Ehizarako hamabost dorre eta zazpi posturi eraso egin diete Jaizkibel, Jarindo, Kastañarri, Gorbeia, Arrikurutz eta Kintoa mendietan. Euskal Herriko Animalien Askapen Fronteak hartu ditu bere gain animalien "egoera tamalgarria" eta "ehiztarien sarraskiak" salatzeko.
"Ez gara pasiboki beste alde batera begira geratuko beste espezieetako izaki sentikorrak esplotatzen, zapaltzen edota hiltzen diren bitartean", adierazi dute komunikatu batean Euskal Herriko Animalien Askapen Fronteko kideek abuztuaren 31 eta irailaren 1 arteko gauean ehiza dorre eta postuei egindako erasoen inguruan. Ehiztariek "egiten dituzten sarraskiak" oztopatzeko egin dituzte ekintza zuzenak. "Ehiza lizentziak gora doaz baina ehiza dorreak behera".
Gizakien eta gizakiz bertzeko animalien gaineko biolentzia, dominazioa eta hilketa egunerokotasunean iraun bitartean "zilegia eta beharrezkoa" ikusten dugu zapalkuntza horiek eragiten, sustatzen eta erreproduzitzen dituzten "enpresak, instituzioak edota egiturei" eraso egitea.
Animalien Askapen Fronteak munduko hainbat herrialdetan aritzen den erakunde klandestinoa da, lider edo aurpegi ezagunik gabekoa, animalien eskubideen alde ekintza zuzenak egiten dituena. Azken egunetakoak ez dira Fronteak Euskal Herrian bere gain hartutako ekintza bakarrak. Adibidez, 2018ko abenduan ere hainbat ehiza postu kaltetu zuten eta urte bereko maiatza eta ekainean Iruñeko entzierroko ibilbidean porlana bota zuten hesiak jartzeko zuloetan eta Gaseko ukuiluan sutea piztu zuten, zezenketen aurka egiteko
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.