200 pertsona Baionatik Hendaiara oinez etorkinenganako elkartasunez

  • Baionatik Hendaiaraino Bizik antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldian 200 pertsonatik goitik parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Etapaz etapa, pasarazten zen lekuko-makil batek bazuen barnean Cédric Herrou militanteak idatzitako mezu bat, Hendaiako Erretentzio administratibo zentroaren aitzinean irakurria izan dena. Honek hobengabeen presondegiratzea eta gizatasunaren eta haurridetasunaren baloreen ukoa salatzen zuen. Ibiltariek, une honetan legebiltzarrean eztabaidatzen den Geriza-Immigrazioa legearen xedea salatu dute. Bizi!k etorkinen Erretentzio zentroak helburutzat hartzen segituko du, errepresio eta atxilotze politikaren sinboloak baitira, eta aitzitik deitzen du indartzera hemen eta orain errefuxiatuekilako harrera eta elkartasuna.


2018ko uztailaren 16an - 10:12

Régine Béziat, Euskal Herriko Giza Eskubideen lehendakariak du Bizi!k antolatutako etorkinekilako elkartasunezko ibilaldiaren abiatzea eman. Uztailaren 13 honetan, Geriza-Immigrazioa legearen xedea salatu du René Cassin-en sortetxearen aitzinean, hau izan delarik 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen unibertsalaren idazlari ordea :«Urruntze neurrien eraginkortasuna indartzeko estakuruan, azken frantses lege proiektuak sobera areagotzen ditu kontrol eta askatasun gabetzeen neurriak (obligaziozko bizilekua ematearen sistematizatzea, atxikitze iraunpenaren emendatze handia), horiei gehitu behar zaie Dublineko prozedurapean diren jendeen erretentzioan sartzea». Gero, 15:00etan, lehena izan da, Baiona eta Hendaiako etorkinen Erretentzio zentrorainoko 10 etapetan 10 aldiz eskuz aldatuko den lekuko-makila eramaten.

Itsas bazterra segituz, uztailaren 14eko asteburu honetan mukurru beteak diren bideak hartuz, milaka pertsona gurutzatu dituzte ibiltariek eta anitz sustengu eta txalo solidario bildu. Ostiral arratsean ibilaldia Arbonan gelditu da, pesta giroko gaualdia gozatzeko, Boujalal taldeak alaiturik. Gero, berriz abiatu da, larunbat goizean, Donibane Lohizuneko portuan pausa bat eginez, piknikatzeko. 33 pertsonek ibilaldi osoa egin dute, hots, 45 km bi egunetan, eta beste 186 pertsonek martxaren parte bat: erran nahi baita orotara 219 ibiltari solidario izan direla. 150 pertsonatik goitik egin dute Ibilaldiaren azken etapa Hendaian.

Haien artean ikusten ahal ziren: Marko marrazkilaria, Mikelon Zuluaga 2016an Grezian preso sartua izan zena, migratzaileak sustengatzeagatik, Beñat Achiarry eta Maialen Errotabehere kantariak, Alec Cadi, Juliette Bergouignan eta Florence Warembourg militanteak, Beñat Elizondo musikaria, Gerar Karrere SOS Arrazakeria-koa eta Marie Cosnay idazleak. Horiek guziek lekukoa hartu dute, aldizka. Alabaina, lekuko hortan, mezu bat bazen Cédric Herrouk bereziki martxa hortako idatzia (*). Cédric Herrou laboraria da, La Roya ibarrekoa, etorkinekilako elkartasunaren ikur bilakatua. Martxa Hendaiako Erretentzio zentrora heltzean, Marie Cosnay idazleak mezu hori irakurri du. Alabaina, Marie Cosnay atzerritar heldugabe bakartuen sustenguan bereziki engaiatua da.

Bizi!-ko Malika Peyraut-ek, martxa bururatzean, Europaren eta Frantziaren oraingo immigrazio politikek ekartzen dituzten heriotzak eta sufrikario ikaragarriak salatu ditu. Oroitarazi duenez «azken 4 asteetan, 600 pertsona baino gehiago ito dira Mediterraneoan, haien artean niniak eta haur gazteak, Médecins Sans Frontière erakundearen zenbakien arabera. Alta, Macron-ek eta Collomb-ek, beren Asile-Immigration legearen bidez, gogortasun, errepresio eta krudeltasun gehiago ezarri nahi lukete halako egoeran?».

Beti Bizi!-ren izenean, Haize Mouesca mintzatu da, eta jendeari dei egin dio «horrelako elkarretaratzeak, martxak, ekintzak eta Deiak sekula baino gehiago egitera, Erretentzio zentro administratiboen kontra. Izan ere, zentro horiek errugabeen zigortzeko zinezko presondegiak dira, migratzaileen kontrako errepresio, atxilotze eta kanporatze politika bihozgabe horren ikur ahalkegarriak. Bada, politika horren kontra borrokatzen gara; eta badakigu historiak politika hori gogorki jujatuko duela. (…) Politika lotsagarri eta anker horien kontra, migratzaileen harrera eta haiekilako elkartasun konkretua orotan indartzera dei egiten dugu. Aterpetzetik laguntza material eta diruzkora, irakaskuntza, administrazio edo, sinpleki, jendetasun alorretako laguntzatik iraganez, denek zerbait egiten ahal dugu, bakoitzak gure heineko laguntza ekartzen ahal dugu».

Uztailaren 14 honetan berean, Bizi!ren deiari erantzunez, beste 3 ibilaldi iragan dira Erretentzio Zentro Administratiboetara Vincennes, Sète eta Perpignan-en.

Albiste hau Bizi Mugimenduak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker argitaratu dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude