281 etxe kaleratze gauzatu dira Hego Euskal Herrian 2021eko lehen hiru hilabetekoan

  • Ustez Espainiako Estatu osoan etxe kaleratzeak etenda zeuden epe-tartean, gora egin dute eremu horretako etxe kaleratzeek; 2021ko lehen hiruhilabetekoan, %13 igo da etxe kaleratze kopurua. Gorakada horrek izan du isla Hego Euskal Herrian, urtarriletik martxora artean Nafarroan %47,8ko igoera izan baitu etxe kaleratze kopuruak. EAEn ez da igoerarik jazo, etxe kaleratze kopuru esanguratsua gauzatu den arren. Alarma-egoeraren harira jarritako neurriak iraungitzen direnerako, etxe kaleratze oldea espero da.


2021eko ekainaren 09an - 09:33
Azken eguneraketa: 11:57
Etxe kaleratze bat gelditzeko mobilizazioa Bilbon, maiatzean.

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak astelehenean egin zuen publiko 2021eko lehen hiru hilabeteko datuak jasotzen dituen Efectos de la Crisis en los organos judiciales (Krisiak organo judizialetan izandako eraginaren datuak) txostena. Bertan ageri diren datuek etxebizitza alorrean lan egiten duten hainbat kolektibok eta eragilek azken hilabeteetan seinalatutakoa utzi dute agerian: alarma-egoeraren aurrean Espainiako Gobernuak etxebizitza alorrera bideratutako neurriak ez direla ari eraginkorrak izaten etxebizitza problematikari aterabidea emateari dagokionez. Datuek beren kabuz hitz egiten dute: aurtengo lehen hiru hilabetean, ustez etxe kaleratze prozedurak etenda zeudenean, estatu mailan %13 igo dira etxe kaleratzeak. Datuak gurera ekarrita, igoera horrek isla izan du Nafarroan, etxe kaleratzeen %47,8ko igoera erregistratu baitu; iaz 46 etxe kaleratze gauzatu ziren epe-tarte berean, 68 zenbatu dira aurten. EAEn ez da igoerarik jazo, baina iazko lehen hiru hilabetekoaren ondoan, ez dira askoz etxe kaleratze gutxiago kontabilizatu: 213 etxe kaleratze zenbatu dira urtarriletik martxora, iaz baino 20 gutxiago.

Alarma-egoerari erantzun asmoz, neurri sorta bideratu zuen etxebizitza alorrera Espainiako Gobernuak, eta etxe kaleratzeak behin behinean bertan behera uzteko aukera jasotzen zen bertan, maizterrek zaurgarritasun egoera frogatuz gero. Datuek bistan utzi dutenez –eta gaur artean hainbatek seinalatutakoari segi– zaurgarritasun egoera frogatzeko kriterioak ez dira betegarriak etxe kaleratzeko arriskuan dagoen askorentzat. Horren adierazle, Bilboko Alde Zaharreko AZET Etxebizitza Sindikatuak maiatzean jakinarazi zuen hilabete horretan hiru etxe kaleratze aginduri aurre egin beharrean aurkitzen zela. Egoeraren berri ematerakoan, ondokoa azpimarratu zuten: “Kaleratzeen kontrako dekretuarekin eskaini zizkiguten apurrak bukatu dira”.

 

Oraindik alarma-egoerari dagozkion neurriak indarrean egonik urteko lehen hilabeteetan erregistratutako etxe kaleratzeek goraka egin dutela jakinda, igoerak zein bilakaera izango duen ikusteke dagoen honetan, datuek goranzko joera posibleaz ohartarazten dute. El País egunkariak martxoan jakinarazi zuenez, behin alarma-egoerarekin indarrean jarritako neurriak iraungita, 30.000 eta 40.000 etxe kaleratze artean espero dira Espainiako Estatuan. 

Hipotekekin lotutako kaleratzeak, goraka

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako azken datuak eskuan, Stop Kaleratzeak Euskadi plataformak detaile batez ohartarazi du: hipotekak ezin ordainduagatik burutzen den etxe kaleratze kopurua goraka ari da. "2020ko laugarren hiru hilekoan Euskadiko epaitegietan aurkeztutako hipoteka-exekuzioak %42,5 hazi ziren, baina joera mantendu egin da, 2021eko lehen hiru hilekoan %34,6 igo baitira", seinalatu dute. Plataformaren arabera, igoera horrek lotura du 2019ko otsailean indarrean jarritako higiezinen kredituaren lege berriarekin, hipoteka-kontratuen epemuga aurreratuaren klausula "zuritu" zuelako. "Klausula horrek aukera ematen zuen mailegu osoa erreklamatzeko hipoteka-kuota bat ordaintzeari utziz gero eta auzitegiek abusuzkoa eta deuseza deklaratu zuten. Orain, bankuak burofaxa bidaltzen ari dira mailegu osoa eskatzeko, baina ez epemuga aurreratuaren klausulan oinarrituta, baizik eta hipoteka-lege berrian oinarrituta", azaldu du plataformak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak Iruñean familia bat etxetik bota nahi duela salatu dute

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Iruzurra salatu duen eta bi haur txiki dituen familia bat etxetik bota dute Bilbon

Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


Ama baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea ekiditera deitu dute gaur Gasteizen

Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.


Eguneraketa berriak daude