27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

  • Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren biltzeko.

Jean-René Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria Batera-ren Txostenarekin, hiriguneko beste bi lehendakari-orderen (Beñat Arrabit eta Daniel Olçomendy) ondoan.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 22an - 08:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Entzunketa batzu ere egin ditu lurraldeko eragile berezitu batzuekin, merkataritza ganbara edo garapen kontseilua bezalakoakin edo hautetsi batzuekin. Eta ondotik, bildu materialerekin tailerrak antolatu ditu baterak. Tailer horietarik atera da joan den larunbatean Batera plataformak elkargoaren gobernantza hobetzeko aurkeztu diagnostika, 8 atal ditu Jakes Bortairurekin mintzatu da Jone Barnetx.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
2025eko irailaren 17
Larrazkena

Eguneraketa berriak daude