2021a euskara erdigunean jartzen hasteko urtea izan dadin


2021eko otsailaren 04an - 12:22

COVID-19aren pandemiak gizadiaren historian zein nolako kokapena izango duen edo zein irakurketa historiko egingo zaion jakiteko oso goiz da oraindik, hasteko pandemia bera amaitu gabe dagoelako. Baina zalantzarik ez dago gizadiaren ibilbidean mugarri garrantzitsua izango dela, mundu osoan hedatu eta eragin sakona izaten ari delako, baina horrekin batera, abagune oso erabakigarrian gertatzen ari delako. Pertsonon izatea, humanitatea eta mundua bera sakonki eraldatzen hasiak diren abagunea: adimen artifiziala eta teknologia berrien garapena, natura iraunkortasunaren limiteetara eraman izana, paradigma politiko-sozial klasikoen eraldaketa, eta, pertsonak harremanetan jartzeko moduen eraldaketa (ez dezagun ahaztu berreuskalduntzea pertsonen arteko harreman moduetan oinarritzen dela), abagunea ezaugarritzen duten lau faktore aipatzearren.

Zalantzarik gabe, abagune historiko horrek guri bete-betean eragiten gaitu ere. Alde guztietatik eragiten gaitu, eta, nola ez, baita hizkuntzaren ikuspegitik ere. Euskararen atzerakada historikoa geratu eta Euskal Herria berreuskalduntzeko prozesua burutzetik oraindik urrun gaudenean, pandemiaren eta aldaketa-abagunearen astinaldiek prozesu horretan kostata eraiki ditugun zutabeak dar-dar batean uzten ari dira. Azken hilabeteotan euskalgintzak salatu duen bezala, aipatu gertaerak euskararen zaurgarritasuna agerian uzten ari dira. Ez dugu ahaztu behar alarma gorriak pandemiaren aurretik piztuta genituela euskalgintzan, batzuk behintzat. Normalizazioa ondo ez doanaren adierazleak begi-bistan ditugula ikusi nahi dituenarentzat, pandemiarekin okerrera egin duten adierazleak.

"Ilusioa eta grina berreskuratu eta euskalduntzearen aldeko borroka berrindartzeko urtea izan behar da"

Azken urteotan biribilgunean bueltaka egon eta gero, pandemiak aukeratzeko atakan jarri gaitu: azken hamarkadatan aurreratutakoa irabazpidean jartzeko normalizazio-prozesuan jauzi kualitatibo eta kuantitatibo esanguratsua egin, ala berriz ere atzerako joeran erori.

EHEren ustez jauzi hori egiteko euskara erdigunean jartzeko beharra dago, eta unea dugu. Perspektiba hori izango duen hizkuntza-politika berria behar dugu eta pandemia ondorenak horretarako abiapuntua jarri behar digu, 2021. urte honetan bertan hasita.

Horrek eskatzen du eragile instituzional, politiko eta sozialek beraien jardunaren erdigunean euskara kokatzea, euskaratik eta euskaraz pentsatu eta aritzea behingoz. Era berean, horrek eskatzen du normalizazioaren ardatz diren eremuetan ere (euskararen transmisioa, administrazioa, lan mundua, hedabideak, kultura, aisia...) euskara erdigunean kokatzea. Gaurtik hasita, atzerapenik eta aitzakiarik gabe.

Hori erdiesteko, Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza-politiketan adostasun sozial eta politikoak eraikitzeko urratsak ematen hasia da. Erantzukizun partekatua oinarri, erakunde, eragile eta norbanakoei atxikimendutik konpromisoetara jauzi egiteko gonbidapena luzatuko die euskalgintzak. Gauzak ondo, urte honetan euskalduntzerako eragileen arteko adostasun garrantzitsua ezagutuko dugu, zalantzarik gabe normalizazio-prozesuan mugarri izango dena.

Paraleloki, tokian toki euskalduntzea bizkortzeko borrokak berrindartzea euskaltzaleon erronka izango da aurten. Euskaldunon hizkuntza-eskubideen eguneroko urraketak agerian utzi eta euskaraz bizi ahal izatea oztopatzen digun zapalkuntza estrukturala salatu eta gainditzeko euskaltzaleen aktibazioa sustatzearen erronka. Herriz herri eta eremuz eremu borroka zehatzak piztuz lortuko dugu hori.

Hori guztia frantziar eta espainiar estatuen kanpo esku-hartzerik gabe egin behar denaren aldarrikapena ere areagotu beharko dugu urte honetan. Hori baita pairatzen dugun hizkuntza-gatazkaren muina: estatuen inposizio linguizida. Euskal herritarrok soilik erabaki behar dugu zein nolako hizkuntza-politika garatu nahi dugun Euskal Herrian (beste auzi guztiekin batera). Eta horretarako burujabetza osoa beharrezkoa dugu. Hori izango da hurrengo urteetako euskararen aldeko mugimenduaren erronka nagusietakoa: euskaraz bizi ahal izateko burujabetza ezinbestekoa dugula ulertzea, eta alderantziz, burujabetza-prozesuaren erdigunean euskara kokatu beharra. Horri begira EHEk ekarpen garrantzitsua egingo du aurten.

Ilusioa eta grina berreskuratu eta euskalduntzearen aldeko borroka berrindartzeko urtea izan behar da. Hamarkada batzuk barru, atzera begiratzean, 2021. urtea ez dadin soilik izan pandemiatik atera ginen urtea edo gizadiaren garai berri bati hasiera sinbolikoa ezarri zion unea. Munduaren gure txoko honetan, 2021. urtea Euskal Herriaren berreuskalduntzean jauzi esanguratsua ere ekarri zuen urte gisa oroitu dezagun.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Eguneraketa berriak daude