“Historikoa”. Hitz hori erabili du mugimendu feministak atzokoa deskribatzeko. Historikoa, aurrekaririk gabekoa eta “aurreikuspen baikorrenak” gainditu dituena. Hitzek bainoago, argazkiek hitz egin zuten atzo, eta borroka feministak lortutako “garaipen” hau etorkizunean gogoratuko dela iragarri dute mugimendu feministako kideek.
Atzoko egunak utzitako datuak ez dira zehatzak, baina Gara egunkariak egindako kalkuluak orientatiboak izan daitezke: eguerdian 70.000 emakume bildu ziren Euskal Herriko hiriburuetan. Arratsaldeko hiriburuetako mobilizazioetara 100.000 pertsonatik gora batu ziren, eta zifra horri gainontzeko herri-hirietako manifestariak batuz, 200.000 emakume baino gehiagok egin zuten protesta M8ko greba feministaren egunean, goiz eta arratsalde.
Hiriei begira, Bilbon ziren pertsona gehien: 30.000 goizean eta 50.000 baino gehiago arratsaldean, Garak jaso duenez. Iruñean, 12.000 emakume batu ziren goizean eta 17.000 arratsaldean; Donostian 11.000 goizean eta 17.000 iluntzean; Baionan 500 bildu ziren; eta Gasteizen, goizean 10.000 emakumek hartu zituzten kaleak, arratsaldean, 15.000ak.
Soldatapeko lanetako grebaren jarraipenaren datuak ere eman ditu Garak. EAEri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak esan zuen grebak %21,29ko jarraipena izan zuela Administrazio Orokorrean, baina egun osoko greba barik planto egin zuten emakumeak zenbatuz gero, %31,3k egin zuten lau orduko lanuztea. Osakidetzan, %11,8k egin zuen greba, zerbitzu minimoak kontuak hartu gabe. Hezkuntzan, orokorrean, jarraipena %22koa izan zen, eta Haur-eskolek %43,46ra igo zuten zifra. Donostiako Ibaeta kanpusetik atera zen ikasle blokeak, kasurako, erakutsi zuen hezkuntzan grebaren jarraipen arrakastatsua egin zela.
Greba produktibora gain, mugimendu feministak zaintza eta kontsumo grebara deitu zuen. Hauek ezin zenbatetsi, baina eragina izan zuten. Balkoietan ikus zitezkeen mantalak zintzilik, eta kontsumo grebak tentsio momentu batzuk ere eragin zituen. Eibarren, adibidez, emakume talde bat El Corte Inglésera saltokiak ixteko eskatzera sartu zirenean, merkatalguneko ateak itxi eta ordubete pasa bertan egonarazi zituzten. Bi emakume identifikatu zituzten.
Goizean bete-bete agertu ziren herri-hiriak, baina arratsaldeko mobilizazioetan eztanda egin zuten. Donostia eta Irunen, manifestazioak hain izan ziren jendetsuak, ezen lehenengo pankartak azken manifestariarekin topo egin baitzuen. Irunen, izan ere, sekula ikusi gabeko emakume saldoa atera zen kalera: 8.000 goizeko mobilizazioan.
Eguerdiko argazki esanguratsuena Donostian izan zen. 15-20 emakume gerritik gora biluztu ziren Artzai Onaren katedralaren parean, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren adierazpenei erantzuteko, feminismoari “deabruak gola sartu diola” esan baitzuen asteon. Ekintza espontaneoa izan zen, eta “Adi, Munilla, deabruak zure bila!” oihukatu zuten deabruaren adarrak jantzita zeramaten emakumeek.
Hiriburuetan, iluntzeko zortzietan bildu zen emakume gehien. Hiriak kolapsatu egin ziren, baina badirudien arren inor gehiago ez zela kabitzen, kabitzen zen. Eta falta ziren batzuk. Mugimendu feministak esan zuen bezala, “ez gaude denok”. Atzokoa indarkeria matxista arbuiatzeko eguna ere izan baitzen.
Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.
Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]
Dani Blanco ARGIAko argazkilariak igandez Donostian ateratako argazki sorta duzue ondoren.
Azken urteetan mobilizaziorako gaitasunari dagokionez nabarmendu den mugimendurik bada, feminista da horietako bat. Bi urtez segidan, greba tresnatzat, martxoaren 8 arrakastatsuak burutu ditu; kapitalaren logikari bizitzarena gainjartzea exijitzeko, milaka emakumek lan orori... [+]
Martxoaren 8an Leitzaldean egin zen greba feministan parte hartu zuten bi lagunek 600na euroko isuna jaso dute. «Mobilizazio egunari hasiera emateko gauerdian egin zen kazeroladan herria aztoratu, errepideko ibilgailuak oztopatu eta ondorioz bai gidarien baita beraien... [+]
2018ko otsailaren 2an kazkabarra gogor jotzen ari zen Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko greba feministaren deialdia egiteko agerraldi publikoa abian. Garai bateko Tabakalerako zigarrogileen borrokari aitortza zen hura: dozenaka emakumek*,... [+]
Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren... [+]
Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek... [+]
2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta... [+]
Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak. Ez dago... [+]