19 urteko espetxe zigorra eta 82.000 euro, Bilbon enpresa batekin aurrera eramandako gatazka batengatik

  • Bilboko Langile Autodefentsa Sareak 2020an Limpiezas Arana – Fernández Aguilar garbiketa enpresarekin abiatutako gatazkaren harira, zazpi pertsona daude inputatuta, derrigortzeen delitu jarraitua gauzatu izana leporatuta. Orotara, 19 urte arteko espetxe zigorra eta 82.000 euro eskatzen dizkiete Fiskaltzak eta akusazio partikularrak. Errepresio kasua salatu eta prozesu judizialaren gastuei aurre egiteko Korapiloa Askatu kanpaina dute martxan.

Argazkia: Ecuador Etxea

2022ko abuztuaren 24an - 10:58

2020ko azaroa akaberan abiatu zuen Bilboko Langile Autodefentsa Sareak Limpiezas Arana – Fernández Aguilar garbiketa enpresarekin gatazka, "kontraturik gabe eta egoera zaurgarrian zegoen langile migratu" batek jasandako gehiegikerien aurrean enpresari hainbat exijentzia helarazi zizkiotenean. Enpresak eskakizunei entzungor egin zienez zenbait astez luzatu zen gatazka, eta egoera horretan, "enpresaren abusu sistematikoak" ikusarazteari ekin zion sareak, mobilizazioen zein informazio-mahaien bidez. Enpresako jabeak salaketa jarri zuen beraien aurka, eta enpresak Bilboko Uribarri auzoan duen egoitzaren parean egindako mobilizazioetako batean Ertzaintzak zenbait kide identifikatu zituen, megafonoz hitz egiteagatik edota esku-orriak banatzeagatik. Tarte gutxiren bueltan, beste zenbait kidek zitazio judizialak jaso zituzten, mobilizazioetara deia egin edota hedabideei elkarrizketak eskaintzeagatik. Aste batzuen buruan, otsailaren 22a eta 25a artean, sei kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, langilea barne.

Atxiloketokin abiatutako prozesu judizialean zazpi kide deitu zituzten deklaratzera, derrigortzeen delitu jarraitua gauzatu izana leporatuta. Berriki jakinarazi dute zazpi pertsona horiei Fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskatzen dieten zigorra: 19 urte arteko espetxe zigorra –2 urte eta bederatzi hilabete bakoitzari– eta 82.000 euro. Auzipetuek enbargatuta dituzte kontu korronteak eta nominak.

Korapiloa Askatu, errepresioari aurre egiteko dinamika

Jasaten ari direna errepresio politikoa dela azpimarratu, eta irakurketa egin dute: "Jakin badakigu errepresio politikoa burgesiaren interesak bermatzeko helburuz estatuak aplikatzen duen aparatu hertsatzailea dela eta honen botere hegemonikoa zalantzan jartzen duten antolakundeen aurrean erabiltzen dela. Errepresio-mekanismoak, hala nola isunak, identifikazioak, jarraipenak, kontrolak, atxiloketak eta baita espetxe zigorrak ere, indartu egin dira azken urteotan estatuaren deriba autoritarioaren eskutik, baina argi daukagu ez direla elementu berriak gizarte kapitalistan. Errepresioa ezinbesteko arma da klase zapaltzailearen boterea iraunarazteko, borrokak ahultzeko eta kriminalizatzeko".

Jasaten ari diren errepresio bistaratu eta prozesu judizialaren gastuei aurre egiteko Korapiloa Askatu dinamika dute martxan.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepresioa
Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


2011 eta 2023 arteko epealdia
Amnistia Legea aplikatzea eskatu dezakete Kataluniako prozesuarekin lotuta zigortutako euskal herritarrek

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]


Bost urteko espetxe zigorra eskatu diete Covid garaian Donostian atxilotutako sei gazteri

2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.


Elurre Iriarte: “Aroztegiaren kontrako kanpainak egiten segituko dugu”

Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.

 


2024-07-09 | Gedar
Uztailaren 20an mobilizatzera deitu dute Iturmendin, sare sozialetako mezuengatik auzipetutako bizilagunarekin elkartasunez

Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


Espainiako Poliziaren presio eta mehatxuak salatu ditu Iruñeko Sanduzelai Peñak

2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]


2024-06-04 | Gedar
Indar Gorriko kide bat atxilotu dute, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta

John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.


2024-03-15 | Gedar
Larunbatean, “estatuen indarkeria eta errepresioa” salatuko ditu EHKSk Donostian

Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Arnaldo Otegi
“Gu atxilotu gintuzten ETA Euskal Herriko ekuazio politikotik ez ateratzeko”

Bateraguneko auziko auzipetuen izenean hitz egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta poza agertu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak auzia ez errepikatzea erabaki duelako. Estatuko herrien askatasun nahia modu demokratikoan bideratzeko deia egin dio Espainiako... [+]


Eguneraketa berriak daude