2020. urtea beroena izan da Europako erregistroen arabera eta 2016ko datuak berdindu ditu mundu mailan.
Krisi klimatikoak etenik gabe jarraitu du 2020.urtean. Tenperaturarik altuenak erregistratu dira Europan. Koronabirusaren krisiak eragindako itxieren ondorioz, erregai fosilen erabilera % 7ko beherakada izan den arren, beroa irtetzea oztopatzen duen karbono dioxidoak atmosferan metatzen jarraitu du, hori dela eta, 2020. urteak, goia jo du orain arteko datuen arabera, 2016koak berdinduz.
Planetaren azaleraren batez besteko tenperatura 1,25°C altuagoa izan da 2020an, munduko nazioek inpaktu okerrenak saihesteko ezarritako 1,5°C helburutik gertu.
Artikoko zati batzuek eta Siberiako iparraldeak urteko tenperaturaren desbideratze handienetakoak jasan ditu 2020an, batez bestekoarekin alderatuta, 3°C-rainoko desbideratzeak erregistratu dituzte eskualde handi batzutetan, besteetan berriz, 6°C-tik gora.
Orohar, Ipar hemisferioak batez bestekotik gorako tenperaturak izan ditu urte guztian. Aldiz, hego hemisferioko toki batzuetan, batez bestekoa baino tenperatura baxuagoak erregistratu dira.
Azken hamarkada, beroena
2020. urtea beroena izan zen Europan, eta COPERNICUS Klima Aldaketaren Zerbitzuaren urteko txostenaren arabera, 2010-2020 inoizko hamarkadarik beroena izan da. Klima-aldaketari buruzko Europako zerbitzuak ere adierazi zuen atmosferako karbono dioxidoaren kontzentrazioek gora egiten jarraitu zutela iaz, milioi bakoitzeko 2,3 partikula (ppm) inguruko erritmoan, eta maiatzean 431 ppm maximora iritsi zirela. 2020an batez bestekoa baino 0,6 gradu zentigradu beroagoa izan zen 1981 eta 2010 artean, eta 1850-1900 industriaurreko aldia baino 1,25 gradu gehiago. Behaketa hauen arabera, urteko tenperaturaren igoerarik handiena, 1981-2010eko batez bestekoarekin alderatuta, Ozeano Glaziar Artikoan eta Siberiako iparraldean kontzentratu zen, batez bestekoaren gainetik 6 ° C baino gehiago lortuz, sekula ikusi gabeko 38 gradu zentigraduko tenperaturarekin.
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]
Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]
Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.