25 gertakari LGTBI+fobiko zenbatu dituzte azken urtean Araban Lumagorri ZATek eta Ikusgunek

  • 2019ko maiatzetik 2020ko apirila bitartean 25 eraso LGTBI+fobiko zenbatu dituzte Araban. Gehienak Gasteizen gertatu badira ere, herrialdeko beste zenbait lurraldetan ere eman dira. Datu erreala ofiziala baino handiagoa dela adierazi dute, eraso gehienak ez baitira salatzen.


2020ko maiatzaren 13an - 12:12
LGTBI+fobiaren aurkako eguneko manifestazioa. Argazkia: Público.

Lumagorri ZATek eta Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokiak Arabako lurralde historikoko sexu-eta genero-dibertsitatearen aurkako erasoen txostena kaleratu dute, LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira (maiatzak 17), Gasteizko Udalaren lankidetzarekin. Hirugarren urtez kaleratu du Lumagorrik txostena, aurten, ordea, Ikusgunerekin lankidetzan.

Garai nahasiak dira LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna bultzatzeko. Berezko egitura sozial eta kulturalak ikusezintasuna bultzatzen badu, azken garaietan Espainiako Estatuko zenbait arlotan zabaldu diren gorroto mezuak batu zaizkio. Kolektiboaren egoerak hobera egin du lehengoarekin alderatuta, baina erasoak salatzea eta ikusgarri izatea oraindik kostatzen diren ekintzak direla ondorioztatu dute txostenean.

Kolektiboko kideen artean “erruduntasun presuntzioa” dagoela dio txostenak, erasoen errua beraiena dela uste dutela adibidez, homosexuala den jakin gabe neska edo mutil batekin ligatzen saiatzeagatik, edo oso "deigarri" agertzeagatik. Elkarteen helburua, hain zuzen ere, pentsaera horiek desagerraraztea eta erasoen errealitatea ikusaraztea da.

Beste urteetako txostenekin alderatuz, jendearen parte hartze altuagoa sumatu dute (2018-2019an 13 kasu eta 15 2017-2018an). Horri Ikusgunerekin egindako lankidetzari lotu diote, baita webgunea zabaltzeari ere, bertan edozein momentutan egin baitaitezke salaketak. Hala ere, “udalerriarentzat estrategikoa den proiektu” horrentzako espazio fisiko bat izateko premia azpimarratu dute, kolektiboko kideek erreferentziazko leku fisiko bat izan dezaten.

Askotariko gertakariak

25 gertakari zenbatu dituzte herrialdean, horietatik 21 Gasteizen. Gehienak homofobiari lotuta egon dira: 12. Transfobia, intrageneroa (genero bereko bikote sentimental bateko kideen arteko indarkeria-ekintzak) eta lesbofobia gertaerak hiruna izan dira, eta serofobia (GIBa duten pertsonekiko indarkeria-ekintzak) eta LGTBI+fobia bina. Irainak eta jazarpena izan dira, batez ere gertakariak, gorroto-diskurtsoak eta eraso fisikoak ere egon badira ere, gehienak udan.

Erasoak gertatu diren lekuak mota askotakoak izan dira: lantokian eta aisialdian eman dira gehien, bosna. Sare sozialetan lau izan dira, hiruna espazio publikoan eta politikoan, bina familian eta genero barruan eta bakarra eremu instituzionalean. Gehienek telefono bidez salatu dituzte gertakariak.

Ikusgarritasunaren arazoa

Aipatu bezala, ikusgarritasuna kolektiboaren arazo nagusienetako bat da. Gorroto delitu gehienak kolektibo honekiko badira ere, erasoen %90 ez da salatzen, Funtsezko Eskubideen Europako Agentziaren arabera.

Horrek lotura zuzena du ikusgarritasunarekin, izan ere, agentzia beraren datuen arabera, kolektiboko %21 bakarrik azaltzen da den bezalaxe lankideen edo ikaskideen aurrean. Beraz, ezkutuan egotea erasoak ez salatzeko arrazoietako bat da, errepresaliatua izatearen beldurra eta biolentzia eta diskriminazioaren normalizazioarekin batera.

Arazoak aztertzeko metodologia

Aurreko urteetako metodologia berbera erabili dute erasoak aztertzeko. Aurten, Gasteizko Udalarekin lankidetza errazteko, protokoloa moldatu badute ere. Madrilgo eta Kataluniako behatokietan erabiltzen den metodologia bera erabiltzen du Arabakoak ere, hiru faktore hartzen dituzte kontuan: leku jakin bati, une jakin bati eta pertsona zehatz bati dagozkien kasuak eta halakoak ez direnak bereizten dituzte.

Horrez gain, aurten, Ikusgune Behatokiarekin lankidetza abiatu dutenez, honen webgunea baliatu dute edozein momentutan erasoak salatu ahal izateko. Dena den, azpimarratu dute zenbait elkarte eta mugimenduk duten erasoen kontaketa ez datorrela bat administrazioek egindakoarekin; izan ere, administrazioek ez dituzte eraso bezala zenbatzen mehatxuak, irainak eta bestelakoak.

2017an hasi zen Lumagorri ZAT Gasteizen gertatzen ziren erasoak aztertzen. Horretarako Gasteizko Sare Transbollomarika eratu zuten, eta erasoak salatzeko telefono bat jarri zuten. Sarea desegin ondoren, 2019an Gasteizko Ikusgune LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia eratu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGTB mugimendua
Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]


Zuriketa arrosa, indarkeria medikoa eta psikiatrikoa eta Palestinako genozidioa salatu ditu LGTBIAQ+ mugimenduak

Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin. 


2024-06-19 | June Fernández
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
“Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria”

Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]


Askatasunerako dantzalekua

Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).


2024-06-07 | Uriola.eus
Bilbao Bizkaia Harro-k erakunde publikoetatik 400.000 euro jaso izana gaitzetsi du Ehgamek

Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


2024-02-13 | Leire Artola Arin
Trans legea onartu eta urtebetera, 227 pertsonak egin dute aldaketa EAEko erregistroan

Polemika artean atera zen aurrera Espainiako Estatuko Trans Legea, 2023ko otsailean. Erregistro Zibilean izena eta sexua aldatzeko prozesua erraztea zen helburuetako bat. Urtebetean 227 pertsonaren aldaketa burutu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Bi homofobok sudurra apurtu diote Asierri Bilbon: “Kikilduta nahi gaituzte, erantzun egin behar zaie”

Mutil-lagunari eskua emanda zihoan Asier; atzetik bi gizon gazte agertu eta muturreko bat eman zioten, hain bortitz, ezen sudurra apurtu zioten eta lurrera bota zuten. Sudurreko ebakuntza egin berritan hitz egin du ARGIAk berarekin: "Diskurtso faxista indartzen eta... [+]


Eguneraketa berriak daude