230.000 migratzaile iritsi dira Kanarietara azken 30 urteetan, eta beste milaka hil dira itsasoan

  • Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundearen arabera, iaz 6.007 pertsona hil ziren Kanarietako Bidean itota. 2023an 39.910 migratzaile iritsi dira Kanariar Uharteetara. Espainiako Estatuko presidente Pedro Sánchez hurrengo egunetan Gambia, Senegal eta Mauritaniako buruekin bilduko da.


2024ko abuztuaren 28an - 12:09
Azken eguneraketa: 14:47

30 urte bete dira Fuerteventuran (Kanariar Uharteak) migratzaileen txalupa bat iritsi zutenetik. 1994ko abuztuaren 28an izan zen, bi gazte saharar iritsi ziren, eta une hartatik gaur egunera migratzaileen harreran ez dela "asko aurreratu" adierazi du Kanariar Uharteetako Gurutze Gorriko presidente ohi Gerardo Mesak, Efe agentziarekin izandako elkarrizketa batean.

“Lehen, bigarren edo bosgarren urtean izan zitekeen, baina aspaldi dakigu zer gertatuko den, eta baliabideak izan beharko genituzke horiek legez artatzeko, eta nazioarteko konpromisoak eta arauak betetzeko”, adierazi du Mesak. Gurutze Gorriko presidente ohiak bi migratzaile sahararrekin hitz egin zuen, eta gazteek “lurralde okupatuetan Marokorengandik jasaten zituzten presioak” kontatu zizkioten, Tiempo de Canarias komunikabideak jaso duenez.

Lehorreratze hartatik 230.000 pertsona inguru iritsi dira Kanarietako Bidearen bitartez, munduko arriskutsuenetariko eta hilgarrienetariko bat. Izan ere, 2021. urtean Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, munduan zenbatutako bost hildako edo desagertuetatik bat Ozeano Atlantikoan hil zen uharteetara bidean, Públicok jaso zuenez. 1994tik iritsitako migratzaileen erdia baino gehiago (123.483) 2020tik aurrera iritsi dira, Espainiako Estatuko Barne Ministerioak jasotako datuek diotenez. Kopuru handiena iaz jaso zen, 39.910 migratzaile iritsi baitziren Kanarietara, eta 2006. urteko datuak gainditu zituen. 2006an espainiar komunikabideek “kaiukoen krisia” izen eman zioten migratzaileen gorakadari, uharteetara 31.678 migratzaileen etorrera zenbatu zutenean.

Kaiukoak, 2005ean migrazio modu berria

2005eko abuztuaren hasieran, larrialde-zerbitzuak txalupa bat artatu zuen Agaetetik (Las Palmas Kanaria Handikoa) gertu, baina ohiko paterak baino luzeagoa zen, Onda Fuerteventura irratiak informatu duenez. “Kaiuko” hitza erabiltzen hasi ziren Mauritanian eta Senegalen arrantzarako darabiltzaten txalupak izendatzeko, 100 edo 200 pertsona 1.300 kilometroko distantziara garraiatzeko gai diren ontziak, EITBk jaso duenez. 2005. eta 2006. urteetako migrazio datuekin alderatuta, 2006an 26.963 migratzaile gehiago iritsi ziren Kanariar Uharteetara.

Hazkunde horren ondorioz, Europar Batasunak milioika euro inbertitu zituen migrazioa geldiarazteko, eta ia hamarkada batean zifrak asko jaitsi ziren. 2010etik 2019ra Kanarietara guztira 7.167 migratzaile iritsi ziren. 2020tik aurrera, bai Gibraltarko itsasarteko migratzaileen fluxuak Kanariar Uharteetara itzuli zirelako, eta bai Covid-19a dela eta, zifrak handitu egin ziren, aipaturiko kanariar irratiak jaso duenez.

2023an, batez beste 18 heriotza eguneko Espainiako Estatuko muga zeharkatzeko saiakeran

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak jasotako datuen arabera 2023an Espainiako Estatura sartzeko itsasoko migrazio bideetan izandako 6.618 heriotzetatik, 6.007 Kanarietako Bidean izan ziren. Bide guztiak kontuan hartuta, batez beste hamazortzi heriotza inguru izan ziren eguneko, eta Kanarietako Bidea kontuan hartuta, hamasei hildako inguru eguneko. Heriotza daturik altuenak urrian zenbatu zituzten.

Gobernuz kanpoko erakundeak adierazi zuen estatu urrunenetatik izandako ibilbideak ugaritu egin direla, hala nola Mauritania, Senegal edo Gambiatik. Hurrengo egunetan Espainiako Estatuko presidente Pedro Sánchez hiru estatu horietako buruekin bilduko da, “migrazio-fenomenoa modu gizatiar, seguru eta ordenatuan kudeatzea ahalbidetuko duten formulak bultzatzeko", Espainiako Gobernuak adierazi duenez.

Erreskateko patruila-ontziek "ustekabean harrapatzen zituzten, ihes egin ez ziezaieten"

Asteburuan Guardia Zibilaren ontzi batek Melillako kosta parean zegoen lau migratzaileren ontzia harrapatu du. Sare sozialetan eta komunikabideetan zabaldutako bideoetan ikusten da nola migratzaileetako bat uretara erortzen den, Guardia Zibilaren ontzia migratzaileen ontziaren gainetik pasa ondoren.

