Turkiak Parisen hiru emakume kurdu iraultzaile hil zituenetik zazpi urte bete dira urtarrilaren 9an. Justizia egitea exijitzeko deialdiak egin dira nazioartean, baita Euskal Herrian ere. Asteazkenean elkarretaratzea egin dute Gasteizen, eta ostegunean Bilbon egingo da.
2013ko urtarrilaren 9an, Parisen, hiru emakume iraultzaile kurdu hil zituen Turkiar Estatuko zerbitzu sekretuak. Sakine Cansız, Fidan Doğan eta Leyla Şaylemez buruan tirokatu zituzten, Gare du Nord tren geltokitik gertu kokatutako Kurdistanen Informazio Bulegoan; bertan egiten zuen lan Doğanek. Hiru emakumeak ekintzaile kurduak ziren, Cansız PKKren (Kurdistango Langileen Alderdia) sortzaileetako bat izanik.
Gatazka konpontzeko xedez, Turkiako Gobernua eta PKK negoziaketetan ari zirela jazo zen hilketa. Erasoa “prozesu berriaren aurkako asmo ilunek burututako erasotzat” jo zuen Zubeyr Aydar PPK alderdiko Europako ordezkariak. Egun Turkiako presidente den Recep Tayyip Erdogan lehen ministro zen orduko hartan. “Zentzu horretan, Erdoganek ez ditu masakratu soilik Roboski, Afrin, Kobanê, al-Bab, Jarablus eta Kurdistango iparraldea; Sakine Cansız, Fidan Doğan eta Leyla Şaylemez ere hil ditu”, adierazi zuen iazko urtarrilaren 9ra begira KCDK-Ek (Europako Elkarte Demokratiko Kurduen Biltzarrak).
Parisko hilketaren zazpigarren urteurrena bete den honetan, Erdoganek heriotza horien gainean duen ardura seinalatu du PKK alderdiak. “[Hilketaren] egile eta arduradunak amorruz kondenatzen ditugu” adierazi dute, eta Cansız, Doğan eta Şaylemez “maitasunez, errespetuz eta esker onez” oroitzen dituztela. Hiru emakumeak omendu eta beren hilketen bueltan justizia egin dadin exijitzeko eginkizunarekin bat egin dute nazioartean, Euskal Herrian tarteko. Asteazkenean Gasteizen elkarretaratzea egin zuten, eta ostegunean Bilbon ere egingo dute, 19:30ean Arriaga plazan.
Cansız, Doğan eta Şaylemezen hilketak jazo eta hilabete batzuetara, ustezko hiltzaile Ömer Güney atxilotu zuten. Turkiako Estatuaren zerbitzu sekretuentzako lan egiten zuen Güneyk, eta jakin zenez Turkiako Armadako sarjentu Hakan Fidanek eman zion hiru emakumeak hiltzeko agindua. “Motzean, MIT [Turkiako zerbitzu sekretua], AKPren [Justizia eta Garapena Alderdia, 2001etik agintean dagoena] zuzendaritza eta Turkiako Gobernua dira hilketa horien arduradunak”. Loturak lotura, agerikotasunak agerikotasun, alderdi kurduak salatu du Frantziako Gobernuak eta epailetzak ez dituztela arduradunak zigortu.
Hilketaren arduradunekiko zigorgabetasun horrek kontuan hartu beharreko eraginak izan dituela azpimarratu du PKK-k. Adierazi duenez, 2013ko Parisko hilketek berebiziko garrantzia dute gaur egungo testuingurua ulertzerakoan, baita testuinguru horretara heldu arte jazo diren hainbat gertakaritan.
Frantziako justiziak hilketa horien ardura inori leporatu ez izanak izan dituen eraginez mintzatu da alderdia. Egin duen irakurketaren arabera, Parisko hilketak ikertu izan balira, ISISek ez luke hainbesteko inpaktua izango, eta ez zukeen hainbeste kalte eragingo; kasuaren gaineko epaiketa denboraz burutu izan balitz eta arduradunak zigortu izan balituzte, Turkiako Estatuak ezin izango zukeen Afrin okupatu, ezta iazko urriaren 9an Rojava erasotu, ezta ere masakreak eragin; Parisko hiltzaileak zigortu izan balituzte, Turkiak ez lituzke gaur soldaduak Libiara bidaliko, AEBek ez lukete Bagdadeko aeroportuan Soleimani hilko, eta Ekialde Hurbilak zein mundu osoak ez luke jasan beharko AEBen eta Iranen arteko gatazkaren areagotzea.
“Patriarkatuan, kurduenganako etsaitasunean, kolonialismoan eta masakreetan oinarritutako pentsamoldeak eta politikak Parisen epaituak eta zigortuak izan ez direnez, hiltzaile faxistak beren erasoekin jarraitzen dute (…) Parisko hiltzaileak epaituak eta zigortuak izan balira, kurdistango herriaren lider Abdullah Öcalanen aurka 1998ko urriaren 9an abiatutako nazioarteko konspirazioak ez luke jarraituko, eta ondorioz Kurdistan eta Ekialde Hurbilak ez lukete segiko aterabiderik gabeko odol isurketan”, adierazi dute.
Kongra Star Rojavako emakumeen antolakundeen konfederazioak, bere aldetik, hiru emakumeen heriotzaren zazpigarren urteurrenari begira gogora ekarri nahi izan du gerra testuinguruetan emakumeak jo puntu izan ohi direla: “Borroka eta erresistentzia iraultzaileen lorpenen ordainetan, emakumeak dira beti jomuga (…) Gizonezkoen mentalitate dominatzaileak emakumeen antolaketa eta boterea beldurrez bizi dituenez, emakumeen askapenaren aldeko ideologia da erantzuna bizitzako arazo guztientzat, gerraren prebentzioarentzat eta gatazkentzat”.
Hala bada, emakumeen boterea, antolakuntza eta ideologia indartzen jarraitzeko deia egin die mundu zabaleko emakumeei.
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]
Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]
Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]
Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]
Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]
Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.