2021eko ekainean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren Jaia

  • 2020an ez da jai presentzialik egingo, baina jai birtuala ospatuko dute ekainaren 7tik 12ra. Aurten ospatzekoa zen Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2021eko ekainean izango da, Bastidan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 04an - 07:17
'Hazitik Gora' lelopean ospatzekoa zen Euskal Eskola Publikoaren Jaia.

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) iragarri duenez, 2021eko ekainaren 6an ospatuko da Bastidan aurten ospatzekoa zen Euskal Eskola Publikoaren Jaia.

Aukerak aztertu ondoren eta datorren ikasturtearen hasieran izango dituzten erronka berriak kontuan izanik hartu dute "erabaki zail hau". Eskola publikoaren ospakizuna bertan behera gelditzen den aurreneko aldia da 29 urtetan.

Hala ere, ospakizunik ez da faltako aurten, eta jai birtuala antolatzen ari dira ekainaren 7tik 12ra, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren urteroko hitzordua mantentzeko asmoz: ekainaren 7an, agurrak eta sorpresak egongo dira; eta ekainaren 8tik 12ra, arratsaldero, euskarazko jarduera bat eskainiko dute internet bidez.

"Konfinamenduan ikasle asko sufritzen ari diren euskararen galerari aportazio xume bat egin nahi izan diogu euskarazko kalitatezko kultur-saioak euren esku ipiniz astean zehar", azaldu dute ohar bidez. Era berean, euskal kulturgileak sufritzen ari diren galerari "aportazio xumea" egin nahi izan diote ere.

Datorren ikasturtean berriz ere ekingo diote Bastida eta Arabako Errioxako ikastetxe publikoen lana aitortzea helburu duen Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren edizioari: "Egoerak baimentzen duen heinean, ikasturtean zehar egingo ditugu jarduerak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHIGE
Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


Publikotasuna eta euskara, Hezkuntza Legearen puntu beroak

Ikasleak, gurasoak, euskalgintza, sindikatuak… Kritiko direnak eta mobilizazio deialdiak pilatzen ari zaizkio EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuari. Bi arlo dira polemikoenak: sare publiko eta kontzertatuak legean izan behar duten rola; eta euskarak irakaskuntzan izan... [+]


2022-10-03 | ARGIA
"Gozo" II. Nazioarteko Jardunaldiak
Eskola jantokietan bertako elikagai ekologikoak ematen dituzten esperientziak ezagutzeko aukera Bilbon

Urriaren 3tik 5era Eskola-Elikadura Osasungarri eta Iraunkorrari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egiten ari dira Bilbon, Bidezko Elikadura eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) antolatuta. "Gozo" dute izena jardunali hauek. Bertako eta nazioarteko... [+]


“Merkatu askea planteatzen da hezkuntzarentzat; eskola publikoak hortik kanpo behar du”

Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia egin berri dute Bastidan. Eskola publikoaren ezaugarriez, erronkez eta badatorren EAEko Hezkuntza Legeaz galdetu diogu Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteko koordinatzaileari. "Jendeak jakin behar du EAEko Hezkuntza Legean... [+]


“Eskola jantokien pleguak enpresa handien neurrira eginda daude”

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) artikulu honetan jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak EAEko ikastetxeetako jantokietarako argitaratu dituzten pleguak "caterin-enpresa handientzat pentsatutakoak dira". Alderdi pedagogikoan "ez dagoela... [+]


2021-03-17 | ARGIA
Eskola-jangelak eraldatzeko topaketa antolatu du EHIGEk

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea da EHIGE eta Gure Platera, Gure Aukera ekimenaren bidez eskola jantokietan elikadura osasuntsuago eta jasangarriagoa sustatzen du. Martxoaren 27an online Topaketa antolatu du, eskola jantokien egungo egoeraren informazioa emateko,... [+]


2020-06-25 | Mikel Eizagirre
Hezkuntza Sailak murrizketak ezartzeko asmoa duela adierazi dute EHIGEk eta Heizek

Hezkuntza Sailak “murrizketak egiteko asmoa” omen duela hauteman dute EHIGE eta Heizek, batik bat, jantokiko arduradunen lanorduei eta aurrekontu baxua duten ikastetxeen baliabideei dagokionez.


2020-04-08 | Estitxu Eizagirre
Lurdes Imaz, EHIGE
“Eskolak sozializatzeko ematen duen aukera ez digu teknologiak emango”

Koronabirusaren garaian etxeak eskola ere bihurtu dira. Nola daramate gurasoek haien umeak etxetik eskola jarraitzen aritzea? Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea da EHIGE eta galdeketa bat abiatu du martxoaren 15ean, eskola publikoetako gurasoen artean. Bertako... [+]


40.000 pertsona bildu dira Lekeition euskal eskola publikoaren alde

Euskal eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunea izatea aldarrikatu zuten EHIGEko kideek.


2017-06-05 | Xalba Ramirez
Eskola publikoak josten duena ez dezala segregazioak eten

Aniztasunaren balioak azpimarratuz ospatu dute “Josi ta josi” lelopean Euskal Eskola Publikoaren 26. festa Gasteizen. Eskola Publikoak duen gizarte kohesiorako funtzioa balioan jarri dute, baina neurriak eskatu dituzte erronkei modu egokian aurre egiteko.


Errektoretzarako hauteskunde egunean Leioa “ikasle haserrez” betetzera deitu dute

"Azaroaren 24an, EHUko errektoretzarako hauteskunde egunean, Leioako campusa ikasle haserrez beteko dugu –iragarri dute Ikasle Abertzaleek–, EHU instituzio burges eta zapaltzaile gisa errefusatzen dugula argi adierazteko, eta ikasle boterearen artikulazio bidez... [+]


Lurdes Imaz, EHIGE
"Gurasoek eskolako erabakietan esku-hartze handiagoa dutenean, ikasleek emaitza hobeak dituzte"

Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dute Elgoibarren, ekainaren 7an. Hezkuntzak bizi dituen garai arantzatsu hauetan gurasoek duten rola, parte-hartzea eta erantzukizuna izan ditugu hizpide Lurdes Imaz Euskal Herriko Gurasoen Elkarteko bozeramailearekin (EHIGE).


Eguneraketa berriak daude