Joan den asteburuan SEAME Sardinia erakundeak jakitera eman duenez, martxoaren 28an hilda agertu zen zetazeoaren autopsiak frogatu du plastiko kopuru handia zeukala sabelean.
Arcipielado di La Maddalena parke nazionaleko kostaldean agertu zen hilda kaxalotea. Albaitariek baieztatu ahal izan zutenez, zetazeoa emea zen eta haurdun zegoen. Baina sabelean beste zerbait ere bazeukan: 22 kilo hondakin, nagusiki plastikoak.
Adituek ezin izan dute zehaztu animalia zergatik hil den, baina aukeretako bat da normaltasunez elikatzeko zailtasunak izan zituela, desegiten ez diren hondakinak sabelean metatuta edukitzeagatik.
Cinzia Centelegghe biologoak La Stampa egunkariari azaldu dionez, lehenbiziko aldia da Italiako uretan hainbeste plastikozko hondakin sabelean dituen zetazeo bat aurkitzen dutena.
Iazko abenduan, Napolitik gertu, beste kaxalote bat ere hilda agertu zen eta kasu hartan ere plastikozko hondakinak aurkitu zituzten haren sabelean, baina aldi hartan heriotzaren kausa beste bat izan zela adierazi zuten adituek.
Italiako Ingurumen ministroak publikoki gaitzetsi du kaxalotearen heriotza eta esan du gobernuak laster lege berri bat proposatuko duela plastikoak erabiltzea mugatzeko.
Euronewsek jaso ditu adierazpen horiek eta nabarmendu duenez, neurri berrien artean arrantzaleei baimena emango zaie itsasoko plastikoak berreskuratzeko eta lehorrera eramateko, han birziklatu daitezen –gaur egun debekatuta daukate hori egitea–.
Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]
Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]
A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]
Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa da–. Beroketa efektuko gasen isurketak ttipitzeko eta klima larrialdiari aurre egiten... [+]
Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.
Ozeano Barean, atoloi apalez osatuak, Marshall uharteak dira klima aldaketaren aurrean herrialde hauskorrenetakoak, itsas mailaren gorakadak zuzenki mehatxatzen dituelako. Bertako gobernuak egokitze plan sakon eta zehatz bat martxan jarri du, biztanleekin elkarlanean, behetik... [+]
Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txiki-txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Hortaz, unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, historia ikastea hautatu zuen, EHUn, eta arkeologian murgildu zen. Urpeko arkeologian aritzea, ordea,... [+]
2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]
Zein gauza liluragarria argia sortzeko ahalmena izatea, ezta? Ipurtargiak, kakalardoen familiakideak, lehorreko izaki dirdiratsu ospetsuenak dira; baina itsasoan ere badira, ozeanoetan, distira egiten duten hainbat izaki biolumineszente.
Plastikozko 25.000 kilo bolatxo isuri zituen Galiziako kostaldean Toconao itsasontziak abendu hastapenean. Ordutik, kutsadura horrek euskal kostaldean ukan dezakeen eraginari aitzina hartzeko, Euskal Hirigune Elkargoa eta Eusko Jaurlaritza erne ezarri dira. Elkargoak,... [+]
Ozeanoaren sakonean dauden mineralak ustiatzeko urrats garrantzitsua egin du Norvegiako Parlamentuak: baimena eman du meatzaritza enpresek itsas sakona esploratu eta komertzialki ustiatu dezaten, gizakiak ukitu gabe duen munduko azken tokia. Zientzialariak eta ekologistak... [+]