Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

  • Urtarrilean hasiera eman zion 2018ko Kuadrilla artekoak, 14 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde eta idatzizko modalitatean 16 talde aritu ziren, denera 300 lagun inguru. Bertsozale.eus-ek egunaren  kronika egin du.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 19an - 08:48
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larunbata, hilak 17, Gasteizko Alde Zaharrean aurtengo Kuadrilla artekoaren finala eta jai eguna ospatu zen. Arabar bertso Kuadrillen eguna ere bai, parte izan diren 14 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest, talde bakoitzak bere hazitxoa jarriz egun hau borobiltzeko asmoz.

Goizean goizetik aritu ziren egunak zekarren plangintza aurrera eramateko lanean, Bertsozale Elkarteko furgoneta Gasteizko muinoan gora eta behera, Landatxo kiroldegiak egun honetan bere ikuslegoari eskaini behar zion guztia prest egon zedin.

Bazkari herrikoian ez zen jana eta edana falta izan, 150 lagun inguru elkartu ziren mahai inguruan. Bazkalostean, batzuk zein taldek irabaziko apustuak egiten eta beste batzuk falta ezin ziren trikiaren doinuan polka, fandango eta biribilketak dantzaten.

Bertsolariak oholtzara igo aurretik, kuadrillartekoaren sintonia, paretetan animo pankartak zintzilik eta irribarre urduri ñimiño bat . Dena prest final handirako, Oier Suarez aurkezlearen ahotsak entzun orduko oholtzaratu zira 11 bertso lagunak, Erreralekor Birizik!, Txandrio eta Ibabeko Bertaran Bilobak taldetako kideak.

 

Kantuan aritutakoak  Arabar Errioxako Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea Txandriotarrak. Aramaioko Xabi Igoa, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa Ibabetar Biloka. Eta Errekaleorreko Eñaut Otxoa de Eribe, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu, Aitor Irastortza eta Peio Ormazabal. Gai jartzen Nieves Del Alamo eta epaitzen Mikel Marto, Jon Hidalgo, Josu Olano, Mikel Fernandez de Arroiabe, Ekaitz Elorriaga, Patxi Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Hotzak kitatzeko moduko agurrak prestatu zituzten taldeek Raphaelen “Mi gran noche”  doinuan Txandrioarrek edota  Ibabeko Bertaren jauntxoari errebeldiaz nola aurre egin zionekoa kontatuz aramaioarrek.

 

Zortziko txikian eman zioten hasiera saioari, ale ederrak entzun genituen inoiz aterkirik eramaten ez zuen Manex, Sabinen euritakopean zelarik.  Jarraian Ruben Santxez bertsolari neutralak atzeko hiru marrazki bizidunei jarri zizkien bertsoak. Gero, seiko motzean ofizioka Maddi eta Unai furgonetan joan ziren bidaian. Puntuari erantzunez jarraitu zuen saio puntuagarriak. Iparragirren doinuan martxoaren 8ko manian emakumezkoen paperean jarri zituen gai jartzaileak, jubilatuenean edota AHTa pasako den Lautadako nekazarien paperean. Kartzelako lana aurretik puntuka aritu ziren talde denak.

Hotzak hitzak ere izoztuko zituela uste izan bagenuen ere kartzelako lanak familiako trapu zahar eta sekretu pikaroenek giroa berotu zuten bertsolariek mahai bueltan ardoa zintzurretik barrena sartzen zuten bitartean. Irati Axpe eta Maialen Ballina musikariek lagunduta aritu ziren koplaka.

Epai mahaiko kideen erabakia entzuteko unea heldu zen, Ibabeko Bertaren Bilobak 2018ko bertso Kuadrilla artekoaren garaile.

 

Opari eta oroigarri gabe ezin zen amaitu aurtengo edizioa ere, sariak ematen arabako bertsogintzan alor ezberdinetan aritzen diren emakumeen ordezkariak, bat-bateko zein idatzizko talde parte hartzaileei made in araba produktuz osatutako otartxoa edota poltsa banatzen. Bertsolari finalistek gainera Kuadrillarteko argazkia jaso zuten oroigarri gisara eta Manex Agirre, Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa bertsolari garaileek pago bana, arabako bertsogintzaren sustraiak errotzen ari direlako loratuko dira kimu berriak.

