"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.
2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak Aiaraldeko bost bizilaguni, iazko greba feminista orokorrean eginiko zenbait ekintzengatik. 601 euroko isun bana jaso dute lau grebalarik, Tubacexen Laudioko lantegiaren aurrean eginiko piketeengatik. Bosgarren bizilagunak, aldiz, 100 euroko zigor ekonomikoa jaso du greba iragartzeko Urduñan eginiko agerraldiagatik, ekitaldi hori baimendutako tokian egin ez zela argudiatuta.
Ernaiko militantea da Tubacexeko piketean isundutako gazteetako bat. Hain zuzen, gazte antolakunde horretako Aiaraldeko zazpi kide isundu dituzte azken hilabeteetan, hainbat ekimenengatik (grebakoa tartean).
Iazko azaroaren 30ean egin zen greba feminista orokorra Euskal Herrian, "Euskal zaintza sistema publiko-komunitarioa" aldarrikatzeko. Deialdiak jarraipen zabala izan zuen Aiaraldean:
Isunak salatzeko deia
Aiaraldeko Greba Batzordeak eman du sei isunen berri, baina ohartarazi du gehiago iritsi daitezkeela. Gauzak hala, e-mail bat jarri dute herritarren eskura, isun gehiago iristen badira harremanetan jartzeko eskatuz: aiaraldekogrebabatzordea@gmail.com.
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]
Klaratarrek Urduñako komentua erosteko kontratua sinatu zuten, baina Elizak atzera egin du salerosketan eta mojek testu luzea argitaratu dute, zeinean Pablo de Rojas Sanchez-Francoren diziplinara batu diren. Mario Izeta apezpikuak eskumikatu zuen erlijioso hori 2019an... [+]
Agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diete bi atxilotuei. Ertzaintzak adierazi duenez, bi polizia agente zauritu zituzten igandeko operazioan.
Francisco de la Cruz Orellanaren gorpuzkiak identifikatu ditu Gogora Institutuak, eta bere senideen eskuetan utzi ditu.
Familiako baserriari jarraipena emateko apustua egin zuen 2000. urte inguruan Mikel Kormenzana urduñarrak, unibertsitateko ikasketak amaitu eta gero. “Esne behiak zeuden lehen gure baserrian, baina ni sartzean familiako abentura batzuk berreskuratzeko erabakia hartu... [+]
Duela urtebete abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ‘Hautagai Euskaldunak’ dinamika, datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Euskaraz dakiten alkategai eta zerrendakideak hautatzea eskatu zieten talde politikoei, eta nota jarri diote zerrenda... [+]
Astelehenean aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako jolastoki berria. Bi urteko metamorfosiaren ostean, espazioa birnaturalizatu, asfaltozko eremua murriztu eta pedagogia berri bati zabaldu dizkiote ateak. Eskolako ikasleak izan dira jolastoki berriaren nondik norakoak... [+]
Erregai fosilen agorpena, prezioen gorakada etengabea… Energia krisi batean murgilduta gaude bete-betean. Itsaso nahasi honetan komunitate energetikoak ari dira sortzen han-hemenka, energia berriztagarriak eta eredu jasangarriak ardatz, komunitatean elkartzearen indarra... [+]
Ictus baten ondorioz, Maria Luisa Goikoetxea urduñarrak mugikortasun mugatua dauka eta Renfek arrapala sistema eskaintzen dio trenez bidaiatu ahal izateko, proba pilotu moduan. Ia bost urteren ondoren, aukera hori soilik berari ematen diote eta hori salatuko du Espainiako... [+]
Prozesua ez da obra huts bat izatera mugatuko, ikastetxeko hezkuntza plana ere eraldatuko baitu.
Artikulu honek udalgintza eraldatzailearen adibide praktiko bat azaltzen du: Urduñan elikadura burujabetza ardatz hartuta azken urteetan garatu duten proiektua. Udalgintza eraldatzailea gaian sakontzeko, Larrun aldizkariaren azken zenbakia irakur dezakegu.
Roberto Gonzalez Santiesteban Aiarako medikuak Osakidetzako anbulategietako egoera eskasaren berri eman du sare sozialetan, "gaixoek eta arduradunek Aiarako unitateko errealitatea ezagutu dezaten".
Idoia Soriano Eskubi (Urduña, 1978) Euskal Herriko koronabirus sintoma jarraituen elkarteko kidea da. Desinformazioa medio, hilabeteak igaro ditu COVID-19 birusak eragindako sintomekin.
#EzWeCant traola baliatuko dute kanpainari zabalkundea emateko. Alderdi politikoekin harremanetan jarri da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, konpromiso zehatzak hartzeko gonbita luzatzeko. Horrez gain, sinadura bilketa abiatu dute Change.org plataforman.