Otsailaren 18an Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak Diputazio Iraunkorreko saioan agerraldia egin zuen. Bere hitzartzearen txostena helarazi zien hedabideei, eta bertatik hartutako informazioarekin osatuta dago Zaldibarko zabortegian pilatu zen hondakin kopuruen eta nolakoen laburpena.
Ingurumen sailburu Arriolak emandako datuen arabera, Verterrek ordura arte Zaldibarko zabortegian paratu zituen hondakinen kopurua 2,8 milioi tona da. Honen ekibalentzia 1,7 milioi metro kubiko da.
2012an 185.022 tona ziren bertan zeudenak. 2017an 379.689 tona ziren. Eta 500.000na tona azken bi urteetan.
Amiantodun hondakinei buruzko datu hauek eman zituen Arriolak: 2012an 337 tona isuri zituzten, 2019an 4.253 tona. Arriolak zehaztu ez zuena da, proportzioan hazi egin zela zabortegiak hartutako amiantodun hondakinen kopurua: 2012an hondakin guztien %0,18 zen amiantodun hondakinaren zatia. 2019an, berriz, %0,8a. Guztira 16.148 tona amianto dira, zabortegiko hondakin guztien %0,57a.
2007ko Ingurumen Baimen Bateratuak 2.744.975 metro kubiko inguru betetzeko baimena eman zion eta 35 urteko bizitza erabilgarria. Aurrikuspen honen arabera, urtean 80.000 metro kubiko betetzea litzateke erritmo jarraitua eramateko kantitatea. Arriolak dio erritmoaren aurrikuspen hau dagoeneko gainditu zela bigarren urtean, eta erritmo honetan beste bi-hiru urteko bizia geratzen zitzaion, 2022 arte.
Zabortegiko hondakin gehienak lurrak eta balorizazio planten errefusak ziren
2019an isuritako 510.999 tonen karakterizazioa eginda, hauek dira hondakin izaeren ehunekoak.
%23,11 lurrak.
%22,88 balorizazio planten errefusak.
%16,81 papertegien lohiak.
%13,15 altzairutegi eta fundizioetako zepak.
%10,45 eraikuntza eta eraisteetako hondakinak.
Zein hondakinentzat zuen baimena?
Alde batetik: hondakin balorizatu-ezinak, iturburu hauetatik ateratakoak: minak, harrobiak, mineralen tratamendu fisiko eta kimikoak. Baita ere iturburu hauetako hondakinak: nekazaritza, fruitugintza, arrantza, basogintza... Elikagaiak prestatzetik datozen hondakinak, eta abar.
Bestetik: Aurretik baimena eskatu beharrekoak dira material hauen tratamendutik datozen hondakinak: egurra, paper pasta, papera eta kartoia; gainazaletako tratamendu kimikoak; metalen estaldurak; eraikuntza eta eraisteetako hondakinak...
Hirugarrenik: Zabortegi barruan eraikuntzarako erabiliko ziren hondakinak (lurrak eta zepak, batez ere). Hauek ezingo dute hondakin kopuru osoaren %10a gainditu.
Amiantoaz zer?
Europako legediak baimena ematen du badirela hondakin ez arriskutsuak isurtzeko zabortegietan isuri daitezkeen hainbat hondakin arriskutsu: horiek artean, amiantoa duten eraikuntza materialak.
Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.
Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.
Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.
Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan eman zioten azaldu beharko dute.
Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.
Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen... [+]
Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter... [+]
Zaldibar Argitu plataformak deituta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omendu dituzte Eitzaga auzoan, zabortegian harrapatuta geratu zirenetik hiru urtera. Auzia argitzeko beharra berretsi dute eta ardura politikoak hartzeko eskatu.
Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]
Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.
Otsailean urte bi bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zela. Martxoan pandemiaren bigarren urteurrena dator, bi hilabetez etxean geratu ginenekoa. Katastrofe bi. Bigarrenak lehenengoa estali zuen, baina Eitzagako hondamendiaren gestioak erakutsi zigun izurritea zelan kudeatuko... [+]