2.711 aldiz aplikatu dute Mozal Legea Aiaraldean

  • Duela sei urte sartu zen indarrean 2015/4 Herritarren Segurtasunerako Lege Organikoa. Une honetan erreforma baten atarian  dago mugimendu sozialen eta eskubide zibilen aurkako legetzat jo izan dena. Aiaraldean ehunka izan dira lege honek zigortutako herritarrak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 29an - 10:48
Azken eguneraketa: 11:49
Argazkia: aiaraldea.eus.

2015eko uztailaren 1ean sartu zen indarrean mozal legea bezala ezagutzen den 2015/4 Hiritar Segurtasunaren Babeserako Lege Organikoa. Espainiako Gobernuan zegoen Alderdi Popularrak bultzatu zuen lege berria, ordura arte indarrean zegoen 1992ko Corcuera legea bezala ezagututakoa ordezkatuz.

Bost kapitulutan banatutako 54 artikuluk osatzen dute Lege Organiko hau, eta falta oso larri, larri edo arin bezala sailkatzen ditu herritarrek egin ditzaketen arau-hauste desberdinak, tipologia bakoitzari santzio ekonomiko zehatz bat ezarriz: Oso larriak 60.000 eurora arteko isunak, larriak 600 eta 30.000 bitartekoak, eta arinak 100 eta 600 euro bitartekoak. Orotarikoak dira Lege Organiko honek bere baitan aurreikusten dituen ekintza zigorgarriak: jakinarazi gabeko manifestazioak egitea, baimenik gabeko ikuskizunak edota festak antolatzea, polizia agente baten aurrean identifikatzeari uko egitea, polizia agente bat iraintzea, alkohola kalean edatea...

Kritikak

Onartua izan zen egunetik bertatik gizarte eragileek gogor kritikatu zuten mozal legea, herritarren askatasunak mugatu eta protesta ekimenak kriminalizatzea helburu zuela ulertuta. Legeak dakarren herritarren babesgabetasuna ere gaitzetsia izan zen, segurtasun indarren arbitrariotasunari bide ematen ziolako.

Mozal legeak izaera erabat zigortzailea du, eta zigor hauek bide administratibotik kudeatzeak, are gehiago sakontzen du herritarrek segurtasun indarren aurrean duten babesgabetasun egoeran. Izan ere, bide administratiboa hartzen duten zigorrak zuzenbide administratiboak kudeatzen ditu, eta helegiteak aurkeztea zein hauen ebazpena prozesu motel eta garestia da Espainiako Justiziaren barruan. Gainera funtzionario publikoek jasotako aktek “egiazkotasun-presuntzioa dute, kontrakorik frogatu ezean”.

Hori guztia dela eta, dozenaka izan ziren mozal legearen lehenengo urteetan honen kontra antolatu ziren protestak edota ekimenak, bai eta herritar zein mugimendu sozialentzako informazio kanpainak. Amurrion bertan aurkeztu zen, esaterako, 2015eko urte hasieran oraindik tramitazioan zegoen mozal legearen aurkako Araba mailako dinamika, 'Arabako Gazteak altxa!' egitasmoak sustatuta.

Nazioartean ere agertu ziren lege honen kontrako iritzi eta mezuak. “Lege honek Francoren erregimenaren egunik txarrenak oroitarazten ditu eta ez dator bat nazio demokratiko batekin”, idatzi zuen The New York Times egunkariak, eta Nazio Batuen Erakundeko kide batzuek ere askatasun zibilen aurkako neurritzat jo zuten.

Zigorrak Aiaraldean

Indarrean sartu zen urtean bertan, 2015ean, Ertzaintzak 24 aldiz aplikatu zuen 2015/4 Lege Organikoa Aiaraldean: autoritatearekiko erresistentziagatik 4 isun, poliziarekiko errespetu faltengatik 9 isun, drogen kontsumoagatik 7 isun, armen erabileragaitik 3 isun eta animaliak kaltetzeagatik isun bat. Urte horretan ere, Ertzaintzak 6.622 euroko isuna ezarri zien eskualdeko 11 gazteri Gasteizko Legebiltzarrean kateatzeagatik. Aiaraldeko gazteez gain, beste 12 arabar ere izan ziren isunduak euskal presoen etxeratzearen alde egindako ekimen horrengatik. Bakoitzak 602 euroko isuna jaso zuen, eta hau ez ordaintzea erabaki zuten “mozal legea desobeditzeko” asmoarekin.

2015etik aurrera, gora egin du etengabe 2015/4 Lege Organikoa aplikatuz ezarri diren santzioen kopurua Aiaraldean: 2016an 46 isun, 2017 69 isun, 2018an 75 isun eta 2019an 64 isun. Horien artean 3 dira 1983/9 Lege Organikoak arautzen duen biltzeko eskubidea ez errespetatzeagatik jarritako isunak, tartean aurkitzen da Altsasuko gazteen askatasunaren alde Laudioko Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean egindako elkarretaratze bat.

