1936-1939an erbestera jo behar izan zuten 1.200 nafarren errolda argitaratu dute

  • 1936-1939ko gerra bitartean erbesteratutako nafarren errolda publiko egin du Memoriaren Nafarroako Institutuak. 1.200 pertsona baino gehiagoko zerrenda da, Josu Chueca historialariak jasotakoa. Erbestea Proiektuaren baitan, txosten bat osatu dute 1936az geroztik mugetan ezarri zituzten kontrolak aztertzeko.


2021eko martxoaren 02an - 08:57

1936ko kolpe militarraren ostean erbestera jo behar izan zuten nafarren (Nafarroan jaio edo bertan bizi zirenen) erroldaren lehen bertsioa publiko egin du Memoriaren Nafarroako Institutuak. Josu Chueca Historia irakasleak osatu du errolda (hemen irakurgai ARGIAn idatzi izan dituen artikuluak). Gaur egun 1.200 izen baino gehiago jasotzen ditu eta proiektuaren sustatzaileek nabarmendu dutenez, "aukera ematen du erbestearen alde kuantitatiboa eta kualitatiboa sakontzeko eta memoria historikoaren mugimenduan baztertu xamar egon den gai hau hobeto ezagutzeko".

Osatzen ari diren ikerlana

Erroldaren lehen bertsioak azaltzen duenez, erbestera jo zutenen profila azalduko du ikerlanak, eta datu horiek guztiak aurrerago egingo dira publiko: errepublika garaiko lan egoera eta alderdi politiko edo sindikatuetan izen emanda zegoen, 1939an zein adin zeukan, zein urtetan jo zuen erbestera, eta frogatu ahal izan denen kasuan zein lurraldetan bizi izan zen erbestean.

1936an mugetan ezarritako kontrolak

Erbesteratuen lan honen baitan, txosten bat ere egin du Gutmaro Gómez Bravok, zeina den Gerraren eta Frankismoaren Ikerlari Taldeko zuzendaria. Bertan jaso ditu Nafarroako mugetan sortzen joan ziren sareak eta ibilbideak, batez ere gerra-ostetik 50eko hamarkadara arte. Batez ere iturri militarrak aztertu ditu horretarako, 2018an desklasifikatuak izan ziren Ávilako Artxibo Militarreko dokumentuak, Mugazgaindiko Informazio Unitateak eta barne informaziorako buletinak, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erbestea
Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


Joxe Mari Muñoa. Katebegi bat katean
“Inoiz ez duzu ehuneko ehun lortuko zuk nahiko zenukeen hori”

Eusko Ikaskuntzako buru izan zen, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako ordezkari, ingeniari, gerrako haurra ez izanagatik ere erbestean hazi eta bizia, Paris-Madril-Donostia bidea egina. Hizketan hasi eta Donostian lehen ikastola hura sortu zuen Migel... [+]


Andoni Iturrioz. Gure kulturaren mezenas
“Egiak eta euskal kulturak gidatu dute nire laguntza”

Artean iazko hazilean, Xilaba txapelketaren finala, Amets Arzalluz txapeldun. Hari txapela jartzen, berriz, Andoni Iturrioz, bertsozale eta laguntzaile fierra. Andoniren bidea, ordea, aitarenak markatua dator, Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak (Alberdania, 2011)... [+]


2019-10-30 | Mauro Saravia
1939ko erbestea
Winnipeg: itsasontziaren eta haurtxoaren historia

Duela 80 urte Winnipeg itsasontzia Valparaison lehorreratu zen gerratik ihesi zihoazen 2.100 errefuxiaturekin. Tartean zen Agnes America Winnipeg, Barakaldo eta Abanto atzean utzi eta Andeen itzalpean beste bizitza bati ekin behar izan zion senar-emazte euskaldun baten haurtxo... [+]


2019-09-26 | ARGIA
Errepresio frankista jasan zutenei omenaldia egingo diete Debagoienan

Intxorta 1937 elkarteak antolatu eta Debagoienako udalen babesarekin, omenaldia egingo diete ostegun honetan Arrasateko Arizmendiarreta plazan, frankismoak jazartutako bailarako biktimei.


2019-04-02 | Josu Chueca
Gurs, 80 urte
Pirinioen magalean gatibu

“Armada Gorria gatibu eta desarmatua, azken helburu militarrak lorturik, Gerra amaitu da”. Ezaguna da 1939ko apirilaren 1ean Francisco Francok zabalduriko mezua. Aitzitik, askoz ezezagunagoa zaigu gudaroste errepublikarraren galerak mugaz bestaldean ekarri zuen... [+]


2019-02-06 | Josu Chueca
1939ko 'Erretirada'
Azkena ote?

Duela 80 urte, 1939ko urtarrilaren 28an, frantziar agintariek Kataluniako Pirinioetako mugak irekitzea agindu zuten eta hurrengo egunetan milaka lagun igaro ziren frankistengandik ihesi. “Erretirada” deitu izan zaio migrazio erraldoi horri. Ez zen lehen erretirada... [+]


Erbestea
Arrasto partekatuak

1936ko gerratik ihesi Euskal Herria utzi behar izan zutenei galdetu diete batetik, eta gaur egun errefuxiatu direnei bestetik, erbesteratze prozesuak eragindako beldurrez, saminez, itxaropenez, emozioez... Batzuek eta besteek antzeko zauriak dituztela agerian geratu da... [+]


Gu ere izan ginen errefuxiatu

Eta eskuzabal hartu gintuzten hainbat lekutan, adibidez Mexikon eta Britainia Handian (britainiarren kasuan herritarrek, ez ordea gobernuak). 1936ko Gerrak milaka euskaldun behartu zituen erbestera.


Kontxita Mañarikua
"Kubako bizimodu normala egin dut hemen naizenetik"

Behin edo behin, mezu kriptikoa postontzian: “Emakume bat dago hemengo Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia-n, familiako historia interesgarria duena: Concepción Mañaricúa Lezamiz (Durango, 1921), gerrako exiliatua, ja nahiko zaharra”... [+]


Eguneraketa berriak daude