UEU

30 ikastaro eta 6 jardunaldi eskainiko ditu Udako Euskal Unibertsitateak

  • Ekainean eta uztailean egin ahal izango dira Euskal Herriko hainbat herritan. UEUk ehundik gora ikastaro-proposamen jaso ditu aurten ere. Iaz bezala, “Elkar ekin” leloa izango dute ikastaro eta jardunaldiek.


2019ko maiatzaren 24an - 09:40
Edurne Koch UEUko Nafarroako arduraduna, Kepa Sarasola UEUko zuzendaria eta Irati Iciar Udako Ikastaroetako arduraduna. Argazkia: UEU.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kepa Sarasola UEUko zuzendariak udako ikastaroen berri ematerakoan adierazi zuenez, ikastaroak auzolanean antolatzen dituzte, hainbat pertsona eta erakunderekin elkarlanean. Lana egiteko modu horri esker curriculum pertsonala eta profesionala aberasteko aukera du nahi duen orok ekainean eta uztailean.

Saioak Eibar, Tolosa, Usurbil, Donostia, Bilbo, Baiona eta Iruñean izango dira. Matrikulatzeko epea zabalik dago eta webgune honetan matrikulatzeko eta ikastaroak eta jardunaldiak zehaztasunez ikusteko aukera dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEU
Intuizioaren ebidentzia: erdara darabilten Euskal Herriko hedabideek bizkarra ematen diote euskarazko kulturari

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]


2024-07-09 | UEU
Katixa Dolhare Zaldunbide
“Literatura hezkuntzaren zimendua da”

Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara jardunaldia antolatu dute elkarlanean Seaskak eta UEUk Baionan, Udako Ikastaroen barruan, eta bertan parte hartuko du Katixa Dolhare Zaldunbidek. Ezpeletan sortu zen 1982an, Lapurdin, eta familiarekin Nafarroa Beherean... [+]


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-04-03 | Sustatu
Matematikari eta Hizkuntzalari euskaldunen topaketetarako deialdiak

Tira, izenburuan batu ditugu, baina Matemarikari Euskaldunen Topaketak dira alde batetik, eta Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak bestetik. Baina Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udan bere udako ikastaroen barruan antolatuko dituen biltzar hauetarako deialdiak orain... [+]


EKOFEMINISMOA
Haziz hazi, urratsez urrats, Euskal Herrian ere lurreratuz doan mugimendua

Udako Euskal Unibertsitarearen baitan, egun osoko jardunaldia antolatu zuten ekaina bukaeran Gasteizko Sumendi espazio autogestionatuan Mirene Begiristainek eta Marta Barbak: Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Ekofeminismoari dagokionez, Euskal Herri mailan duela... [+]


UEUko jardunaldiak
Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian

Sumendi gune okupatua. Gasteiz. 2023ko ekainaren 29an. 9:00ak dira eta lehenengo partaideak ailegatzen hasiak dira. UEUko kideak, antolatzaileak, eta gertuko laguntzaileak dagoeneko espazioa txukuntzen gabiltza. Berehala egiten dugu espazioa gure, edo espazioak gu bere; erraza... [+]


2023-05-25 | UEU
UEUren udako 17 ikastaroak gogoeta eta hausnarketarako gune

UEUk 51. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu Iruñean. Iazkoaren haritik, 17 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Arnasgune akademiko eta euskaldunen... [+]


Maiatzaren 17tik 19ra egingo dute UEUren Ikergazte kongresua, Donostian

Ikertzaile euskaldunen komunitatea indartu nahi du ekimenak bosgarren edizio honetan. Bestalde, astelehenetik aurrera egongo da Udako Ikastaroetan izena emateko aukera.


UEU: 50 urte
Karlos Santamariaren euskal unibertsitatearen bidean

Urrezko ezteietan da Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Euskaraz ariko den unibertsitatea helburu, 50 urte egin ditu traktore-lanean. Bidea berregin dugu, UEUren zuzendari Kepa Sarasola eta idazkari nagusi Ane Sarasua gidari harturik.


2021-06-03 | ARGIA
‘Aldiri’ arkitektura aldizkaria argitaratzeari utziko diote, hamaika urteren ostean

Arkitektura eta  bere inguruko eztabaidak eta gogoetak modu zabalean planteatzen dituen Aldiri aldizkaria argitaratzeari utziko diote aurten, hamaika urteren ostean. Unai Fernandez de Betoñok eta Ibai Gandiagak sortua, 44. alean agurra idatzi dute.


2021-03-17 | ARGIA
UEUren liburugintza deialdia zabalik martxoaren 31ra bitartean

Deialdi honen xedea euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da. Deialdi honetara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna).


KOMUNITATEAK ETA BIZI EREDU BERRIAK EHUNDUZ JARDUNALDIETAKO KRONIKA
Komunitateak autogestiotik ehunduz

Krisi testuinguru honetan talde, eragile eta herri mugimenduen artean sortzen diren aliantzei eta elkarreraginei erreparatu zioten, NOR, AFIT, Ekopol eta Parte-Hartuz ikerketa taldeekin batera UEUk antolatutako jardunaldietan: Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz... [+]


Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz jardunaldietako kronika
Komunitateak sozioekologiatik ehuntzen

Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz jardunaldia antolatu zuten otsailaren 26an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, UEUk hainbat ikerketa talderekin elkarlanean –AFIT, NOR, Ekopol, Parte-Hartuz–. Hiru mahai-inguru antolatu zituzten, bizi dugun osasun... [+]


Eguneraketa berriak daude