25 urte Aitor Zabaleta gabe, antifaxismoa landu


2023ko abenduaren 08an - 07:28

Realak Vicente Calderonen Atletico Madrilen aurka jokatu zuen egun batean, 1998ko abenduaren 8an, Aitor Zabaleta realzalearen bizitza zapuztu egin zen. Ricardo Guerrak, Frente Atleticoren Bastion taldeko nazi batek, bihotzean labankada eman zion, eta handik ordu gutxira hil zen 28 urte besterik ez zituela.

Erailketatik 25 urte pasatu dira, eta faxismoak izugarrizko gorakada eduki du mundu mailan. Hainbat herrialdetako gobernuburuak ultraeskuindarrak dira, eta Espainiako Estatuan aurreikus daiteke indarra eta ahalmena eduki dezakeela kalean giroa gaiztotzeko. Hainbat arrazoi egon daitezke 1990eko hamarkadatik aurrera eskuin muturrak izan duen gorakada azaltzeko.

Hasteko, sistema kapitalistak baldintzatuta, gizartearen gehiengo batek klase ertaina delakoaren pentsamendua du. Piramidearen goialdean aberats gutxi batzuk daude, eta beheko aldean bazterreko sektore batzuk, ia ikusezinak direnak. Hamarkada hauetan egon diren krisiek (2008an ekonomia krisia, 2020an COVIDaren pandemia) eragin dute klase ertainen artean erraz barneratzen den beldur sentimendua hedatzea. Gero eta lan-ziurgabetasun handiagoa dagoen testuinguruan eta hainbat krisik hondoratu dituen klase ertain eta herrikoien ezintasunari erantzuteko ezkerraren ezintasunak, lekua utzi dio eskuin muturraren hazkundeari munduan.

Eskuin klasikoa erradikala izan da politika ekonomiko suntsitzaileetan, baina zuhurra diskurtso publikoan. Eskuin muturrak, ahotsa altxatzeko lotsarik gabe, sektore askoren haserrea bideratu du, eta eskuin klasikoaren zati handi bat baldintzatzea lortu du —baita ezkerrekoa ere kasu batzuetan— agenda politikoa egiteko.

Aitor Zabaletaren erailketatik 25 urte pasatu dira, eta faxismoak izugarrizko gorakada eduki du mundu mailan. Espainiako Estatuan aurreikus daiteke indarra eta ahalmena eduki dezakeela kalean giroa gaiztotzeko

Bestetik, eskuin muturreko diskurtsoaren topiko guztiak zabaldu dira gizartean: antieuropeismoa, bertokoei lehentasuna eman, kultura-aniztasunari uko egin... Atentatu jihadistek indartu egin dute immigrazioaren aurkako errefusa, eta musulmanak jomugan ipini. Eskuin muturrekoaren osagarri ideologikoa eliteen aurkako diskurtsoa da, eta ez diren zerbaiten gisan ager daitezke: sistemaren alternatiba gisa.

Espainiako Estatuan Voxek oraindik ez du eskuina politikoki bere osotasunean gidatzen, baina kulturalki espektro politiko horren ideien borroka irabazten ari da: Espainiako historiaren aurrean zein jarrera hartu behar den, feminismoaren eta migrazioaren aurka, ekonomian eta gai sinbolikoetan, hala nola banderaren erabileran.

Eskuin muturra ez da irtenbide ekonomiko zehatzen eskaintzagatik nabarmentzen. Baina oso trebea da bere ideologia eta esloganak istorio gisa sartzeko. Espainiako errekonkista edo Espainiako Inperioa bezalako esanahi historiko eta heroikoak "diktadura progrearen, feminismoaren, ezkerraren eta independentismoaren" aurkako borrokarako erabiltzen dira, eta estatuak jasaten dituen egiturazko arazoei buruzko emozioak, herritar askoren sentimenduak bideratzeko, hala nola langabezia, gazteen aukera falta, jaiotza-tasa txikia, landa-eremuen hustea edo lurraldetasun-tentsioak.

Hainbat adituk diotenez, ezkerrak albo batera utzi dituen gaiak izan dira. Beraz, hamarkada hauetan hedabide batzuen laguntzarekin sustatutako izu eta segurtasunik ezaren lelo populista eta ultranazionalistei aurre egiteko, ezkerrak eta antifaxismoak lanketa eraginkor bat egin behar du, diskurtso horiei aurre egiteko.

Aritza Urrengoetxea Cordovilla, irakaslea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude