Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide nahikorik ez duelako bermatzen.
Seaskako Integrazio Batzordeak 200.000 euro lortzeko kanpaina martxan jarri duela jakitera eman du Kanbon eginiko prentsaurrekoan. Frantziako Hezkuntza ministerioak behar bereziak dituzten haurrentzako laguntza bermatzen ez duela salatu dute beste behin ere. Parisekin dituzten elkarrizketetan gaia mahai gainean jarria dutela erran dute Seaskako eta Integrazio Batzordearen ordezkariek, baina administrazioa mugitzea itxaron gabe, ikastolek gogoeta egin dute inklusioaren esku hartzea hobetzeko: "Antolaketa propioa " sortu nahi dute egoera zailari aurre egin ahal izateko. Diru zama biltzeko bidean, herritarrei dei egin diete, eta Internet bidez egin daiteke sos ekarpena.
Ikastolen sarean dabiltzan 165 ikasleei babesa ematen jarraitzeko helburua dute. "Elbarritasunaren" aitortza MDPH Elbarrien Departamenduko Etxeak ematen die eta printzipioz, haur bakoitzari AESH edo Desgaitasun Egoeran dagoen Ikaslearen Laguntzaile bat esleitzen zaio ondotik. Baina Integrazio Batzordeak argi utzi du zerbitzu hori ez dela betetzen: 2023-2024ko ikasturtetik Seaskan eskolatuak diren ikasleek jaso dituzten giza laguntzako jakinarazpen berri guziak erantzunik gabe gelditu dira.
Seaskaren sareari dagokionez, Frantziako Estatuak gaur egun 34 laguntzaile ditu soldatapean –baina horiek ere egoera kaskarrean dira eta ez dute lortzen laguntza behar bezala bideratzen–, eta Integrazio Batzordeak aldiz, hamaika, horiek 67.000 euroko gainkostua sortzen diotelarik. 200.ooo euroren beharra dute, beraz, gastu horiei eta aurreko ikasturtekoei erantzun ahal izateko.
Seaskako AESH laguntzaileen koordinazioaren arduradun Joana Goienetxek langileek duten prekarietatea salatu du: "952 euro ordaintzen zaizkie %60ko lanaldiagatik, horrekin ez dituzte elbarrien beharrak guztiz asetzen". Hezkuntza ministerioaren partetik den langileen prestakuntza eskasa ere deitoratu dute: "60 orduko formazioa izaten dute Hezkuntza Ministerioak eskainia; baina batzuetan urte bukaeran ematen diete".
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.
Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]