Urdaibaiko Guggenheim egingo duela berretsi du Jaurlaritzak, larunbateko manifestaldiaren ostean

  • “Badakigu iritzi kontrajarriak daudela, baina beti adierazi dugun bezala gobernu-programan dagoen egitasmo bat da”, adierazi du Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak astearteko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.  Jaurlaritzak “kolaborazioa, akordioa eta elkarrizketaren bideari” ekingo diola gehitu du.

Irekia

2024ko urriaren 22an - 16:47
Azken eguneraketa: 18:09
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Asteartero legez, Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluko bilera egin du, eta ostean prentsaurrekoa eman du María Ubarretxena bozeramaileak. Kazetari batek Urdaibaiko Guggenheim proiektuari buruz galdetu dio. Hauek izan dira hitzez hitz galdera eta erantzuna:

"-Urdaibaiko Guggenheim dela eta, asteburuan manifestazio handia izan zen Gernikan. Jaurlaritzak esan zuen entzuteko prozesua zabalduko zuela, hori ikusita era hor entzundakoa entzunda, gogoeta berezirik egin duzue edo mahaigainean jarri duzue gaia?

- Bai, egia da manifestaldi batzuk egon zirela, badakigu iritzi kontrajarriak daudela, baina beti adierazi dugun bezala gobernu-programan dagoen egitasmo bat da. Ez da bakarrik museo bat, askoz gehiago da; bailara baten bizi berritasunari buruz dagoen proiektu bat da. Esan bezala entzute aktiboa jarriko dugu martxan eta prozesu bat egongo da. Beti esaten dugun bezala, etorkizunerako eta herri honentzako epe luzerako proiektuen gainean kolaborazioa, akordioa eta elkarrizketaren bidea izango da gurea".

Milaka lagunek proiektua eteteko eskatu zuten larunbatean

Urriaren 19an milaka pertsona bildu ziren Gernikan Urdaibai Biosfera Erreserban Eusko Jaurlaritzak egin nahi duen Guggenheim proiektua geldi dezaten eskatzeko. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deitutako manifestazioan “proiektua bideragarri bihurtzeko egiten ari diren urrats administratibo eta ekonomikoak gelditzeko” galdegin zuten. Plataformak adierazi zuenez, “Busturialdea eskualderako irtenbide bakartzat aurkeztu dute museoa”, eta makroproiektua ekimen pribatua dela salatu zuen.

Biosfera erreserba baten “erdi-erdian turismo masifikatua bultzatzen duen makroproiektua” ezarri nahi dutela salatu zuen plataformak. Honela, ingurumen azterketarik  ez dela egin salatu zuen, eta eskualdearen etorkizuna bertako herritarrek erabaki nahi dutela aldarrikatu. Jaurlaritzari kritika egin zioten aurrekontu publikoa “gutxi batzuen probetxurako” eta “ingurumena suntsitzeko” baliatzeagatik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Jaurlaritza
Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


Eguneraketa berriak daude