30 bertsolarik gainditu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte-hartu ahal izateko langa. Asteburuan jokatu da Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen faseko azken saioa Ataungo Herri Antzokian. 200 bertsolarik hartu dute parte sailkapen fasean, eta bertan nagusitu direnez gain, duela lau urteko txapelketan zuzenean sailkatzea lortu zuten 13 bertsolariak ere arituko dira txapelketan.
Hauek dira 30 bertsolarien izenak: Jon Maia, Ander Lizarralde, Mikel Artola, Unai Muñoa, Haritz Casabal, Asier Azpirotz, Ibai Esoain, Iñaki Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gorka Azkarate, Arkaitz Oiartzabal, Beñat Iguaran, Ane Labaka, Nahikari Gabilondo, Xabier Sukia, Manex Mujika, Aratz Igartzabal, Gemma Urteaga, Unai Gaztelumendi, Egoitz Eizagirre, Manu Goiogana, Maider Arregi, Unai Mendizabal, Eli Pagola, Haritz Mujika, Amaia Iturriotz, Aitor Irastorza, Iñigo Gorostarzu, Eneritz Artetxe eta Antton Fernandez
Irailaren 20ean hasiko da txapelketa.
Iragan asteko ostegun eta ostiralean burutu zen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa; 50 lagun elkartu dira jardunaldietan bertsoaren inguruko gaiez gogoeta egiten.
Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
Berregituraketa urtea dugu aurten Bertsozale Elkartean: martxoan lehendakaritza taldea berritzearekin bat, koordinatzaile lanpostua sortzeko erabakia hartu zuten bazkideek Batzar Nagusian. Lanpostu horretara heldu berri da Oier Iurramendi Etxeberria (Donostia, 1990), baina ez da... [+]
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]
Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu ekimenak; zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.
Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.
Ainhoa Urien, Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Igoa izango dira taldean, Batzar Nagusian bazkideek bozkatu eta onetsi ondoren.
Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]