250 lagun batu dira Baionako udalak etxegabeen kontra hartu ordenantzaren kontrako okupazioan

  • Etxegabeen kontrako neurri zorrotzak hartu ditu Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezak irailaren 18ko ordenantzaren bidez. Besteak beste, Baiona Ttipia, Baiona Handia eta Santa Izpiritu auzoetan lurrean jartzea eta etzatea debekatua zaie. "Aspaldian abiaturiko gentrifikazio prozesuaren baitako urrats berri bat" dela salatu dute protestaren antolatzaileek.

250 lagun batu dira Baionako herriko etxeak hartu neurria salatzeko Jenofa Berhokoirigoin

2020ko irailaren 24an - 22:11

Jendetza bildu da Baionako herriko etxeko plazaren okupazioan: 250 bat lagun, etxegabeak zein haiei elkartasunez etorritako herritarrak. Aho batez deitoratua izan da Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezak harturiko ordenantza eta erabaki hau berehala bertan behera uztea exijitu zaio. "Ikusi nahi ez dituzten eta ikusarazi nahi ez dituzten horiek kanporatuz, hiria garbitzea du helburu herriko kontseiluko gehiengoak", protestaren antolatzaileek salatu dutenez. Herriko etxeak aspaldian hasiriko gentrifikazio prozesuan urrats berri bat eman izana gogor salatu dute. "Pobreen diskriminatzeko neurriak" hartzeaz gain, polizia gehiago kontratatuko ditu ere udalak.

Pobreen estigmatizazioa

Ordenantza irakurriz begi-bistakoa da egiten duen etxegabeen estigmatizazioa: "kexua baita agresibitatea duten jende metaketak", "lasaitasuna, sekuritatea eta ordena publikoa hausten dutenak", "espazio publikoaz jabetzen direnak", "alkoholaren gehiegizko kontsumoa dutenak", "harrabots trabagarrien sortzaile direnak", eta abar. "Etxegabe" hitza erabili ez arren, argi gelditzen da etxegabeak dituela jomugan eta nahiz eta guztiei bideragarria izan ordenantza, seguruenik soilik etxegabeek dutela errepresioa pairatuko. Ordenantzari segi, ezingo dute 08:00tatik 24:00ra arte espazio publikoan jarri ez eta ere etzan. Konplize dituzten txakurrekin ere ezingo dute egon, txakur metaketak debekatuak izango direlako. Hori gertatuz gero, txakurra hartua izango zaie eta txakurtegira eramana izanen zaie. Jantzi, elikagaiak berotzeko tresneria edota musika tresnak ere debekaturik dituzte. Noski, guztia errekuperatzeko –txakur zein material– ordaindu beharko dute.

"Neurri hauek krudelak dira, muturreko bortizkeria baten isla". Norabide hori hartu beharrean, pobreenak laguntzeko neurri gehiago exijitu dituzte okupazioaren antolatzaileek. Ordenantza kendu arte borrokan segituko dutela erranez bukatu dute hitzartzea.

Okupazioak gauean zehar ere iraun du, afari partekatu baten inguruan. Nola ez, etxera sartzeko aukerarik ez duten etxegabeek segitu dute bertan herriko etxeko arkupetan, euriaz babestuz.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


Errenta baxua, suizidiorako arrisku faktore
Ikerketen arabera, errenta baxua dutenen pertsonen suizidio-tasa errenta ertaina edo altua dutenen bikoitza da. Nafarroako Osasun Sareak nabarmendu du baldintza sozioekonomikoetan arreta jarri behar dela. 

Lau haurretatik bat “elikadura-pobrezia larrian” bizi da munduan, UNICEFen arabera

181 milioi haur inguru bizi dira egoera larrian eta gobernuz kanpoko erakundeak dio hilgarria izan daitekeen desnutrizio-motaren bat jasateko %50 aukera gehiago dutela. Desberdintasunak, gatazkak eta krisi klimatikoa dira arrazoi nagusiak.


Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Nafarren laurdena pobrezian edo egoera horretan egoteko zorian dago

Populazioaren %10,9 bazterkeria egoeran dago, eta %14,5 arriskuan, biak Espainiako Estatuko daturik txikienak Arope tasaren arabera, Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariak azpimarratu duenez.


2023-10-03 | Gedar
Europar Batasuneko adin txikikoen laurdena pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dago

2022an, egoera hori jasaten zuten ia hogei milioi haur eta nerabe zeudela kalkulatu du Eurostatek. Espainiako Estatuak Europar Batasun osoko hirugarren markarik altuena du, %32,2koa.


Bilbon eta Santurtzin etxerik gabeko hiru pertsonaren heriotza salatu du BesteBi plataformak

Etxerik gabeko pertsonen aldeko eta bizileku-bazterketaren aurkako BesteBi plataformak, azken asteetan Santurtzin eta Bilbon hil diren etxerik gabeko emakume eta bi gizonen heriotzak salatu ditu.


Etxerik gabeko pertsona bat hilda aurkitu dute Iruñean

Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean aurkitu dute astelehenean 44 urteko gizonezkoaren gorpua. Martxoan Jesus eta Maria aterpetxea itxi zuten eta zazpi elkartek salatu egin zuten. Iruñean gutxienez 40 lagunek egiten dute lo kale gorrian urte osoan.


Eguneraketa berriak daude