26 greba egun gehiago egingo dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek

  • Ekainaren 17tik uztailaren 12ra etenik gabe greba egingo dute Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan.

Argazkia: Gorka Rubio / Foku

2019ko ekainaren 17an - 08:47

ELA sindikatuko langileek haien lan baldintzak hobetzeko beste behin grebara jotzea erabaki dute. Helburu nagusia ELAk (ordezkaritza sindikalaren %60 dauka) Adegi eta Matia patronalekin lortu zuen akordioa Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzea da. Sindikatuaren arabera 2018ko abenduan lortu zuen akordioa patronalaren zati horrekin eta Foru Aldundiak “finantzatu beharrean, akordio dokumentua faltsutu zuen eta hortik aurrera faltsuketari eutsi dio gezurra esanez, alegia, dokumentua ELAk alde bakarrez egin zuela”. Bi urte daramatzate lan hitzarmenik gabe. Dagoeneko ELAko afiliatuek 62 greba egun eginak dituzte. LABek du ordezkaritza sindikalean bigarren tokia, %20koarekin, eta bere afiliatuek ere hainbat greba egun eginak dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundia ez zen azaldu bilerara

Ekainaren 12an zeukaten biltzeko hitzordua egina gatazkako alderdi guztiek, afera bideratzeko. Sindikatuek eta enpresek bat egin zuten bileran, baina Diputazioko ordezkaririk ez zen agertu.

ELAren eskariz, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak deitu zuen bilera, gatazkako alde guztiak hitzartuz: sindikatuak, enpresak eta Gipuzkoako Foru Aldundia, alegia. Bileran, patronalak eta sindikatuek bat egin zuten, eta Foru Aldundiko ordezkaririk ez zen agertu. ELAko ordezkari Txomin Lasak salatu zuen Diputazioak kale egin izana, eta jokabide hori kritikatu zuen: “Arduragabekeria iruditzen zaigu; are gehiago, errespetu falta”.

ARGIA astekarian lan gatazka honi buruzko erreportaje mardula argitaratu dugu: Gipuzkoako zaharren egoitzak greban. Bi urte hitzarmenik gabe


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako zahar egoitzetako gatazka
“Haiek milionario, gu prekario”

Zahar etxeeetako langileak Zinemaldiaren alfonbra gorrian sartzen saiatu dira (irailak 25), baina Poliziak geldiarazi egin ditu.


2021-06-14 | ARGIA
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek 250. greba eguna dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek hiru urte daramatzate greba egunak egiten. Ekainaren 14koa 250garrena izango da. Langileen lan baldintzak eta erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetuko lituzkeen hitzarmen kolektiboa lortzea dute helburu.


2020-10-06 | ARGIA
Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu zahar etxeetan, gaurko greba egiteko eskubidea galeraziz

Otsailaren 6an greba deitua dute LAB eta ELA sindikatuek, bakoitzak bere aldetik, Gipuzkoako zahar etxeetan. Bi sindikatu hauek salatu dute Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak %100ekoak ezarri dituela eta beraz, greba eskubidea ukatu diela 5.000tik gora langileri. Greba egunean... [+]


2020-09-28 | ARGIA
Araba eta Gipuzkoako zahar etxeetako langileak grebara

Urriaren 6an, ELAk pandemiaren ondorioz gelditutako greba luzea berriz hasiko du Gipuzkoan. Egun berean LABek grebara deitu du. Araban, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek hiru eguneko greba deialdia egin dute adinekoen egoitza pribatuetan.


2020-09-24 | ARGIA
Urriaren 6an grebari ekingo diote Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek

Pandemiak erantzukizunez jokatzea eskatzen ziela ondorioztaturik, martxoaren 13an bertan behera utzi zuten greba Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek. Ordutik beren egoerak okerrera egin duenez, berriz ere grebari ekitea erabaki dute, urriaren 6an.


2020-09-21 | ARGIA
Bizkaiko zahar egoitzek kutsatze-guneak izaten jarraitzen dutela salatu dute pentsiodunek eta senideek

Irailaren 19an atera dira Bilboko kaleetara Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua eta Bizkaia Babestu egoitzen erabiltzaileen senideen elkartea. Unai Rementeria ahaldun nagusiari sei hilabete eta gero egoitzetan kutsatzeak eta heriotzak zergatik ari diren gertatzen publikoki azaltzea... [+]


Gipuzkoako erresidentzietako langileek mobilizazioak hasi dituzte berriz, koronabirusaren geldialdia eta gero

COVID-19ak 243 eguneko greba atzeratzera behartu zituen erresidentzietako langileak, “lehen eta orain lehentasuna erabiltzaileen osasuna bermatzea" izan behar dela argudiatuz. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak “laguntza faltsua” eman diela salatu du... [+]


Donostiako Berra egoitzako langileen eta egoiliarren egoera salatu dute

Koronabirusak Altzako Berra zaharren egoitzako langileen egoera txarra agerian utzi duela salatu du ELA sindikatuak, pertsonal eta material falta handia dagoelako. Bestalde, egoiliarren senideek adierazi dute egoitzako langileak "lanez gainezka" daudela.


2020-02-28 | ARGIA
Erresidentzietako senideen elkarteek elkarrekin egingo dute lan kalitatezko arreta eskatzeko

Helburu bat dute Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hiru elkarteek: egoitzetan dituzten senideen eta lagunen zaintzan eta arretan kalitatea hobetzea. Horretarako gero eta interes gutxiago dagoela uste dute eta elkarrekin lanean hastea erabaki dute.


“Guretzat 199. greba eguna da”

Goiza Aitziber Aranberri eta Ana Mertxanekin pasa dugu Donostian. Biak Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak dira. Bada egun berezia gaurkoa, milaka herritar atera direlako kalera pentsio, lan eta bizitza duina eskatzera. Egoitzetako langileek, ordea, gaur 199 egun egin... [+]


2020-01-13 | ARGIA
Otsailaren 7ra arte segituko dute greban Gipuzkoako egoitzetako langileek

ELA sindikatuak bilera izan zuen urtarrilaren 10ean patronalaren zati batekin, Lan Harreman Kontseiluan. Sindikatuak greban segitzea erabaki du, eskatutako bi baldintzei buruzko erantzunik ez zuelako eraman patronalak. Langileek 180 egunetik gora egin dituzte greban.


2019ko lan gatazkak Tolosaldean: Adostu, amore eman edo segi

Urtea hasterako, Gipuzkoako epaitegi eta ertzain etxeetako garbitzaileen grebek hartua zuten kalea, urte erdira luzatzeko; urte amaiera, berriz, Gipuzkoako zahar etxeetako langileen grebarekin doa. Tartean, papergintzako eta grafikagintzakoak ere izan dira protagonista. 2019ak... [+]


Eguneraketa berriak daude