2015 eta 2022 artean, gutxienez 162 lagun erail zituen Espainiako Poliziak

  • Europar Batasunean hamahiru herrialdek eman dituzte Poliziak egindako erailketei buruzko datuak, eta podiumean daude Frantziako eta Espainiako estatuak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 07an - 08:10
Elhadji Ndiayeren atxiloketa Iruñean 2016an. Viento Sur

Espainiako Barne Ministerioak hainbat datu eman ditu polizia-indarren eskuetan bizia galdu duten pertsonei buruz; alegia, Poliziaren esku-hartzeetan edo Poliziak atxilo zituztenean hil direnei buruz. Datu horien arabera, 2015. eta 2022. urteen artean, gutxienez 162 lagun erail zituzten polizia-indarrek (2023an, gutxienez hamazazpi izan ziren). Dena den, zenbaketa horretan ez dituzte kontuan izan 2022ko ekainean Melillako hesian eraildako pertsona migratzaileak.

162 heriotza horiek Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak, Ertzaintzak eta Mossos d'Esquadrak eragindakoak dira. Beraz, tokian tokiko udaltzainek egindako erailketak ez dituzte aintzat hartu, Barne Ministerioak ez baititu horiei buruzko datuak biltzen, antza.

Pertsona migratuen eta osasun-gaitzak dituztenen kontrako erasoak

Orokorrean, Barne Ministerioak ez du zehaztu zein jatorritakoak ziren polizia-indarrek hildako pertsonak. Aipatutako 162 erailketen barruan, 25 kasutan baino ez du argitu informazio hori, baina laguntzen du joera bat ikusten: 25 kasu horietan 11 ziren jatorri atzerritarreko pertsonak, ia erdia.

Bestalde, badirudi osasun-gaitzen bat jasaten duten pertsonekiko bortizkeria ere nabarmentzen dela muturreko polizia-bortizkeria kasu hauetan. Izan ere, 2025 eta 2022 artean izandako hilketetan, gutxienez 20 lagunek pairatzen zuten osasun-arazoren bat, eta asko zeuden nolabaiteko agerraldi baten menpe.

487 erailketa bi urtean, Europako hamahiru herrialdetan

Europar Batasunean, hamahiru baino ez dira indarkeria polizialaren inguruko azken datuak eman dituztenak. Horiek erakusten dutenez, denera, gutxienez 487 pertsona erail zituen Poliziak 2020 eta 2022 artean. Frantziako Estatua da buru zerrenda horretan, 107 hilketa erregistratu baitzituzten bertan. Irlandak, Espainiako Estatuak eta Alemaniak jarraitzen diote atzetik, 71, 66 eta 60 erailketarekin, hurrenez hurren.

Suzko armekin egindako tiroketak omen dira nagusi heriotzen kausa modura, nahiz eta aipatutako 487 hilketetako 262 kasutan baino ez duten zehaztu agintaritzek zein izan den kausa. 262 kasu horien barruan, 98 heriotza izan ziren polizia-agenteek egindako tiroen ondorioz. Hala ere, badirudi Espainiako Estatuan ez dela hori joera.

Heriotza "naturalak"?

Espainiako Estatuan, 2020 eta 2022 artean, zortzi erailketa izan ziren tiroz, eta 11 denera 2015etik. Gainera, taser pistolen erabilera polizia-indarretan hedatzen ari den honetan, arreta ematen du ondokoak: taser pistola bat behintzat erabili zuen Poliziak erregistratutako heriotzetako batean. Badalonan gertatu zen, 2021ean, eskizofrenia pairatzen zuen pertsona batek galdu baitzuen bizia, poliziek sei deskarga elektriko eman ostean.

Espainiako Estatuko agintaritzek emandako informazioetan, heriotza "naturalak" dira gehien aipatzen diren kausa. 65 dira 2015etik, eta horietatik 36 gertatu ziren ziegetan, argitu gabeko baldintzetan. 65 heriotzetatik gutxienez hamasei kasutan, poliziak haiek eutsi eta azpiratu nahian ari zirenean galdu zuten bizia hildako pertsonek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Estatuaren biktimen aitortzarako pauso gehiago emateko eskatu dio Egiari Zorrek Jaurlaritzari

Xabier Kalparsoro eta Gurutze Iantzi Espainiako polizien eta guardia zibilen eskuetan hil zituztela 31 urte igaro direnean, Egiari Zor fundazioak ekitaldia egin du Urnietan. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berriz ere ireki dezala epe bat estatuaren biktimak aitortzeko eskaerak... [+]


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-08-06 | Axier Lopez
Desokupa talde neofaxistak Espainiako 30.000 polizia trebatuko ditu

Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


2024-05-21 | ARGIA
Nafarroan epaitu gabe gelditu den bortxaketa bikoitza aztertuko du Estrasburgok

2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-03 | Gedar
Infiltratutako beste polizia bat atzeman dute Madrilgo hainbat kolektibotan

Lucia Rodriguez polizia-agenteak hiru urtez egin zituen sator-lanak Distrito104 gazte-kolektibo antifaxistan eta Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduan, aurreko udazkenera arte.


Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n

Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]


Lesio larriak, talde kriminala izatea eta gorrotozko delituengatik ikertzen dituzte Indar Gorriko kideak

Asteazkenean atxilotutako Indar Gorriko 61 kideak libre utzi ditu Iruñeko Instrukzioko 4. epaitegiak, behin-behineko askatasunean eta kautelazko inongo neurririk gabe.


2024-02-08 | ARGIA
Aske utzi dute Iturmendin atxilotutako emakumea

Espainiako Poliziak joan den asteartean atxilotu zuen Iturmendin (Nafarroa) eta, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Madrilera eraman zuten inkomunikatua.


2024-02-07 | ARGIA
Emakume bat atxilotu dute Iturmendin eta inkomunikatuta eraman Madrilera

Espainiako Poliziak astearte eguerdian atxilotu zuen bere etxean, Iturmendin (Nafarroa), antza sare sozialetako mezuren batekin lotuta. Arratsean segundo batzuetako deia egin zien senideei Madrilera eramaten zutela jakinarazteko, ARGIAk jakin duenez. Estefanía Cerverak 63... [+]


Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Eguneraketa berriak daude