Dolu egunak ditut azkenekoak, zorionez ez zait inor hil, aldiz dolu moduko bolada dut arlo politikoan, 20 urtez Espainiako Nortasun Agiria gabe bizi ondoren, aste honetan Komisarian ditxosozko karneta egin dudalako.
Duela bi hamarkada, Lizarra-Garaziko Akordioaren 1.go urteurrenarekin batera, euskal naziotasunaren aldeko kanpainari ekin genion. Aurretik zenbait lagunek Gasteizen zegoen Gobernu Zibilaren bidez, gutun bat bidali genion Espainiako erregeari bere subditoak izateari uko egiten geniola esanez. Aipatutako akordioaren urteurrenean Frantzia eta Espainiako Nortasun Agiri batzuk jaso genituen nazioarteko erakunde batera eramateko asmoz. Bide batez, indar handia hartzen ari zen Udalbiltzak kudeatuko zuen EHNAren aldeko aldarria.
Lorezko uneak izan ziren: ETAren su-etena , behin betiko izan zitekeen menia, Udalbiltza bateratua eta kementsu, Lizarra-Garaziko Akordioa indar betean, intsumisoaren garaipena gertu eta gure piramide demografikoa gazte-gaztea. Ez genuen zalantzarik, unea zen, jauzi soberanista eta desobedientea egiteko garaia zen, behin behineko eszenatoki hori iraunkorra izan zedin.
200.000 herrikidek eskatu zioten Udalbiltzari nazio aitormena jasotzen zuen agiria; 200 lagunek uko egin genion espainiar edota frantziar naziotasunei derrigorrezko karnetak Bruselako Legebiltzarrean utzita. Euskal Desobedientzia abian zegoen, euskal demokrazia aldarrikatuz, gure errepublika burujabea eraikitzen hasteko. Bestelako desobedientzia ekintzak eta ekintza zuzen ez-bortitzak egin ziren urte horietan. Horren ondorioz, argi gorriak piztu ziren Madrilgo Auzitegi Nazionalean (kolonialean) eta euskal desobedientzia 18/98 sumarioaren baitan kokatu zuten.
20 urte hauek ematen duten behatokitik argi dut txukun aritu ginela, bide eraldatzaile bat zabaldu genuela eta abagune historikoa hori zela. Halere, eszenatokia zeharo aldatu zen hortik gutxira: Lizarra-Garaziko Akordioa hautsita, Udalbiltza zatituta, errepresioa areagoturik eta erakunde armatua amildegira zeraman bidetik behera.
Kanpainari eutsi genion, baina ez genuen indarrik izan agenda politikoan desobedientzia zibila erdigunean kokatzeko. Hilabete batzuetarako lortu zen, baina ez zuen ganorazko jarraipenik izan.
Duela 20 urte eman nuen hitza jan behar izan dut eta liseriketa oso latza egiten ari zait. Karnetik eta pasaporterik gabe egon naizen urte hauetan hamaika pasadizio izan ditut, gutxi batzuk txarrak, asko dibertigarriak
Harro, pozik, itxaropentsu, modu publikoan eta kolektiboan uko egin nien Espainiako naziotasunari eta Nortasun Agiriari; apal, goibel, komisaria batean pertsonalki burumakur, keinu pribatuan eskatu dut espainiar karneta. Duela 20 urte eman nuen hitza jan behar izan dut eta liseriketa oso latza egiten ari zait. Karnetik eta pasaporterik gabe egon naizen urte hauetan hamaika pasadizio izan ditut, gutxi batzuk txarrak, asko dibertigarriak.
Ziur naiz egindako lan hark eragin ona izan zuela. Erreferentzia hor geratu da etorkizun hurbilean beste bide batzuk jorratzen lagun dezakeena, baina egiari zor, porrot egin genuen eta hasierako ekintza hura modu publikoa egin genuenez, nolabait azkeneko keinu pribatu hau plazaratu behar nuela sentitu dut
Arlo pribatuan suertatu zaizkidan aldaketa batzuek behartu naute Espainiako karneta egitera, baina horrek ez dit sabeleko mina kentzen, ezta gutxiago politikoki justifikatzen ere, desobedientzia zibilari ekiten zaionean, beste borroka iraultzaileetan lez, konpromisoari eutsi behar zaio-eta.
Eusteko kemenik egon ezean, porrotaren aitormen publikoa dugu jokabide zintzoena. Hortaz, lagunok, mesedez eskatuko nizueke gutun hau barkamen eskaera eta porrot aitormen gisa hartzea.
Inguruak eta testu-inguruak ez didate lagundu. Independentismoaren ordezkari nagusiek uko egin diote prozesu independentistari, EAE delako eremuan Espainiarekin konfederazio eskatzen ari da, hurrengo oporrak dira gure herrikide askoren kezka nagusia, Kataluniako prozesuari hesiaren beste aldetik babestuta so egite ari gatzaizkio...Aitzitik, noski, porrot aitormen batean ez da batere egokia besteengan bilatzea errua, hori dela eta, gutun hau amaitzeko kezka nagusienetariko aipatu nahi nuke, porrotaren adierazgarrienetako bat izan baitaiteke.
20 urte eman ditut espainiarra izan gabe, ez dut asmorik 20 urtez espainiarra izaten jarraitzeko. Espero dut gogo honekin bat egiten dugun guztiok gai izango garela gure askapen prozesuari ekiteko
Euskal Desobedientzia bultzatu genuen taldek eta pertsonek irizpide ezberdinak genituen arlo askotan, baita borroka armatuaren gaian ere. Ni, publikoa izan denez, borroka armatuaren aurkakoen artean lerrokatu eta aritu naiz beti. Nire jardun soziopolitikoan helburutzat hartzen nuen ETAren amaiera bizkortzen laguntzea, eta benetan uste dut horretan lagundu genuela. ETArik gabeko Euskal Herria leku hobea da, hobea bizitzeko, hobea borrokan jarraitzeko. Halere, zintzotasunez aitortu behar dut oso kezkatuta nagoela jendarte honek hartu duen norabideagatik eta oso triste jartzen nauela paradoxa batek. Hots, ETA aktiboan zegoelarik, euskal desobedientziari eusteko gaitasuna eduki genuen eta aldiz, orain itxuraz, kemena guztia galdu dugu, gure belaunaldiek, behintzat. Hortxe da hain justu nire kezkaren muina, ETA ote zen konpromiso gehiago hartzera behartzen gintuena? Erantzuna baiezkoa balitz tamalgarria bezain kezkagarria litzateke.
20 urte eman ditut espainiarra izan gabe, ez dut asmorik 20 urtez espainiarra izaten jarraitzeko. Espero dut gogo honekin bat egiten dugun guztiok gai izango garela gure askapen prozesuari ekiteko. Espero dut lehenbailehen Kataluniako Errepublikarekin batera Euskal Errepublika ere aske izango dela hurrengo urteetan. Gure belaunaldikoek ez genuen asmatu, belaunaldi berrien esanetara jartzeko tenorea da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]