Joxe Bernardo Bidaola Txirrita etakide tolosarraren desagertze eta heriotza ikertzen dituen liburua aurkeztu dute, egilearen opariz ARGIAk PDF formatuan hemen eskaintzen duena. Ander Lizarralde oñatiarrak bildu ditu 1976ko apirilaren 25ean Txirritarekin zihoazen lekukoen eta senideen testigantzak, azaltzeko ekintzailearen hilabeteko desagertze luzea, hilik aurkitzeko modu bitxia eta ondoren Frantziako zein Espainiako agintariek erakutsitako jokabide susmagarria.
Egun hartan, igandez, ETApm-eko talde bateko hiru kide eta beraiekin zihoan mugalariak Lapurdiko Saratik Nafarroako Etxalarrera bidean Guardia Zibilekin tiroketa bat izan zuten, goizeko zortziak eta laurdenetan. Bertan Iñaki Hernandez mugalaria atxilotu zuten eta Txirrita desagertu egin zen. Taldeko beste bi kideek, Gregorio Garitaonaindia “Borda”k eta Eulogio Talavera “Tala”k ihes egitea lortu zuten. Hilabete beranduago, maiatzaren 28an agertuko zen Txirritaren gorpua Sarako Lizarieta inguruko basoan.
Ihes egitea lortu zuen Talak Berria egunkariari esan dionez, Txirritak ez zeukan zauri larririk, orpo batean egin baitzioten tiro, eta ez zuen arazorik ihesi jarraitzeko: “Sasoi galanta zeukan eta mendia oso ondo ezagutzen zuen. Iduriz, harrapatu egin zuten, mugalaria ez bezala arma batekin, eta, ez zenez larri zauritua, ez zuten zertan eraman ospitalera. Atxiki egingo zuten galdekatzeko, eta gorpu agertu zen hilabetera”. BerriaTBrako Lara Madinabeitiak kasuari buruzko bideoan Bordak dio Txirrita eroritako lekuan guardia zibila ikusi zuela, harrapatu egin zutela, alegia:
Franco hil ondoren eroritako lehenbiziko etakidea izan zen Bernardo Bidaola Txirritari kanta egin zion Urkok, “Gure lagunei” diskoaren barruan:
(Eskuratu "Txirrita" liburua PDF formatuan, Ander Lizarralde egileak doan eskainirik).
Ostiral honetan bete dira 50 urte José Humberto Fouz, Jorge Juan García eta Fernando Quiroga Donibane Lohizunen desagertu zirenetik. Irunen bizi ziren jatorri galiziarreko herritarrak ziren.
Iñaki Egañak idatzi berri duen Objetos perdidos. Desapariciones forzadas en el contexto vasco (1956-2010) (Objektu galduak. Indarrezko desagerpenak euskal testuinguruan, 1956-2010) liburuan (Txalaparta, 2021) oinarrituta dago erreportaje hau. Makina bat aldiz hitz... [+]
Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra-ren desagerpenaren inguruko informazio eguneratuaz txostena osatu du EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak. Dokumentuaren funtsa ikerketa eragingarria bultatzea da, eta Eneko Etxeberria Alvarez Naparraren anaiak jaso du... [+]
Naparra. Kasu irekia (Elkar) liburua idatzi du Jon Alonsok (Iruñea, 1958) José Miguel Etxeberria Naparra-ren desagerketaren auzia ikertuz. 1980an desagertu zen iruindarra eta familiak oraindik bila jarraitzen du. Liburuak ez du kasua argitzeko aztarna berririk... [+]
Joxe Migel Etxeberria 1980an ikusi zuten azken aldiz, Ziburun. Bahiketa Batallon Vasco Españolek aldarrikatu zuen. 2016an, Landetan egindako bilaketa lanek ez zuten emaitzarik eman. Asteartean prentsaurrekoa emango dute Donostian Iñigo... [+]
Mont de Marsanetik (Landak) gertuko harizti batean bilatu zituzten Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpuzkiak apirilaren 4an, baina ez zuten ezer aurkitu. Naparra han lurperatu zutela esan zuen estatu terrorismoari lotutako iturria bilatzeko agindua eman du orain Ismael... [+]
Jendarmeriaren talde espezializatu bat, Paco Etxeberria auzitegi-medikuak lagunduta eta epaileak aginduta, Jose Miguel Etxeberria Naparraren gorpuzkiak aurkitzen saiatuko da astearte goizean. Mont de Marsanetik (Landak) gertuko harizti batean egingo dute bilaketa, iturri... [+]
Nork bere hildakoak lurperatzea izaten da iraganarekin bakeak egiteko irudietako, moduetako bat. Beste bat, baina luzera ez hain eraginkorra, iragana ahaztea izaten da. Baina batzuetan ahanzturaren apologistei ahazten zaie nork bere hildako ehortzi gabeak ahaztu behar dituela... [+]