Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eta Mutiloako zabortegia ixteak behartuta, Eusko Jaurlaritzak Agindua atera berri du, orain arte zabortegietara bideratutako hainbat hondakini beste irteera bat emateko. Aginduan zehaztutako neurriek zorrotzak dirudite, baina berez, hondakinen kudeaketa zuzenari buruz ez dute ezer berririk esaten, hau da, Aginduak planteatzen dituen neurriak ezartzeko aski zen orain arteko legea betearaztea. 2018ko datuek diote legea ez dela bete EAEko zabortegietan: balorizatu beharrekoak ziren 708.337 tona hondakin zabortegira bota zituzten.
Jaurlaritzak 1556 Aginduan zehaztutako neurriek zorrotzak dirudite, eta herritar guztientzat da desiragarria zabortegietara botatako hondakinak gutxitzea. (Artikulu honetan azaldua dugu Jaurlaritzak hartutako neurri bakoitza zehazki). Baina berez, hondakinen kudeaketa zuzenari buruz ez dute ezer berririk esaten, hau da, Aginduak planteatzen dituen neurriak ezartzeko aski zen orain arteko legea betearaztea.
Izan ere, Jaurlaritzaren Agindu honek berak oinarri gisa hartzen dituen legeek esaten dute zabortegiena azken aukera dela. Hondakinen eta Kutsatutako Lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 Legeak horrela dio 8. artikuluan: "Administrazio eskudunek, hondakinen prebentzioaren eta kudeaketaren arloko politikak eta legeria garatzean, hondakinen hierarkia aplikatuko dute, ingurumen-emaitza global onena lortzeko, honako lehentasun-ordena honen arabera: a) Prebentzioa. b) Berrerabiltzeko prestatzea. c) Birziklatzea. d) Bestelako balorizazio-motak, balorizazio energetikoa barne. e) Ezabatzea". Hurrenkera hori bermatzeko zera aipatzen du 22/2011 legeak: "Hondakinak ezabatu aurretik tratatu egin beharko dira, salbu eta teknikoki bideragarria ez bada edo giza osasuna eta ingurumena babesteko arrazoiengatik justifikatuta ez badago".
2011ko legea bete balitz, 2018an EAEko zabortegietara botatako 708.337 tona hondakin balorizatu beharrekoak ziren. Zergatik ez da hondakinen legea bete?
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.
Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.
Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]
Bi urtean 5.000 tona lixibiatu baino gehiago prozesatu ditu Ecofert Sansoain enpresak
Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako... [+]
EH Bilduk salatu du Jaurlaritza ez dela Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana betetzen ari. Azalpenak eskatu dizkio Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen sailburuari, argitu dezan zein den guztira EAEk esportatzen dituen hondakin kopurua eta zer neurri hartuko... [+]
Hernaniko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza zikloan eta ikastetxe bateko Lehen Hezkuntza zikloan jangelan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira, paperezkoen ordez. Udalak izan du ekimena eta berak erosi ditu 213 ikaslerentzako kotoizko zapiak herriko oihal denda batean... [+]