Europako Parlamentuko 30 legebiltzarkidek glifosato pestizida salerosteko baimena ez luzatzeko eskatu diote Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteari.
Glifosatoaren baimena eten dezala exijitu diote, Elikagaien Segurtasuneko Europar Agentziak (EFSA) eta Substantzia eta Nahasketa Kimikoen Europar Agentziak (ECHA) kantzerigenoa ez dela guztiz ziurtatu arte. Agentzia biek esan dute ez duela eraginik osasunerako.
Alderdi Berdeko eurodiputatuek azaldu dutenez, AEBetako justiziak Monsanto multinazionalaren dokumentu batzuk zabaldu ditu, eta horietan argi geratu da konpainiak glifosatoaren eraginei buruzko ikerketak ezkutatu dituela. Monsantok merkaturatu zuen glifosatoa 1974an.
Hortaz, eurodiputatuek osasunaren eta ingurugiroaren babesa ziurtatzeko beharrezkoak diren “larritasun neurriak” hartzea eskatu diote Junckeri, baita nekazaritza sektorea behar bezala babesteko neurriak hartzea ere.
Pestiziden inguruko ebaluazio zientifikoak modu independentean egiten direla baieztatu dezala exijitu diote Bruselari, eta Europako Batzordeko komisioei debekatu diezaiela Monsantoren presio-taldeekin kontaktuak izatea.
Glifosatoaren inguruko ika-mika zientifikoak
Iazko ekainean agortu zen EBn glifosatoa salerosteko baimena eta Europako Batzordeak baimena hamabost urtez luzatzeko proposamena egin zuen. Orduan, Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC) esan zuen pestizida seguruenik kantzerigenoa zela, eta Europako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak, ordea, guztiz segurua zela. Batzordeak jakinarazi zuen ez zuela erabakirik hartuko eztabaida zientifikoa amaitu arte.
Iragan astean, Substantzia eta Nahasketa Kimikoen Europar Agentziak ondorioztatu zuen glifosatoa ez dela ez kantzerigenoa, ez toxikoa. Txostenaren emaitzak ofizialki argitaratzen direnean Europar Batzordeak behin betiko erabakia hartu beharko du, sei hilabeteko epean.
Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.
Austria glifosatoa debekatu duen Europar Batasuneko lehen herrialdea da. Alderdi sozialdemokrataren iniziatibaz onartu da neurria, eta FPÖ alderdi ultraeskuindarraren, liberalen eta Jetz alderdi progresistaren aldeko bozek lagundu dute onartua izateko.
Europako Batzordeak 2022. urtearen amaierara arte eta baldintzarik gabe luzatuko du glifosatoaren baimena, EBko Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzordean (SCoPAFF) estatu kideek horren alde bozkatu eta gero. Eurolegebiltzarrak eskatua zuen bost urte barrurako erabat... [+]
2016ko hasieratik bosgarren aldiz, Europako Batzordeak ez du lortu EBko estatu kideen gehiengoa glifosato herbizidari baimena luzatzearen alde agertzea. Indarrean dagoen baimena aurtengo abenduaren 31n iraungiko da, eta beste hamar urterako berritu nahi du Batzordeak,... [+]
Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean... [+]
Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean... [+]
Europar Batasunak urtea amaitu baino lehen erabaki behar du glifosatoa –munduan gehien saltzen den herbizida– erabiltzeko baimena luzatuko duen ala ez. Monsantok 70eko hamarkadan merkaturatutako substantzia 40 enpresak baino gehiagok saltzen dute gaur egun;... [+]
Europar Batasunean gehien erabiltzen den pestizida da glifosatoa. Europako Batzordea hura merkaturatzeko baimena luzatzen duen edo ez erabakitzen ari den bitartean, herritar talde batek abian jarri du substantzia debekatzea helburu duen herri ekimen legegile (HEL) bat. Haien... [+]
Bigarrenez, bertan behera utzi dute glifosatoaren baimena luzatzeari buruzko bozketa Europako Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzorde Iraunkorrean. Europako Batzordeak pestizida ezagun hori, munduan zabalduena, beste bederatzi urtez baimentzeko proposamena eraman du... [+]
Kontsentsu zientifiko (eta politiko) ezak eta talde ekologisten presioak eraginda, Europar Batasunak maiatzerako utzi du glifosato herbizidaren baimena luzatzeari buruzko erabakia. Osasunaren Munduko Erakundeak "segur aski kantzerigenoen" zerrendan sailkatu zuen... [+]