2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

  • Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren garrantzia azpimarratu.

2024ko txostenaren aurkezpena Bilboko Louise Michel Liburuak liburu-dendan Talaia Feminista

2025eko urtarrilaren 21ean - 12:25

Urtarrilaren 20an Talaia Feministak 2024. urteko dosierra aurkeztu du Bilboko Louise Michel Liburuak liburu-dendan. Analisi feminista baten emaitza den dokumentu honek azken urteko dinamika soziopolitikoak ikuspegi feminista batetik lantzen ditu; indarkeria moldeak, erresistentziak, eta balizko horizonte eraldatzaileak. Taldeak jakinarazi duenez, edukia Talaia Feminista Topaketan eztabaidatuko dute, otsailaren 1ean, EHUko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Yolanda Jubeto taldeko kidearen hitzetan, “Talaia Feministak aurrera jarraitzen du. Berri pozgarria, Euskal Herri feminista amesten eta lortze aldera lanean ari garen komunitate honetako kide sentitzen garen emakume* independentista edo/eta subiranistontzat”.

Lau ardatz nagusiren inguruan egituratzen da analisia: indarkeria matxista; lurraldea; gerrak eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Berdintasun politika publikoak eta osasun mentala bezalako gaiak ere jorratzen ditu.

Indarkeria matxista: instituzionalizazioa eta erronka berriak

Indarkeria matxistaren aurkako borroka gero eta  “instituzionalizatuago” dagoela diote txostenean, “ondorio positibo zein negatiboekin”. Egileen arabera, prozesu horrek aukera eman du arazoa ikusarazteko eta ekintza-esparruak ezartzeko, baina kontraesanak ere sortu ditu. Gainera, “askotarikoa eta intersekzionala” den mugimendu feministak hainbat erronkari aurre egin beharko die, hala nola sare sozialen erabilerari, segurtasun ezaren sentsazio geroz eta handiagoari eta inpunitatea indartzeari. “Egiaztatu dugu indarkeria sistemikoa berrantolatu egin dela, modu esplizitu eta lotsagabeenetara joz, eta indarkeria inplizitu eta sinboliko mota berriak erabiliz”, nabarmendu dute Begoña Zabalak eta Amaia P. Orozkok.

Lurraldea: krisi ekologikoaren eta erresistentziaren artean

Nekazaritza sektoreak mobilizazio esanguratsuak izan zituen 2024an, landa eremuko “ezinegon sakonaren” isla. Demokratikoki adostu gabeko megaproiektuen sendotzeaz ohartarazten du dosierrak, “lurralde indarkeria” gisa definituak. Aitzitik, erresistentziak antolatzen ere ari dira, agroekologiatik, ekofeminismotik, makroproiektuen aurkako mobilizazioetatik, eta energia kooperatiba eta komunitateak ugaltzetik. Lurra, bizitza eta gorputzak ”uztartuko dituen” burujabetza ekofeministaren alde borrokatzearen garrantzia azpimarratu dute, “elikadurarako eskubide kolektiboa” aldarrikatuz.

Gerrak eta gatazka armatuak: eragin globalak eta feministak

Gatazka armatuen eta gastu militarraren gorakadak nabarmendu dituzte, baita horiek dakarten diskurtso militaristen normalizazioa ere. Dosierraren arabera, testuinguru horiek bortxazko migrazioak areagotu eta indarkeria matxista eta sexuala larritzen dituzte. Horregatik funtsezkotzat jotzen dute Euskal Herriko mobilizazio antimilitaristarako tradizioa eta aktibismo feminista berrartzea."Lehenik, erantzukizunak azalerazteko, eta gerren, patriarkatuaren, kapitalismoaren eta kolonialismoaren arteko lotura salatzeko; eta bigarrenik, feminismo internazionalista eta antimilitarista gorpuzteko”.

Eskuin muturraren hedapen globala

Europan eskuin muturrak aurrera egin duela ohartarazten du dokumentuak, “bizitzaren prekarizatze prozesuek eragindako urritasun- eta beldur-sentsazio orokorrez elikaturik”. Gainera, korronte horrek feminismoa eta emakumeak modu instrumentalean erabiltzen dituela azaleratu dute, erreakzio antifeminista bultzatzearekin batera. “Premiazkoa da onartzea eskuin muturra ekosistema gisa Euskal Herrian dagoela jada, baina badela oraindik arkitektura soziopolitiko bat, sistemari aurka egiteko sentimendua beste bide batzuetatik bideratzeko aukera ematen duena”, gaineratu dute egileek.

Azterketaren aurkezpenaren ostean, Kizkitza Gil de San Vicentek dosierreko bi gai azpimarratu ditu: berdintasuneko eta osasun mentaleko politika publikoak. Otsailaren lehenengoan Talaia Unean landuko dituzten galderak planteatu ditu, hala nola berdintasun politiken eraginkortasuna eta eraldatzeko gaitasunari buruzkoak. Osasun mentalaren arazoaren politizazioaz ere mintzatu da, eta sufrimendu mentalari “modu kolektiboan heltzeko” bideen inguruko eztabaida piztearen inportantziaz.

Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak. Talde sustatzailearen arabera, “analisi feminista zorrotz bat egitea bezain garrantzitsua da bere sozializazioa, Euskal Herrian trantsizio feminista bultzatzeko helburuarekin”.

Dosier osoa eskuragarri dago jada bere webgunean, eta topaketan izena emateko epea zabalik dago ekitaldiaren egunera arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Amaia Alvarez Uria
“Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du ‘Zuzi iraxegia’-k”

Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


Gorputz hotsak
“Desgaitasunaren eta eskiaren mundua deskubrimendu bat izan da”

Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


AINTZANE CUADRA MARIGORTA
“Endometriosia gizonek pairatuko bazenukete oso bestelako egoera batean egongo ginateke”

Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da. 


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Eguneraketa berriak daude