Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera iragarri dituzte: Itziar Ituño eta Nagore Ugarte

  • 2024ko Aste Nagusiko Txupinera eta Pregoilaria nortzuk izango diren iragarri du, gaur arrastian, Bilboko Jai Batzorde mistoak. Nagore Ugarte eta Itziar Ituño izango dira, hurrenez hurren, aurtengo Txupinera eta Pregoilaria.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko ekainaren 28an - 07:31
Irudia: Bilboko Konpartsak.

Nagore Ugarte Ruiz izango da txupinari, Aste Nagusiaren hasiera markatzen duen suziriari, sua emateko ohorea izango duen konpartsakidea. Txinbotarrak konpartsako kidea da, 40 urteko bilbotarra, bere konpartsa bezala Zorrotza auzokoa hain zuzen ere, eta irakaslea lanbidez. Mendizalea ere bada Nagore eta, ahal duenean, tartetxoak ateratzen ditu mendira igotzeko, nahiz eta, aitortu digunez, bi seme-alaba izan dituenetik "oso denbora gutxi daukat niretzat". Familia eta lagunak dira bere lehentasunak: "Eurekin ahal beste denbora pasatzen eta disfrutatzen dutenetarikoa naiz, betiko geratzen diren momentuez gozatzen", esan digu.

Txinbotarren sorreratik dabil konpartsan, eta txandak egiten, txosna muntatzen, panelak margotzen, bazkariak prestatzen… danean egoten saiatzen da. "Aste Nagusian gehien gustatzen zaidana, bazkal ostean mahai inguruan luzatzen diren tertuliak dira. Txinbotarrak konpartsan familia bat osatu dugu (elkarrekin barre egin dugu, negar, mozkortu, haserretu eta berriro besarkatu…) eta kristoren ohorea izango da txinbotxupinera izatea", azaldu digu Nagorek.

Itziar Ituño Martinez aktorea izango da aurtengo Pregoilaria. Bere hitzetan, "basauritar erdi-naparra, taula gainean bere saltsan dagoen lotsatia, hortaz, kontraesankorra muin-muinean". Gorria eta morea ditu gustuko, musikaz gozatzea, dantzatu eta abestea, eta katuak maite ditu. "Guraso langileek hazi eta hezia, aktore gisara ezagutuko nauzue beharbada, baina beste gauza asko ere banaiz", aurreratu digu, bere burua aurkeztea eskatuta.

Ikasketaz soziologoa da Ituño, eta soziologia urbano-industrialean eta politikoan espezializatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina berak esan bezala, aktore moduan ezaguna da, ibilbide emankor eta arrakastatsua izan baitu Basauriko Antzerki Eskolan "lotsa kentzeko" ibili zen garaietatik hona. 1994an hasi eta 2012 arte jardun zuen euskaldunontzat mugarria bilakatu zen Goenkale telesail aitzindarian. Gerora hainbat film eta telesailetan aritu da eta, azken urteotan, Euskal Herritik kanpo ere ospe handia hartu du, La Casa de papel telesailean parte hartu ondoren. Horrez gain, besteak beste, Loreak, Errementari, Ilargi guztiak eta Irati filmetan, eta Alarde, Intimidad zein Touré detektibea telesailetan ikusi ahal izan dugu azkenaldion.

Urtero, zozketaz aukeratzen da azken boladan Txupinerarik izan ez duten konpartsen artean zein konpartsari dagokion txupinera aukeratzea. Konpartsa horrek, ondoren, emakume bat aukeratzen du bere baitan, rol hori joka dezan. Pregoilaria, berriz, Jai Batzorde Mistoak aukeratzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


“Elkarrizketarako dei zintzoa” egin die Mugimendu Sozialistak Gasteizko Txosna Batzordeari eta Bilboko Konpartsei

Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]


Bilboko Konpartsek ere aldarrikatu dute ez dela betorik, MSren salaketen aurrean

Lehengo astean Gasteizko Txosna Batzordeak egin bezala, Bilboko Konpartsen federazioak ere erantzun egin dio duela bi aste 150 kulturgilek sinatutako manifestuari. Bertan, Bilboko Konpartsetan eta Gasteizko Txosna Batzordean Mugimendu Sozialistari parte hartzen uzteko publikoki... [+]


Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko"... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek “biolentzia poliziala” eta “zentsura politikoa” salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Mamiki konpartsa feministak amaiera eman dio 43 urteko ibilbideari

Urteroko erantzukizunei aurre egiteko erreleboaren faltan, Bilboko Mamiki Konpartsa Feministak erabaki du 43 urteko ibilbideari amaiera ematea. Mamikik utziko duen hutsunea betetzeko asmoa duenik bada, konpartsa feminista berri bat sortzeko eraikuntza prozesua abiatu baitu... [+]


2022-08-30 | ARGIA
Espainiako Auzitegiak Txori Barrote konpartsa ikertuko du, presoen argazkiak erakusteagatik

Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa tramiterako onartu du Ismael Moreno epaileak, eta konpartsaren jarduna ikertzea eskatu dio Espainiako Poliziari, Bilboko Aste Nagusian "terrorismoa goretsi" ote duen ebazteko.


2022-08-25 | ARGIA
Emakume batek salaketa jarri du, eta Aste Nagusian sexu erasoa egin dioten ikertzen ari dira

Emakume batek salaketa jarri du, asteartean Bilbotik abiatutako tren batean ondoezik eta goizaldean gertatutakoa gogoratu ezinik esnatu ostean. Medikuen behaketak sexu erasoaren hipotesia indartu du, eta gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. Jaiak hasi zirenetik erasoak... [+]


2022-08-24 | ARGIA
Jaietan gerta daitezkeen erasoei erantzuteko erabakimenez agertu da Bilboko mugimendu feminista

Bilboko mugimendu feministak agerraldia egin du asteartean, Aste Nagusiko lehen egunean gauzatutako manifestazio feministaren aurka egindako eraso matxistak salatzeko. Gertakariek, kikildu ordez, borrokan berretsi dituztela adierazi dute. Autodefentsa feministaren aldarria... [+]


2022-08-22 | Leire Artola Arin
Bilboko Mugimendu Feministak antolatutako manifestazioan eraso matxistak egin dizkietela salatu dute

Manifestari feministek Bilboko Aste Nagusiko lehen egunean kaleak hartu zituzten, eta Arriagako zubitik Arenalerainoko bidea egin zuten Temblad cabrones! Beldurrak gurekin jai! lemapean. Bada, haietako batzuek salatu dutenez, Moskotarrak txosnatik pasatzen ari zirela edariak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude