Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.
2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da ariketa, hamaika egunez, Topaguneak, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak eta Nafarroako Gobernuko Euskarabideak iragarri dutenez. Data horrekin, halaber, bi urtez behin egiten den Korrikarekin txandakatu nahi dute Euskaraldia, eta horrela urtero bata edo bestea izango litzateke.
Euskaraldia eraginkorra dela eta hizkuntza ohituretan aldaketak ekartzen dituela iritzi diote. Data zergatik aldatzen den ere azaldu dute: ariketa soziala den aldetik, udaberrian kalean jende gehiago ibiltzen da eta, beraz, eraginkorragoa da.
Horrez gain, ariketan parte hartzeko erabiltzen den txapa ere udaberrian samurrago ikusiko dela azpimarratu dute antolatzaileek: “Txapa ezinbesteko elementua da ariketan. Txapak ahalbideratzen du ariketa bera, euskaraz hitz egiteko edo entzuteko jarrera erakusten baitu, eta horrek, estres linguistikoa nabarmen murrizten du”.
“Hizkuntza ohiturak aldatzen ditu”
Euskaraldiaren hiru edizioen ondoren emaitzei buruzko ikerketak egin dira eta Topaguneko lehendakari Irati Iciarrek azaldu duenez, “argi erakutsi dute Euskal Herri osoan milaka herritarrek beren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararako jauzia eman dutela Euskaraldiari esker: familian, lagunartean, lantokietan nahiz ezezagunekiko harremanetan”.
Iciarren esanetan, euskararen erabilera handitu egin da ariketarekin, “eta ordura arte ez-ohikoak ziren erabilera-mota batzuk normalizatu eta legitimatu ditu gizartean”. Emandako datuen arabera, euskaldunen arteko elkarrizketak %63,9tik %78,9ra iragan dira ariketen ondoren, eta ariketetan zehar proportzio hori %85,9ra ere iritsi izan da.
Euskaraldiarekin, halaber, euskaldunek samurrago luzatzen dute lehen hitza euskaraz, Iciarrek azaldu duenez: lehen hitza euskaraz egin ohi zutenak %55,8 ziren ariketa aurretik eta %75,9 ondoren, edo elkarrizketa elebidunetan euskarari eusten ziotenak %44,6 ziren aurretik eta %76,6 ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren esanetan, Euskaraldiak adostasun handia biltzen du, eta hori da duen indargunerik nagusienetako bat. “Esparru askotan ikuspegi desberdinak izan ditzaketen pertsonak edo erakundeak biltzen dira Euskaraldian. Bateratasun horrek indar biderkatzailea du, eta euskararengandik urrun dagoen asko erakartzeko balio du”.
Javi Arakama Euskarabideko zuzendariaren ustez, euskararen aldeko hizkuntza-ohiturak sendotzea edo aldatzea da Euskaraldiaren helburua: “Hori da bere jomuga, eta horretara mugatzen da. Beraz, Euskaraldia ez da euskarak dituen behar eta gaitz guztien sendagailua”. Azpimarratu du, halaber, antolaketa konplexua dela eta gobernantza-eredu berritzailea eta interesgarria ekarri duela: “Sinisturik gaude elkarlana eta herritar, erakunde eta entitateen atxikimendu praktikoa ezinbesteko oinarria direla euskararen biziberritze-prozesuak aurrera egin dezan”.
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.
Aurreko edizioetako esperientziak oinarri hartuta, antolatzaileek “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” egitea proposatu dute. Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, aurkeztu dute 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa.
Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.
Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]
Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]
Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoteka aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte... [+]
Abenduaren 2a arte iraunen du Ahobizi-ak eta Belarriprest-ak protagonista dituen ekimenak. Antolatzaileek herritarrei gomita luzatu eta abiatzea ospatu zuten ostegun gauean Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan.
“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]
Ariketa kolektibo bat egingo du Gazte Euskaltzaleen sareak azaroaren 14tik 18ra, gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua bultzatzeko eta horretarako oztopo diren "egiturazko baldintzak" azaleratzeko.
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]
Euskaraldia hasteko egun gutxi falta direla, koordinatzaileek gomendioak eman dituzte: rol bakoitzaren txapak erabili eta erronka zehatzak hartu. Kaleak berotzen hasteko ehunka ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herri osoko herrietan.