 

Kanariar Uharteetako Gurutze Gorriko presidente ohiak hitz egin du migrazioa Kanarietan fenomeno berria zenean erreskate-patruilek zuten jarrerari buruz: “Ustekabean harrapatzen zituzten, ihes egin ez zezaten, droga-trafikatzaileak balira bezala; argiak itzalita iristen ziren, eta gertu zeudenean, piztu egiten zituzten, ustekabean harrapatzeko. Haiek aztoratu egiten ziren. Egun luzetan nabigatzen ibili ondoren, itsasora erortzen ziren".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kanariak
2024-11-05 | Julene Flamarique
Ostiraletik gutxienez 55 pertsona hil dira eta 2.370 baino gehiago erreskatatu dituzte Kanariar Uharteetako migrazio-bidean

Astelehen arratsaldean gutxienez 478 pertsona erreskatatu dituzte Kanarietako uretan, eta asteburuan gutxienez beste 1.893 lagun artatu zituzten uharteetako salbamendu ontziek. Duela hiru aste Mauritaniatik pateretan abiatuta ihesi zetozen 48 pertsona hil dira gutxienez,... [+]


2024-10-22 | Leire Ibar
Milaka pertsona mobilizatu dira Kanarietako turismo masiboa salatzeko

Uharteetako 25.000 biztanle inguru mobilizatu ziren urriaren 20an turismoaren “gehiegikeriaren”, masifikazioaren eta etxebizitzaren merkatuaren aurka protesta egiteko. Turismoak euren hiri eta herrietatik kanporatzen dituztela salatu dute bertako biztanleek.


Awarei izarrak lapurtu zizkieten

Tijarafe (Kanariar Uharteak), XIV. mendearen erdialdea. Lehen monje katolikoak La Palma uharteko inguru horretara iritsi zirenean, ikusi zuten awarek, bertako aborigenek, Eguzkia, Ilargia eta izarrak gurtzen zituztela.

Eta azken urteetan Tijarafen egindako kanpaina... [+]


La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


2024-06-25 | Gedar
Desokupazio-enpresa batek su eman dio Tenerifeko Maizterren Sindikatuaren lokalari

Besteak beste biltegi modura erabiltzen dute lokala, oinarrizko hainbat material jasotzeko eta beharra duten pertsonei emateko. Aurretik ere izan dira desokupen mehatxuak.


2024-06-13 | Gedar
Adin txikiko pertsona migratuak indarrez tokialdatzeko erreforma bat onartu dute Espainiako Estatuan

Atzerritartasun Legea aldatzea adostu dute Kanariek eta Espainiako Gobernuak: lurralderen batek pertsona migratuak hartzeko duen "gaitasunaren %150" gainditzen denean, estatuko beste erkidego batzuetara mugitzera behartuko dituzte adingabeak.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


2023-07-03 | Ilargi Manzanares
Gutxienez 51 pertsona hil dira Kanarietara heldu nahian itota

Marokotik irten ondoren migratzaileek zortzi egun eman dituzte itsasoan noraezean, larunbatean hondoratu arte.


Loueila Sid Ahmed Ndiaye. Justizia eskubide
“Migratzaileen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen dira”

Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]


2022-01-26
Hemezortzi pertsona hil dira itsasoan Kanarietara iritsi aurretik

Afrikako Tarfalla herritik abiatu ziren txalupa batean Kanariar Uharteetako Lanzarore irlara iritsi nahian, zehazki Arrecife hirira, Caminando Fronteras GKEtik jakinarazi zutenez eta baliteke 27 pertsona abiatu izana. Gertaerak oraindik ez daude garbi, ezta zenbat pertsona... [+]


2021-12-17 | Xabat Petrikorena
Kanaria Handiko Maizterren Sindikatua
Porlanak irentsitako uhartean, auzoetatik birjabetza ereiten

“Ez etxerik gabeko jenderik, ez jenderik gabeko etxerik” irakur daiteke Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuaren (Sindicato de Inquilinas de Gran Canaria, SIGC) webguneko goiburuan. Kolektiboa 2017an sortu bazen ere Kanaria Handiko Federazio Anarkistaren (FAGC)... [+]


Benahoaretik La Palmara

Gomera (Kanariar uharteak), 1433. Guillen Peraza Sevillan jaiotako konkistatzaile gaztelarra, hiru ontzi eta 500 gizonekin, La Palmara abiatu zen, uhartea konkistatzeko asmoz. Gaztelerazko toponimoa mende bat lehenago azaldu zen lehengoz idatzita, 1341eko  Niccoloso da... [+]


Kanariak kartzela eta hilobi bihurtuta

Uztailean, azken sei urteetan bezala, Mugak Zabalduz Karabana ekimena martxan jarri zen Europaren migrazio eta muga politikak salatzeko. Aurtengo mobilizazioan Euskal Herriko ehun lagunek baino gehiagok parte hartu dugu, Espainiako Estatuko beste hainbat parte-hartzailerekin... [+]


Eguneraketa berriak daude