Eguraldiak ez zuen utzi Kuadrilla arteko kamiseta koloretsua luzitzeko parada handirik, akaso 2020an xirak edo termikoak diseinatu behar…


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa
2023-03-27 | Bertsozale.eus
Katuko Muinoak taldea izan da garaile Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrillartekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu ziren, denera 280 lagun inguru.

2023-03-22 | Hala Bedi
Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala larunbatean ospatuko da Laudion

Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.


2023-03-08 | Bertsozale.eus
Errexala sailkatu da finalera bigarren finalaurrekoa irabazita
Bastidan jokatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Lautadako Beeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Errexala taldea gailendu zen, beraz, Laudion jokatuko den finalean abestuko du.

2023-02-27 | Bertsozale.eus
Aramaioko “Izena pentsau bida” izan da Arabako bertso Kuadrillarteko 1. finalaurrekoan irabazle

Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]


2023-02-14 | Bertsozale.eus
Bigarren faseko Kuadrillarteko finalerdiak erabakita geratu dira
Lehen faseko azken lau saioak jokatu dira asteburuan, eta erabakita geratu da hurrengo fasea. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar... [+]

2023-02-07 | Bertsozale.eus
Umore bikainez heldu diote Kuadrillek ligako bigarren asteburuari

Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]


2020-10-12 | Bertsozale.eus
Aramaioko Izenbakuek taldea garaile Arabako bertso Kuadrilla artekoan

Urriaren 10ean Murgiako Palatu kirol eremuan burutu da 2020ko Kuadrillarteko finala. Aramaioko "Izenbakuek", Gasteizko "Sumendiola bete poto" eta Aramaioko "Konde basoko iluek" taldeek kantu dute bertan. Izenbakuek taldekoak Manex Agirre, Danel... [+]


2020-10-05 | ARGIA
Arabako bertso Kuadrilla Arteko finala urriaren 10ean jokatuko da Murgian

2020ko Kuadrilla Arteko finala hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute, hau da, Gasteizko “Sumendiola bete poto”-k, Aramaioko “Izenbakuek” eta “Konde basoko iluek”.


2020-03-11 | Bertsozale.eus
Aramaioko “Izenbakuek” finalean da eta Amurrion erabakiko da azken talde finalista

Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista... [+]


2020-02-26 | ARGIA
Finalaurrekoak otsailaren 29an hasiko dituzte sei talde hauek

Hasierako ligaxkan hamabi taldek hartu dute parte eta hauek dira finalaurrekoetara sailkatutakoak: Sumendiola bete poto (Gasteiz), Kakiturriko gladiodoloreak (Gasteiz), Lautadako ahuntzak (Zalduondo), Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz)... [+]


2020-02-17 | Bertsozale.eus
Arabako Kuadrillarteko lehen faseko liga amaituta finalaurrekoak erabakita geratu dira

Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile... [+]


2020-02-04 | Bertsozale.eus
Lautadako ahuntzak eta Sumendiola bete poto garaile bigarren asteburuko saioetan

Otsailaren 1ean jokatu zen Kuadrillartekoaren bigarren asteburua. Bi saio egin zituzten Zalduondon eta Gasteizen. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen... [+]


2020-01-29 | Bertsozale.eus
Umorea eta giro ona gailendu dira Kuadrillarteko lehen asteburuan

Urtarrilaren 24an hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko hiru saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.


2020-01-21 | Estitxu Eizagirre
Badator Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa

Txapelketa formatua izango du aurtengoak eta guztira 280 parte-hartzaile baino gehiago izango dira. Urtarrilaren 24an egingo dira lehenbiziko saioak eta finala martxoaren 28an izango da, Murgian.


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Larunbata, hilak 17, Gasteizko Alde Zaharrean aurtengo Kuadrilla artekoaren finala eta jai eguna ospatu zen. Arabar bertso Kuadrillen eguna ere bai, parte izan diren 14 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest, talde bakoitzak bere hazitxoa jarri zuen eguna... [+]


Eguneraketa berriak daude