AEB

238 migratzaile venezuelar El Salvadorrera deportatzeko XVIII. mendeko lege bat erabili du Trumpek

  • 1798ko Atzerriko Etsaien Legea aplikatu du, Washingtoneko epaile federal baten aginduaren gainetik. Ustez Tren de Aragua "talde terorristako" kideak dira; Bukelek eskatuta, Mara Salvatruchako 23 kide salvadortar ere deportatu ditu. El Salvadorko makro-kartzelara eraman dituzte, eta gutxienez urtebete emango dute espetxeraturik.

Atxilotuak El Salvadorreko "makro-kartzelan".

2025eko martxoaren 17an - 09:21
Azken eguneraketa: 16:15

AEBetako estatu-idazkari den Marco Rubiok igandean jakinarazi du 200 venezuelar baino gehiago El Salvadorrera deportatuko zituztela, Atzerriko Etsaien legea baliatuz. Nayib Bukele El Salvadorko presidenteak makrokartzelan sartuko ditu, eta trukean, Mara Salvatruchako ustezko bi buru eta 21 kide salvadortar ere –horiek guztiak AEBek terroristatzat jotzen dituztenak– deportatzeko eskatu zion Trumpi. AEBek eskatutakoa bete dutela jakinarazi du El Salvadorreko presidenteak.

Trumpek Tren de Araguako ustezko kide horiek "munstrotzat" jo ditu, eta eskerrak eman dizkio Bukeleri eskainitako laguntzagatik. Presidenteak aurreko lehendakariaren eta migratzaile venezuelarren aurka jo du: "Hauek dira Joe Biden ustelak eta muturreko ezkerreko demokratek gure herrialdera bidali zituzten munstroak. Nola ausartzen dira!".  Bukeleri eskerrak emanez "ez dugu ahaztuko!" adierazi dio, elDiariok jaso duenez.

Trump, legearen gainetik

Trumpek "kriminal" horiek deportatzeko Bigarren Mundu Gerratik aplikatu gabe egon den 1798ko Atzerriko Etsaien legea baliatu du. Legearen funtsa jakinarazi du elDiariok: "Gerra garaian, nazio etsai bateko herritarrak atxilotzea edo deportatzea ahalbidetzen du, aldez aurreko entzunaldirik gabe, eta, haren pean, 14 urtetik gorako venezuelar guztiak, baldin eta banda horretakotzat jotzen badira, AEBetan badaude eta legezko egoiliar iraunkorrak ez badira, atxilotu eta kanporatu egin behar dituzte, atzerriko etsai gisa". 

Presidenteak erabakia hartu eta gutxira, Washingtoneko epaile federal den James Boasbergek, edozein migratzaileren deportazioa kautelaz blokeatzeko agindua eman zuen. Horren ostean, betoa handitu zuen, araudi horren mende egongo ziren zaintzapeko migratzaile guztiak babesteko. Horren bidez, pertsona migratzaileak deportatzea helburu zuen hegazkin oro Estatu Batuetara itzultzera behartzen zuen epaileak. Trumpen gobernuak ez du bete epailearen betoa. 

Etxe Zuriak "kontzienteki" ez zuen agindua bete, hegazkina "nazioarteko uren" gainetik ari zelako eta epaia ez zelako lurralde horretan aplikatzen. Halaber, argudiatu dute Boasbergek "bere aginpidea gainditu" zuela eta "hegazkinak norabidea aldatzeko (epailearen) agindua beranduegi iritsi" zela; elDiariok hala jaso du.

Maduro, erbesteratzeen kontra 

"Venezuelako migratzaileak modu zital eta bidegabean kriminalizatu dituzte AEBek", salatu du Nicolas Maduroren gobernuak. Gainera, "lege anakronikoa, giza eskubideak urratzen dituena eta legez kanpokoa", bezala kalifikatu du Venezuelak Atzerriko Etsaien legea. Era berean, ohartarazi du atxilotutako venezuelarrek AEBetara migratu zutela "bizi-alternatibak" bilatzeko eta "oparotasun ekonomikoa" izateko, AEBek Venezuelan egindako "blokeo kriminala"-k bultzatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Kontserbadoreei aldea iraulita, liberalak faborito dira Kanadako parlamenturako hauteskundeetan

Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


2025-04-16 | Gedar
Arma nuklearrei buruzko elkarrizketak izaten ari dira AEBak eta Iran

Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


2025-04-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergen gerra ekonomikoa, Sun Tzuren ikuspuntutik

Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


Eguneraketa berriak daude