21 milioi euroko zorra, Zubietako erraustegiaren kontratua ez betetzeagatik

  • Ostegun goizeko prentsaurrekoan Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratuaren inguruko xehetasun gehiago eman ditu argitara GuraSOSek. Kontratuaren funtsezko baldintzak ez direla betetzen salatu du, erraustegiak haien seme-alaben osasunean izan dezakeen eraginagatik kezkaturiko guraso taldeak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eskainitako prentsaurrekoan. Kontratua bete ez izanagatik, "erraustegiaren emakidadunek 21 milioi euro ordaindu beharko lituzkete penalizazio moduan", GuraSOSetik aditzera eman dutenez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 07an - 10:11
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zubietako erraustegiaren eraikitzaileek 21 milioi euro zor ditzaketela salatu du GuraSOSek goizean, kontratuko hainbat arau hautsi dituztelakoan. Batetik, erraustegia eraiki eta martxan jartzeko lanen epea ez dutela bete salatu dute. Kontratua formalizatu ostetik zenbatzen hasita, 26 hilabeteko epea finkatu zen Zubietako erraustegiaren eraikitze lanak amaitzeko eta beste lau hilabete martxan jartzeko. Epeok ez dira bete. GuraSOSek eskaini dituen datuen arabera, 2017ko apirilaren 3an formalizatu zen erraustegia eta TMB plana diseinatu, eraiki eta finantzatzeko kontratua. Egutegia eskutan, iazko ekainaren 3an amaitu behar zuten eraikitze lanek eta lau hilabeteko probaldia igarota, urriaren 3rako martxan behar zuen Zubietako erraustegiak. 

Gaurkoz ordea, gogoan izan, erraustegia martxan jartzeko iragarria dagoen balizko data martxoaren 3a da. Agerikoa da eraikitze lanetan nahiz pizte prozesuan izan den atzerapena. Eta horrek dagokion penalizazioa dakarrela ohartarazi du GuraSOSek. 

Horregatik dio GuraSOSek, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) abenduaren 16an egin zuen asanbladan onartu zuen "akordioa zalantzarik gabe legez kontrakoa da". Bertan martxoaren 3ra arteko eraikitze lanen luzapena onartu zuten. 

 

GHK-ren erabakia legez kontrakoa dela dio GuraSOSek, obrak berez ekainaren 3an amaitu behar zituztelako, kontratua orduan amaitzen zen. Izatez aurrez egin behar zuten arren, ia 4 hilabete igaro ostean eskatu zuten enpresa eraikitzaileek lanen epea luzatzea, irailaren 27an. "Egikaritze epea luzatzeko eskaria kontratistak atzerapena eragin duen arrazoia gertatu eta gehienez 15 eguneko epean eskatu behar zuen". Lanak luzatzeko arrazoien artean 2017an izandako euriteak eta ekainaren 11n transformadorean izandako matxura aipatzen dira. Honenbestez, euriteak gertatu eta bi urtera aipatzen da obren atzerapenaren arrazoi hau, eta matxura gertatu eta ia lau hilabeteren ostean. 

GuraSOSek gogorarazten duenez ordea, obren esleipendunak lanen luzapena aipatu epeen baitan eskatzen ez badu, "bere eskubideari uko egiten diola ulertuko da. Halaxe dio argi eta garbi aipaturiko erregelamenduaren 100. artikuluak. Kontratua iraungitzat joko da aurreikusitako epea amaitzean, hots, ekainaren 3an, non eta ez den luzapena eskatu eta non eta Administrazioak ez duen luzatzeko akordioa hartu. Eta nolanahi ere, administrazioko klausula berezien agirian adierazitako penalizazioak ezarrita".

Lanak 5 hilabetez luzatzea erabaki, atzerapena 9 hilabetekoa denean

Baina badira GuraSOSek agerian jarritako xehetasun gehiago ere epeei dagokienean. Abenduaren 16ko GHKren akordioak erraustegiko lanak eta martxan jartzea bost hilabetez luzatzea onartzen du, baina "bereziki eta berariaz arreta ematen diguna da, egiatan obrak egiteko epea 9 hilabetez luzatzen dela, eta ez 5, zeren obrak amaitzeko epea 2019ko ekainaren 3an amaitzen zen, kontratuan ezarri bezala". 

9 hilabeteko epea 5 hilabetera murrizteko erraustegiaren sustatzaileek egin duten ahalegina nabarmendu du GuraSOSek. Horretarako, obren amaiera eta abian jartzeko faseak biak elkartu dituztela. Baina argi dio GuraSOSek, "duela 6 hilabete amaitze zen epe bat luzatu nahi da". 

GuraSOSek egoera honen aurrean hainbat galdera planteatu ditu. Ekainaren 3rako amaitu behar bazituzten lanak, lanak garaiz ezingo zituztela amaitu jakinik, nolatan irailaren 27ra arte ez duten lanak luzatzeko eskaria bideratzen eta "are okerrago, GHK-k inolako errekerimendurik ez egin izana eta erabakirik hartu ez izana? Zergatik GHK-k, berriz ere, gezurra esan beharra izan du atzerapenaren arrazoiaz?".

Helburu bakarra du GHK-k GuraSOSen esanetan, "kontzesiodunari 20 milioi euroko kontratu-karga ordainarazi beharra eta kontratuaren kudeaketa txarra izan dela eta haren hutsaltzea jendaurrean aitortu beharra saihestea".

21 milioi euro atzerapenengatik

Kontakizun hau guztia zenbakitara eraman du GuraSOSek. Obren atzeratzeagatik, eraikitze lanez arduratzen ari den enpresa taldeak gutxienez 21 milioi euroko penalizazioa ordaindu beharko lukeela kalkulatua du guraso taldeak.

"Ezarri behar den Legearen arabera (Arlo Publikoko Kontratuen Legeko 242. artikulua), kasu hauetan Kontratuaren administrazio berezien klausulen agirian jasotako penalizazio araubideari jarraituko zaio (PCAP), zehazki PCAPren 36.2.2.5 atalean aurreikuisten da eguneko 60.000 euroko penalizazioa jartzea obren amaiera epea betetzen ez den kasurako".

Eguneko 60.000 euroko penalizazio honi (guztira 14.520.000 euro) eguneko beste 30.000 euro batu behar zaizkie kontratuaren hirugarren klausulako 5.1.2 ez betetetzeagatik, 3,6 milioi euro. 18,12 milioi euroko penalizazioa urtarrilaren 31ra arte. Obren amaiera eta erraustegia piztea martxoaren 3rako iragarria dagoela kontuan izanda, urtarrilaren 31tik zenbatzen hasita kopuru honi "32 egun gehiago, 90.000 euro eguneko", beste 2.880.000 euro" batu behar zaizkio. Guztira, aipatu moduan, 21 milioi euroko penalizazioa GuraSOSen kalkuluen arabera.

Eta kopuruak hazten jarrai dezake. "Horri eguneko 20.000-30.000 eurora arte batu beharko lirateke 51.2 i) klausulan, r) atalari lotutako "arau-hauste larriagatik". Hain zuzen, "industria-polizaren arautegia bete gabe transformadorea eraiki eta abian jartzeagatik". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude