Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua uholde modura bizi izan zuten, minetik eta ezintasunetik.
Altzan gertatutako aldaketak garai hartan izandako migrazio-prozesuen testuinguruan kokatu behar dira. Espainiatik, batez ere Bizkaira eta Gipuzkoara, iritsi ziren etorkinak.
Soziolinguistika Klusterrak egindako ikerketak bi helburu izan ditu. Batetik, Altza auzora iritsi ziren herritar haiek nolako esperientziak, bizipenak, iritziak eta jarrerak izan zituzten euskarari dagokionez. Bestetik, ikerketa-taldeak uste du lan horrek balio dezakeela gaur egungo migrazioetan euskarak toki gehiago izan dezan aztertzeko.
Lantaldeak elkarrizketa sakonak eta eztabaida-taldeak baliatu ditu. Saio horietan lau ezaugarritako herritarrak bildu dira: 1950eko hamarkadatik 1970ekora ailegatutako pertsonak, haien ondorengoak, garai hartan dagoeneko Altzan bizi zirenak, eta horien seme-alabak.
Txosten osoa helbide honetan duzue.
Txostenetik eratorritako artikulua, berriz, Bat aldizkarian dago.
Ondorengo lerroetan daukazue ikerketa taldeak prestatu duen ondorioen laburpena.
- Etorkinen bizirauteko integrazio-prozesua elkarrekin sortutako elkartasun-sareei esker gauzatu zuten Altzara etorritako etorkinek. Lan-integrazioa eta eskolakoa arrakastatsua izan zuten, nahiz eta prozesua ez zen erraza izan, aurrekoa bezala. Integrazio fase horietan apenas izan zuten harreman zuzenik bertako euskal gizartearekin, ez bazen lan-merkatuko eta administrazioko eliteek ezarritakoak. Harrera-gizarteko egoera soziolinguistiko eta ekonomikoak ahalbidetu zuen integrazio laboral horren arrakasta euskararik gabe eta euskaldunekin ia harremanik izan gabe garatzea, alegia, arrakasta laboral eta soziala euren artean egitea.
- Harrera-gizarteko hizkuntza hegemonikoa menderatzen zuten etorkinek eta, esan bezala, bi fase horietan integratzeko ez zuten euskararen beharrik izan; euskararen ospea bazterrekoa zen eta horrek euskara ikusezin bihurtu zuen. Horrela, lehen urteetan sorturiko harremanak oso azalekoak izan ziren, elkar apenas ukitzen zuten bi mundutan bizi ziren.
- Galegoz hitz egiten zutenek, kasu batzuetan, euskararekiko enpatia erakutsi zuten euren hizkuntzarekiko jatorriko egoera minorizatuan sorturiko jazarpenek egoera hurbilago ezagutzeko aukera ematen zietelako.
- Immigrazioaren dimentsio demografiko handiak euskararen bizitasun etnolinguistikoan higadura handia eragin zuen urte gutxitan, eta euskal komunitatearen ikuspegitik higadura horrek ahuldu egin zuen hizkuntza- eta kultura-komunitatea. Prozesu hori uholde modura bizi izan zuten euskal hiztunek, minetik eta ezintasunetik.
- Integrazio sozialetik abiatu eta garatu zen etorkinen eta bertakoen arteko integraziorako harremana Altzan. Trantsizio-garaiko euskararen aldeko mugimendu sozialen eta ondorengo hizkuntza-politikaren (1982tik aurrera) ondorioz, gizarte aldaketa giroak euskararen biziberritzean ere aktibazioa eragin zuen. Euskararen aldeko mezuak arrastoa utzi zuen etorkinen eta bertako biztanleengan.
- Integrazio kulturalak, era berean, bertakotzean lagundu zuen. Jatorriarekiko eta harrera-gizartearekiko harreman afektibo eta identitario oso desberdinak izan zituzten etorkinek eta euren ondorengoek. Eta horren arabera harreman kultural bereiziak antzeman dira etorkinen artean.
- Integrazio horretan, euskararen balioak ere ez dira homogeneoak izan: euskarari balio instrumentala aitortu diote etorkinek euren seme-alabentzat, etorkizuneko gizartean aurrera egiteko giltza modura. Baina ez lehen belaunaldikoentzat, integrazio laboralarekin nahikoa lan izan zutelakoan. Nolabait esan, integrazio sozial arrakastatsua izan zuten, baina ez horrenbeste euskarari dagokion integrazio soziolinguistikoa.
- Euskararen balio integratzailea beranduago antzeman zuten etorkinek euskararen ospearen berreskuratzearekin batera eta bigarren belaunaldiarentzat soilik. Ikuspegi hori erabakigarria izan zen etorkinen eta bertakoen artean zubiak eraikitzeko: “bi munduen” arteko hurbilketa alde sozialetik eta kulturaletik abiatu zen, laboraletik baino gehiago.
- Integrazio kulturala gerta dadin bertako kulturarako irisgarritasuna erraztu eta sendotzea kontuan hartu behar da. Kasu honetan, bi norabideko kanalak erabiltzea ezinbestekoa da kultura- eta hizkuntza-artekotasunaren ikuspegitik, joan etorriko zubiak eraikitzeko. Eta horrela ahalbidetu daiteke, hain zuzen, integrazio soziolinguistikoa.
- Hizkuntza-gatazkaren inguruan, etorkinen eta bertako euskaldunen artean konfrontazio-maila bat gertatu zela baieztatu da, baina gehienek ez zuten gatazka esanguratsu modura bizi izan. Izan ere, etorkinek eta ondorengoek egoki ikusi zuten euskararen aldeko hizkuntza-politika egin izana eta, oro har, ulertzen dute euskara babesteko eta sustatzeko neurriak ezartzea. Nolanahi ere, hizkuntza-gatazkaren errealitatea ez da soilik etorkinengan antzeman; euskaldunek ere aipatzen dute gaztelania-hiztunen praktikara beti egokitu beharrak eragiten dien mina. Alegia, pentsatzen dute etorkinek bertako egoera linguistikora egokitu ordez, eurek moldatu behar izan dutela, halabeharrez, etorkinen errealitate linguistikora.
GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.
Ainhoa Lasa Agirre (Lovaina, Flandria, 1976) Emun kooperatibako kidea da. UEUko udako ikastaroetan, hezkuntza soziolinguistikoaz hizketan ezagutu genuen uztailean. Dozena bat urte daramatza DBH4ko gazteen ikasgeletan esku-hartzeak egiten. Egitasmo osoak dira, herriko ikastetxe... [+]
Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]
Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.
Hendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du. Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude, baina jaitsi egin da euskaraz erdaraz baino errazago egiten dutenen kopurua, %34,6tik %27,4ra. Gazteen artean nabarmen egin du gora... [+]
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]
Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]
Soziolinguistika Klusterrak asteazkenean argitaratu du 2021eko ikerketaren txostena. Neurtu dute euskararen kaleko erabilera egonkor dagoela, eta azken neurketan bezala zortzitik batek hitz egiten duela (%12,6). Eremu euskaldunenetan jaitsi egin da. Proposatu dute hazkundea... [+]
Kaleko 71.000 elkarrizketa eta 227.900 solaskide behatu dituzte UEMAko herrietan, eta 2017koa baino ikerketa are sendoagoa burutu dute. Erabilera orokorra ez da ia aldatu: bostetik hiru aritzen dira euskaraz. Adina eta generoaren arabera badira desberdintasun batzuk.