200.000 plastiko poltsa gutxiago urtean

  • Aspaldi ari zen lantaldea gaiarekin bueltaka, eta Antza inprimategiko lankideei esker, komunitateko kideek plastikorik gabe jasoko dute aldizkaria aurrerantzean. Erabaki honekin milaka plastiko poltsa gutxiago sortuko ditu ARGIAk astero. Emaitza ikustean erredakzioan entzun zen oihua errepikatuz: gora patata!


2019ko urriaren 03an - 14:45
Argia poltsa konpostagarrietan bidaliko dugu aurrerantzean. (Dani Blanco)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hondakinak gutxitu behar genituela argi genuen, plastikoa kendu behar genuela gure produktu guztietatik, min ematen baitzigun. Ikusten genuen aukerak bazeudela aldatzeko", hala hasi da Bego Zuza ARGIAko lehendakaria, astekaria komunitateko kideei bidaltzeko erabiltzen zen plastikoa kentzearen zergatiaz galdetuta. "Uda aurretik, gure enpresa taldeko Antza inprimategiko lankideekin hitz egin genuen ea material konpostagarririk lor zezaketen, ea aurkitzen zuten modua egun dituzten makinekin bateragarria izango zen zerbait egiteko. Denok ikusi genuen oso interesgarria zela hori lortzea, ez guretzat bakarrik, baita beraiek inprimatzen dituzten beste aldizkarientzat ere". Esan eta egin, patataren fekularekin egindako zorroetan joan dira jada milaka ale lehen aldiz, harpidedunek ondoren berrerabili edo edukiontzi marroian utz ditzaten.

Katean ari dira lanean Antzako langileak. Jordi Cuixart preso politikoa azalean daraman aldizkaria dagoeneko inprimatu eta grapatu ostean, batek aldizkariak zinta mugikorrean jartzen ditu banaka, beste batek etxe honen mendeurrenerako Koldo Izagirrek landutako lamina bana jartzen die gainean, beste batek harpidedunen izena eta helbidea daramaten papertxoak, eta astekariak postaz bidaltzeko zorro batean sartzen ditu makinak. Honek mekanikoki mozten du eta ondoren beste pertsona batek hartu eta palet baten gainean jartzen ditu posta kodeen arabera multzokatuta.

 

 

Organikoen edukiontzian utzi berrerabili ostean. (Dani Blanco)

 

 

“Finagoa da pixka bat, zailtasun txikiren bat izan dugu makinarekin, parametro batzuk aldatu behar izan ditugu, baina ongi geratzen da, ez digu gerra handirik eman”, dio Egoitz Borda Antza inprimategiko langileak.

"Guretzat berritzailea da, eta gure hornitzaileak esan digunez beraiek ez daude ohituta material honekin lan egitera, beraz, guk dakigula ez da ohikoa", dio Bordak. "Azken finean, gaur egungo garaietara eraldatzen ari zarete proiektua, eta aldaketa guzti hauek guretzat, inprimategi gisa, onak dira".

"Ideala litzateke zorrorik gabe bidali ahal izatea, baina Correos posta zerbitzuak behartzen gaitu helbide bakoitza etiketatu eta zorro batean sartzera. Bestalde, tintak eta plastikoa oso kutsakorrak diren heinean, gu aspalditik tinta ekologikoekin ari gara lanean. Antza inprimategia inprenta berde bat izateko egiten ari den bidea oso interesgarria da, eta guri, proiektu bezala, indar handia ematen digu", dio Bego Zuzak.

Azken urte luzeetan ekonomia sozial eraldatzaileko proiektu gisa, eguneroko jardunarekin lotutako gaiei buelta asko ematen ari da ARGIAko lantaldea. Izan Iberdrola kendu eta Goienerrekin kontratatzea energia, barne-antolaketa horizontaltzeko prozesuak, harpidetza eredu ez-komertzialak, kultura librea sustatzea, eta burujabetzarekin lotutako beste kontu gehiago. Baita, paperezko aldizkari  bat izaki, ingurumenarekin izan beharreko harremana ere. Zuzaren hitzetan ez da kasualitatea hartutako erabakia, ARGIAn topo egin baitu besteren artean Hernanin eta Usurbilen hondakinen kudeaketaren gaiarekin borrokan ari den jende ugarik. "Oso kontzientziatuta gaude gure hondakinekin, eta gainera, Lasarte-Orian gaude, ondoan erraustegi munstro bat eraikitzen ari zaizkigu, eta ahal dela guk ez diogu janik emango. Horko kea eta zikinkeria arnastu beharko ditugu, baina ez da izango guk paso egiten dugulako eta hondakinen kudeaketa hobeagoaren alde ahal dugun guztia egiten ez dugulako. Pauso txikiak emanez, poz handiak hartzen ari gara, aurretik ezinezkotzat jotzen diren oztopo ugari gainditzen ari baikara".

Makinetara egokitu du Antzak material berria. (Dani Blanco)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


Engainuaren eredu

Leihatila honetan behin baino gehiagotan azaldu ditugu Ama Naturaren engainuak bere izakiak babestearren. Batzuetan, erle edo liztor itxura zuten euliak ekarri ditugu, beste batzuetan inongo arriskurik ez duten arrisku-kolorazioko intsektuak ere bai (kolorazio aposematikoa... [+]


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak

Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]


Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


Eguneraketa berriak daude