asteetan ostegun gauetan biziki gogorrak izan dira, bereziki San Nicolas eta San Gregorio kaleetan eta Sarasate Pasealekuan. Horren harira, hainbat tabernek itxi egingo dute hilaren 9an, 18:30etatik aurrera.


‘Kelly’-ek garbitzaileen lan-eskubideak betetzen dituzten hotelentzako erreserba zentroa abiatuko dute

Webgunea 2022tik aurrera jarriko dute martxan, eta garbitzaileen lan-baldintzak betetzen dituzten hotelak zeintzuk diren jakiteko balioko du. Prekarizazioa gelditzea eta esternalizazioa saihestea dira helburu nagusietako bi.


2021-07-21 | ARGIA
Kataluniako Kellyek “Booking” gisako plataforma sortu nahi dute, esplotazioz libre diren hotelekin

Lan Justu eta Kalitatezkoa Zigilua luketen hotelak bilduko lituzke plataformak, ostatu hartzen duen bezeroari langileen lan egoera duina bermatuz. Proiektua Kataluniako Kellyek bultzatu arren, Kataluniaz gaindikoa izatea nahi dute.


2021-07-05 | ARGIA
Ostalaritzaren itxiera ordua aurreratu dute Nafarroan

Kutsaduraren igoera dela-eta hartu du neurria Nafarroako Gobernuak. Asteazken gauerditik aurrera 01:00ak arte ireki ahal izango dute ostalariek, gehienez ere. Nafarroako Gobernuak “zuhurtzia” eskatu die herritarrei.


2021-04-15 | ARGIA
Nafarroako ostalariek helegitea jarriko diote tabernen barnealdea ixteko neurriari

AEHN Nafarroako Ostalaritza eta Turismorako Elkarteak eta Anapeh Nafarroako Ostalaritza Enpresa Txikien Elkarteak jakinarazi dute Nafarroako Auzitegi Nagusian helegitea jarriko dutela, Chiviteren exekutiboak harturiko neurriak "funtsik gabeak" direla iritzita.


2021-02-09 | ARGIA
Gorri dauden herrietan tabernak eta jatetxeak zabaltzeko baimena eman du EAEko Auzitegiak

Ostalarien elkarteek helegitea aurkeztu zuten eta EAEko Auzitegiak erabaki du ostalarien eskaera behin-behinean onartzea. Denbora gehiago hartuko du auziaren muina aztertu eta ebazpena emateko. Baina Jaurlaritzak onartutako dekretua indarrean dago oraindik, eta horregatik beste... [+]


Eguneraketa berriak daude