Aurten 25. urte betetzen ditu HIK HASI egitasmo pedagogikoak, eta urteurrenarekin batera 25 ikastaro eskainiko dituzte uztailaren 5etik 7ra egingo diren Udako Topaketa Pedagogikoetan. Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean izango dira topaketak eta dagoeneko izena eman daiteke. Irakasleen zaintzari aitortza berezia egingo die egitasmoak topaketa hauetan.
Joan den urteko Udako Topaketa Pedagogikoak bertan behera geratu behar izan ziren osasun krisiaren ondorioz, bi hamarkadaren ostean. Aurtengoan, EHUren laguntzari esker egingo dituzte topaketak, Donostiako HEFA fakultatean. Uztailaren 5ean, 6an eta 7an izango dira 21. Udako Topaketa Pedagogikoak. Ekainaren 15era arte dago zabalik www.hikhasi.eus webgunean izena emateko epea.
Orotara 25 ikastaro antolatu dituzte. Horietatik ia erdiak ikastaro berriak izango dira eta askok osasun krisia izango dute ardatz edo zeharkako gai. Izan ere, pandemiak hezitzaileen eta haien lanean izugarrizko eragina izan baitu. Esaterako, Ibon de la Cruzek hezitzaileen estresari eta antsietateari buruzko ikastaroa emango du. Irakasleen zaintza erdigunean jarriko dute, eta horri buruzkoak izango dira zenbait ikastaro, esate baterako Miren Camisonek eskainiko duenak: Barnekotasuna hezkuntzan: norberaren zaintzak bestea zaintzea dakar. Naiara Gorroñok, aldiz, Meditazioa oinez naturan ikastaroa eskainiko du.
Askotariko gaitegia jorratuko dute. Gorputzari, irakasleenari zein ikasleenari buruzkoek lekua izango dute, eta baita puri-purian dauden beste gai batzuek ere: eskolako jolastokiei buruzko hausnarketak, jolasaren bidezko heziketa sortzailea, eta Pikler-Loczy lan ildoa, esate baterako.
Mikel Agirrezabala HIK HASI egitasmo pedagogikoko formazio arduradunak nabarmendu duenez, kontaktu bidezko ikastaroak saihestu badituzte ere gainerakoak ondo egokitu dira COVID-19aren prebentzio neurrietara. Topaketek euren esentzia, euren funtsa, hau da topaketa izaera hori izango dutela azaldu du Agirrezabalak. Izan ere, esan duenez, aurten inoiz baino gehiago behar eta merezi dute irakasleek beste ikastetxe, beste sare, beste herrialde eta errealitate batzuetako irakasleekin egon, hitz egin, entzun, elikatu eta partekatzea. Horregatik egin dute topaketen funtsari eusteko ahalegina.
Informazio zehatza eta izen-ematea HIK HASI-ren webgunean: www.hikhasi.eus
Hik Hasi egitasmo pedagogikoak 2024ko Udako Topaketa Pedagogikoen aurkezpen prentsaurrekoa egin du astearte goizean. Bertan parte hartu dute EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekano Beñat Amenabarrek eta Hik Hasiko formazio arduradun Mikel... [+]
Hik Hasiren Udako Topaketa Pedagogikoak aurkeztu ditugu Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Bertan izan dira Beñat Amenabar, EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa, Esti Amenabarro, Hezkuntza, Filosofia eta... [+]
Hik Hasi egitasmo pedagogikoak 2022ko Udako Topaketa Pedagogikoak egingo ditu Donostian uztailaren 4tik 6ra. EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatearekin elkarlanean 31 ikastaro antolatu ditu. Ekainaren 15era arte eman ahal izango da izena.
Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren lehen edizioa Otxandioko eskolak jasoko du. Hernanin eman dute epaimahaiaren erabakiaren berri, hango udaleko eta Hik Hasi egitasmoko ordezkariek.
Pantailak 0-6an. Zertarako? solasaldiak antolatu ditu Hik Hasik, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat. Azaroaren 19an Barakaldon eta 20an Zumaian izango dira. Gaiaren inguruko hiru adituk hitzaldiak emango dituzte eta bi ikastetxetako esperientziak ezagutuko dituzte... [+]
Hik Hasik sustatu eta Hernaniko Udalak diruz lagunduta, Joxe Mari Auzmendik bere ibilbide osoan garatutako lau ildori jarraipena eman nahi die hezkuntza bekak: hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea, herri hezitzailea ea inklusioa.
Julen Mendozak bere blogean argitaratutako artikulua:
Azken aldian bolo-bolo dabil hezkuntzaren inguruko debatea, eta ez dut atsegin debate hori zein terminoetan gertatzen ari den. Gotortutak, bakoitzak bereari eutsita, eta mingarriak izan daitezkeen termino eta edukiak erabiliz... [+]
Hik Hasik 25 urte bete ditu ikasturte honetan eta koronabirusaren krisiak markatuta bada ere, hezkuntzan eragiteko gogoz ospatuko dute efemeridea.
Atzo eguerdian jasotako telefono deia dabilkigu buruan, albiste tristeak hartu gintuen. Joxe Mari Auzmendi Hik Hasi-ko arima eta Azpeitiko Udalak aurrera eramandako proiektu askoren pieza garrantzitsuak utzi gintuen.
Joxe Mari Auzmendi hil da ostegun honetan, Hik Hasiko koordinatzaile ohia eta pedagogia egitasmo horren sustatzaile nagusietakoa izan zena.
"Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa" argitaratu du Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoak, urtebetez hainbat aditurekin batera burututako gogoetaren ondorio. Hezkuntza hobetzeko hamar gako bildu dituzte bertan eta aitzakia horrekin... [+]
Hezkuntza hobetzeko hamar gako zerrendatzen dituen proposamena egin du Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, urtebetez hainbat aditurekin batera burututako gogoetaren ondorio. "Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak"... [+]