Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Altsasuko auzia salatzeko eta presoen askatasuna aldarrikatzeko Altsasuko plazan elkarretaratzeak egiteari utziko diote Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak. Gazteak, 2016ko azaroaren 14an atxilotuak izan zirenetik 37 egunez jarraian egin ziren mobilizazioak herrian, abenduaren 20rarte zehazki.
Guaixek azaldu duenez, elkarretaratzeei amaiera emateko, ohiko ordu erdiko kontzentrazioa egingo da, ondoren udaletxe parean bideo proiekzioa eskeiniko dute Altsasuko Gurasoek, eta talde argazkia egingo dute. Ekitaldiak Foru plazan egingo da eta Gauari Flores taldeak girotuta, kioskoaren ondoko etxean dauden Adur, Jokin eta Oihanen irudiak pinturaz estaliko dituzte. Margolari lan horretarako altsasuarrei dei egi diete plataformako kideek.
Auzipetuak
Plataformek alde batera utzi nahi izan dituzte elkarretaratzeak, auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako. Jonan eta Julen kartzelatik lanera eta ikastera atera eta kartzelara lotara bueltatzen dira dagoeneko. Aratzek 2022ko irailean bukatuko du zigorra betetzeaz, eta Iñakik aldiz, 2021eko urrian. Adurrek, Jokinek eta Oihanek, berriz, 1.488 egun egin dituzte zigorpean. Hiruak uztailaren 4tik 3. graduan daude. Pandemiagatik irailaren 8an pultsera telematikoa jarri zieten eta ordutik herrian daude. 2024ko erdialdean bukatuko da zigorraren epea.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.
Altsasuko auziak eragindako gertaerak izan zirela lau urte bete ziren ostegunean. Defentsek auzibidearekin aurrera jarraitzen dute. Bi auzipetuk preso segitzen dute, bostek 3. graduan eta bakarra dago aske.