1.577 isun 2020an

Dena den, iaz jo zuen goia mozal Legearen aplikazioak Aiaraldean; 1.577 isun tramitatu zituen Ertzaintzak guztira. Izan ere, COVID-19aren aurrean ezarritako etxealdian Estatuko segurtasun-indarrek hau kontrolatzeko erabili zuten 2015eko legea.

Gauzak horrela 1.294 isun jarri zituzten iaz desobedientziari lotuta, horietatik 884 alarma agoera ez errespetatzeagatik, eta beste 352 zirkulatzeko mugak edota taldean elkartzeko mugak ez errespetatzeagatik, hala nola: gaueko etxeratze agindua ez betetzeagatik, sei lagun baino gehiago elkartzeagatik edota beste udalerri batera joateagatik.

Bestelako isun tipologietan ere marka guztiak hautsi zituen 2020ak: poliziei egindako errespetu faltengatik 87 isun jarri ziren, 144 herritar isundu zituzten droga kontsumoagatik, 20 herritar armen erabileragatik, 4 isun jarri ziren poliziaren lana oztopatzeagatik...

2021a bide berdinetik

Aurten ere, ehunka izan dira mozal legeak Aiaraldean zigortutako herritarrak: Poliziak 856 isun jarri ditu urtarrila eta urria bitarte, horietatik 580 COVID-19aren pandemiaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileak ez betetzeagatik.

Sei urte hauetan lehendabizikoz jarri ditu Ertzaintzak desordena larriengatik isunak Aiaraldean, 9 guztira, asko Tubacexeko greba mugagabearekin lotuata.

Polizia grabatzea

Tubacexeko grebari lotuta ere, Ertzaintzak 2015/4 Lege Organikoa baliatu izan du poliziaren jarduna grabatua izan zedin ekiditeko asmoz, eta dozenaka lagun identifikatu ditu horregatik. Ideia orokortua da mozal legeak polizia grabatzea debekatzen duela, baina arlo honetan errealitatea bestelakoa da. Araua argia da: poliziak grabatu daitezke. Irudi horien erabilerak ekar dezake arau-haustea, ez irudiak propioki hartzeak. Arau-hauste bezala hartuko dira “polizien segurtasuna edota operazio polizialaren arrakasta arriskuan” jartzen duten irudiak zabaltzea. Gainera, poliziaren balizko salaketa batek behar bezala arrazoitu beharko ditu argudio horiek. Mozal legearen aplikazio arbitrarioa, baina, beti egongo da hor. Poliziak herritarrak identifikatu ditzake grabatzen aritzeagatik, bideo eta argazki horiek gerora izan dezaketen erabilera okerra ikertze aldera. Ezin du inolaz ere irudiak filmatzea ekidin.

Lege erreforma

Une honetan 2015/4 Herritarren Segurtasunerako Lege Organikoa aldatzeko eztabaida zabalik dago. Espainiako gobernu kide diren PSOE eta Unidas Podemos alderdiek mozal legea aldatzea adostu dute, EAJk aurkeztutako proposamen batetik abiatuta.

Emendakin desberdinak prestatzen ari dira,legean aldaketak egiteko. Honek polizia sindikatuen haserrea piztu du Espainian, ustez poliziaren jarduna mugatzen duelakoan, adibidez polizia atestatuen egiazkotasuna zalantzan jar liteke balizko prozedura judizial batean. Dena den, ikusteke dago erreformak zer berri ekarriko duen eta zer mantenduko duen bere horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
2024-11-14 | Julene Flamarique
32 eragilek babestu dute Ernai eta Jaurlaritzari eskatu diote “jazarpen estrategia” amai dezala

Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]


2024-10-29 | ARGIA
Arabako Mendiak Aske
“Gure lurraldea defendatzea ez da delitua, baizik eta demokrazia hutsa, biziraupenari eta benetako ongizateari lotutako demokrazia”

Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]


Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


Urriaren 29an epaitegira joan beharra izango duen kidearekin elkartasuna

Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]


2024-10-28 | Estitxu Eizagirre
Arabako Mendiak Askek Mozal Legearen bidez jaso duen isuna epaiketara eramango du asteartean

Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Mozal Legea ez dutela indargabetuko argi utzi du PSOEk, Diazek hori esan ostean

Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]


Guardia Zibilak Aldatu Gidoia ekimena isundu du, Mozal Legea aplikatuta

20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.


Mozal legea eta EAJ: maitasunezko edo gorrotozko istorio bat?

Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]


153.600 euroko isuna Askeri, euskal presoen alde egindako martxa batengatik

Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude