Josu Waliño PuntuEus Fundazioaren zuzendariak ARGIAri egindako adierazpenetan esan du 2.000 ‘.eus’ domeinutara iristear daudela. 700 erakunde eta norbanakok jarri dute ‘.eus’ abizena 24 ordutan.
Abenduaren 3an egin zuten aurkezpena eta 14:00etan 1.292 ‘.eus’ domeinu zeuden. Ordu horretatik aurrera publiko orokorrarentzat zabaldu zuten domeinua eta Waliñoren arabera ehunka eskaera iritsi dira ordutik.
Waliñok esan du espero baino harrera hobea izan duela domeinuak, “guk uste genuen abenduaren 31an iritsiko ginela 2.000 izatera eta 24 orduren buruan lortu dugu”.
PuntuEus Fundazioko zuzendariaren hitzetan helburu nagusia “sarean euskal komunitate osoaren presentzia handitzea da”. Haren ustez, gaur egun euskarak eta euskal kulturak presentzia “ona eta aktiboa” dute sarean, baina ‘.eus’ domeinuaren helburua presentzia hori handitzea da.
Aniztasuna nagusi
Askotarikoak dira ‘.eus’ domeinua erabiltzen hasi diren norbanako eta erakundeak: “Abenduaren 3a bitartean martxan jarri ziren domeinuen artean argazki oso anitza lortu dugu, mota guztietako erakunde, enpresa eta norbanakoak ordezkatu nahi ditugu”.
Kazeta.infok publikatu duenez, domeinua erabiltzeko urratsa eman dutenen artean %95 Euskal Herriko entitateak dira eta %5 kanpokoak; euskarari edo euskal kulturari loturikoak dira %19, enpresak %28 eta %36 erakunde publikoak.
Katalunian ‘.cat’ domeinuarekin nabarmen egin zuten gora katalanezko webguneen kopuruak. Waliñok hemen ere antzeko zerbait gertatzea nahiko luke: “ ‘.eus’domeinua areagotzen eta sustatzen lagunduko dugu. Jendea euskarara ekarri nahi dugu sarean”.
Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina... [+]
Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.
PuntuEus-ek duela hamar urte abiatu zuen ibilbidea, 92 domeinurekin. 13.000 baino gehiago ditu gaur egun, euskal kultura interneten sendotzen jarraitzeko asmoz.
Puntueus Fundazioak eta Guebs enpresak garatu dute Ni.eus euskarazko e-mail zerbitzua.
Maiatzaren 17an ospatuko den Informazio Gizartearen Nazioarteko Egunaren harira Euskarazko Interneten Eguna antolatu dute PuntuEUS Fundazioak eta Kulturaz Kultur Kooperatibak. Sarean euskararen erabilpena sustatzea izango du helburu.
2014an sareratu ziren eta martxan dauden 783 domeinu berrietatik 4. postuan dago. Argia.eus 12. da “konfiantza-fluxu” onena duten webguneen artean.
Korrikaren 19. edizioak irauten duen bitartean “.eus” domeinuak merkeago eskuratu ahalko dira.
ARGIAren webguneak helbide berria du urriaren 15etik aurrera. Argia.com-etik Argia.eus izatera pasa gara, euskararentzat eta euskal kulturarentzat sortutako domeinua gure eginez.
Abian da “.eus” domeinua. Larunbatean PuntuEus Fundazioak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiarekin batera aktibatu dira lehen webgunetako domeinuak. Falta direnak datozen egunetan abiatuko dira.
PuntuEus fundazioak jakitera eman duenez '.eus' domeinuak abian dira. Lehen gunea prest dago: www.domeinuak.eus.
Interneteko izen eta zenbakiak esleitzeaz arduratzen den ICANN korporazioak .gal domeinua sortzeko kontratua sinatu du. Puntogal elkartea 7 urtez egon da lanean galiziar kulturaren eta hizkuntzaren adierazgarria izango den tresna sortzeko.
Euskararen eta Euskal Kultur Komunitatearen .eus domeinua onartu du ICANN erakundeak, urtebeteko ebaluazio fasearen ostean. PuntuEus fundazioa arduratuko da domeinuaren kudeaketaz eta kontrolaz.